Gexan Lantziri: "Ipar Euskadiko Gazteria Arazo Errealelatik Heldu Da Euskaldungora"


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gexan Lantziri idazleari elkarrizketa

Gexan Lantziri: "Ipar Euskadiko Gazteria Arazo Errealelatik Heldu Da Euskaldungora"
Garai oparotsuenetako «Anaitasuna» ezagutu genuenontzako, eta baita Zeruko ARGIA irakurtzen genuenontzako ere, norbait zen, eta da, Gexan Alfaro, Iparraldeko kontaktoa-edo. Urepelgo «Lantziri» baserrian sortua, Baionako «Zabal» liburudendan aurkituko duzu. Pannecau karrikako bere txokotik Ipar Euskadiko aktualitatearen eta aldaketen martxa zehatz jarraitzen du Gexanek, eta martxoaren 16ko hauteskundeak ulertzeko merezi zuen galdezka bere bila joatea.
GALDERA: Ze nolako oroimenak dituk «Anaitasuna»n-eta idazten huen garai haietaz.
ERANTZUNA: Behar bada Zeruko ARGIAn hasi ninduan idazten, eta gero "Anaitasuna"n, ezaguna duk. «Egin»en ere aritu ninduan. Baina gero gertatu duk hemengo gorabeheretan sartu garela leporaino, ikastolen munduan esan nahi bait da. Iparraldean ere hasi ninduan, "Herria" kazetan astero zerbaiten egiten, astekari horren berrikuntza bidean, eta «Euskal Herrian gaindi» titulupean hango eta hemengo berriak ematen genizkian; baina horrek ere huts egin zian gero, ideiengatik, eta artikuluak osorik pasatzen ez zirelako. EHASek ere garai batean argitaratzen zian hemen «Euskaldunak», eta hor idatzi nian denbora luzez. Dena den, lan horietatik baztertzeko arrazoin nagusia zera duk gehienbat: ikastolentzako sartu dugula gure denbora joan deneko hamar urteotan.
GALDERA: Urte batzutan atzera joaz gero EHASen esperientziarekin egiten dugu topo. Ipar eta Hego aldeko jendeak erakunde politiko batean biltzeko saioarekin.
ERANTZUNA: Horren ezagutza xeherik EHASez diat, ez ninduan-eta EHASen, kultur munduan segitzen nian, denboragatik, bere ideia politikoak eneak izanik ere. EHASen helburua zuan Iparraldean eta Hegoaldean egitura politiko berdina edo berdintsua izatea, eta iraundik iraun duena. Sozialistak agintera iristearekin batera desegin zuan EHAS. Baina pentsatzen diat hori ez dela bakarrik gertatu EHASeko batzuek behar bada pentsatzen zutelako, sozia1isten hitz ederrak ikusita, haiekin zerbait egiteko posibilitatea bazela. Nik uste, EHASekoek funtsean utzi ziaten hemengo beste zenbait talde berrirekin, Herri Taldeekin, eztabaidak bazituztelako, IKren prolema ere hor zuan, tartean... Eta EHASen inguruan ere aski jende guti biltzen zuan.
GALDERA: "Herria" kazeta aipatu duk lehentxoago. Eta agian hor ikusten da garbienik Ipar Euskadin eman den etena.
ERANTZUNA:« Herria» Eliza baten kazeta duk, Elizarena eta aspaldiko urtetan Elizak ez dik hemen gauza handirik egin gazteriari buruz. Esan behar da Iparraldean dugun Eliza frantses Eliza dela, nahiz eta apez batzuek euskal eliza bezala lan egin eta pentsatu, gehiengoa arras beste mundu batean bizi duk. euskal mundutik aparte. «Herria»k ere nahi ta ez mundu horren itxura ekartzen dik, eta normala duk gazteriak ez dezan segi bere planteamendua.
GALDERA: Ze nolako papera jokatzen zuen hor Lafitte zenak?
ERANTZUNA: Lafitte beti planteatu duk euskararen aldetik. Bere ideiak bazizkian, Lafitte eta askotan esana izan duk Lafitte aurrerazale agertu zela ideien aldetik ere. Baina Lafittek bere adina ere hor zian. Hemengo gazteriari, ezker abertzaleko gazteriari, ez dizkio ateak zabalik utzi «Herria» kazetan. Lafittek aldamenean zituen laguntzaileek bide bera hartu die, nik uste.
GALDERA: Politikaren haria EHASen bukaerarekin eta sozialisten etorrerarekin utzi diagu. Gaur badirudi panorama politikoa argitzeko urrats batzuk ematen ari direla: EMA hor ari duk, bere kontraesan guztien artean, Azkaineko alkatea ere bere operazioarekin... Baina nahasmendu garai bat izana duk, militante zaharren erretiratzea. Laguntza alde batetik, Herri Taldeak bestetik, eta abar.
ERANTZUNA: Nahi baduk, nahasmendua baino gehiago duk ideia ezberdinen kanporatzea, eta horien inguruko taldekatzeak. Talde bakoitzak bere esperientzia eraman du, eta hor asko eragin mota baditeke historio horren esplikatzeko. Eta Hegoaldeko prolematikak arrazoin handia du hemengo bilakaeran ere. Orokorki ideia berdina dutelarik, aipatu ditugun talde horiek antolatu dira. Eta ideia bereizleak izan dituk, hain segur, alde batetik Iparraldeko jendeak, nahiz eta Euskal Herriaren osotasunaren inportantzia gogoan izan beti, Iparraldeko prolematikari buruz behar duela lan egin eta borrokatu gehienbat.
Zer gertatu da hor, historiari begiratuz, "Enbata"ren garaian edo EHASen garaian? Gehienbat, eta behar bada gehiegi, Hegoaldeko prolemak aipatzen zirela Iparraldean. Baina ez diat uste hori esatean Talde obendunik behar dugunik bilatu, ez diat uste obendunik baden. Orduan, Herri Taldeek beren ikuspuntua gehiago zentratu ditek Iparraldeko prolematikari buruz. Gero sortu duk ere, Iparraldean, borroka armatu bat, herriaren gehiengoak onartzen ez duena, minoria batek onartzen duena, eta behar bada gehixeagok ulertzen dutena. Horren inguruan ere eztabaida sortu duk. eta horren inguruan planteatzen duk abertzale askok EMAren aurrean duten hoztasuna ere.
GALDERA: EMA den fenomeno politikoa nola jujatzen duk, prozeso guzti horren barnean.
ERANTZUNA: Arazo inportante bat duk ea zer aterabide elkarkor behar den bilatu Iparraldean. Ezker abertzale sentitzen duten euskaldunak eta erdaldunak EMA ren inguruan bildu dituk. Urtebete t'erdi bateko lanaren emaitza izan duk, eta geroan begira nahiko esperantzaz ikusten diat holako mugimendu bat.
Lehenago ere aipatu dugu «Goiz Argi», Luber-Azkaingo merak kudeatzen duena. Hautetsi mugimendu soil bezala aurkezten dik Luberriagak, baina errealiatean gure ustez Iparraldean PNV mugimenduaren oinarria prestatzen ari dik. Mementoan ez duk hauteskundeetara ateratzen, nahiago dik memento egokiago baten beha egon plazaratzeko, eta behar bada herriko etxeetako hauteskundeetara eta dena dela ere segur hemendik sei urtetara plazara agertuko dela, oraingo izenarekin ez bada ere, eskuin abertzaleen mugimendua Iparraldean.
GALDERA: Bada beste talde bat "Izan"ekoak, "Enbata" inguruan mugitzen zirenak eta abar. Ez dakit gidari politiko ezagunak izango dituzten, baina ekonomia aldetik, eta beste alorretan ere bai, ongi kokatutako jendea da, sozialdemokrata jendea, batzuk EHASetik urruti ibiliko ez zirenak...
ERANTZUNA: Inguru horretako jendea engaiatu duk ekonomia sailean bereziki, kooperatibak direla eta abar, nahiz eta ezker abertzalekoak ere engaiatu diren eskuinekoak bezainbat. Parisko boterearekiko harremanetarako eginak izan zituan "Izan", "Hitza hitz" eta beste, pentsatzen bait zuten sozialista horiekin bazela konponbide zerbait. Eginak bait zituzten hitz emaitzak, politika aldetik aipa dezagun euskal departamendua. Jende hori euskal departamenduaren inguruan biltzen zuan eta uste dut ideia hori oraindik ere beretzat daukan. Ideia hori "Goiz Argi"koek orain pixka bat ikusten dute Ipar Euskal Herriko herrien arteko elkargo edo "Sindicat" baten inguruan biltzen dute. "Izan", "Hitza hitz" eta horietan ibili den jendea Azkaingo alkateak sortu duen "Goiz Argi"ren inguruan bilduko duk gehienbat.
GALDERA: Hegoaldean jendeak "Goiz Argi" PNV bezala ulertzen dik, baina hori pittin bat matizatu beharko litzateke.
ERANTZUNA: Konparantza guztiak txarrak izaten dituk, eta lehen. esan dudana zuan esplikatzeko hemen badela eskuin abertzalearen eredua. Hegoaldean eskuin abertzalearen eredua PNV den bezala, orokorki, nahiz eta ezberdintasunak izan, eta hemen «Goiz Argi»k biltzen du jende hori. Berrehunez goiti hautetsi ba da hor, gehien gehienak lekukoak, eta notableak ere bai, noski. Frantses «Centre Democrate Social» delakoaren partaideak ere badira. Ikusten duan bezala, tendentzia askotako jendeak bildu dizkik Luberriagak: Iparraldean eskuin abertzaleak badituk oraindik frantses partiduetan direnak, eta beste aldetik mugimendu horretan ezker abertzaleko hautetsiak ere badira.
GALDERA: Nahiko begibistakoa duk Lohizuneko Ithurralde ere atzetik dabilela, eta Ithurralde ez duk sekula abertzale izan.
ERANTZUNA: Ithurralde, Inchauspé eta beste hainbat bezala, frantses alderdi batean duk, eta «Goiz Argi»ren partaide duk alderdi hartako partaide geldituz.
GALDERA: EMArengana bihurtuz, aipatua izan da EMAren aldeko eta berarekin ados ez dauden abertzaleen arteko blokaje bat badela, Barnekaldean batez ere. Hori gainditzeko biderik ikusten al da?
ERANTZUNA: Espero diat ibiliz eta elgarrekin lana eginaz adostasun batetara helduko garela. Gero, noski, oinarrizko ideia batzuen inguruan biltzen diren jendeak, EMAbereziki «ezker» hitzez definitzen dugun alorrekoak diren jendeak EMAten inguruan bildu beharko liratekeela. Orain, Ipa rraldeko abertzale mugimendua bilduko duen bere osotasun handienean? Ez diat uste. Nahiz eta eskuin abertzaleek EMAri boza emanaz gero etorkizunean hori baliatu ahal izango luketen, ez diat uste denek behintzat hori eginen dutenik. Bere burua zinez euskaldun sentitzen duenak, nahiz eta eskuinekoa izan, iruditzen zaidak baietz, emanen duela. Besterik ez bada Pariseri erakusteko gaur Ipar Euskal Herrian erabiltzen duen politika zinez antieuskalduna dela, zapaltzailea dela, sail guztietan.
Gero baduk praktikan bada EHAS inguruan esperientzia politikoa eraman dutenek ez diotela EMAri emanen botoa. Beraz, arrazoinak asko izaten ahal dituk, baina geroari begira uste diat bere burua ezker abertzale ikusten duen jendeak EMAren inguruan lan eginen duela.
GALDERA: Sozialistek, dudarik gabe, duela bost urte agindutakoen alderantzizkoa egin dute, euskaldunoi dagokigunez. Baina espero al zuen inork sozialistek hain gogor jokatuko zutenik? Zeren batek badu irudipena estradizioak eman zituzten arte sozialistetatik ez zela halako egurrik espero.
ERANTZUNA: Batzuek bai. 81ean sozialistak pasa zirelarik, jende batzuek horiekin liluratuta zituan, baina beste askok esaten genian «hitz ederrak bai, baina holakoak beti oposizioaren zati baten errekuperazio sistema bat izaten dira, erdiak gero ez dira aplikatzen». Laster konturatu behar izan genian horretaz. Hizkuntz zapalduei burazko lege projektua, Le Pensec-ena, aski aurreratua zena, baztertu eta beste bat atera zuten, anitzez atzeratuagoa; horrek berak erakusten zuen Euskal Herriarekin eramanen zuten bidearen berri.
Gero gertatu duk Madrilen espainol sozialistak gobernura pasatu direla, eta Hegoaldean ETAren borrokari buruz egin duten plana, ZEN plana, hori aplikarazteko Parise baitezpadakoa zutela. Plan hori ez bait zen bakarrik mugaraino egina, baizik eta Euskal Herri osorako. Parisek Espainiari begira interes ekonomiko handiak izanik, bereziki armamentu sailean, baia baizik ez zuen ematen ahal. Geroari begira ere, hemen borroka bat baldin bada, errefuxiatuen alde edo hemengo interesen alde delarik ere, Pariseri interesatzen zaio hemengo borroka ahultzea, eta ahal badu desagerraraztea.
Sozialistek eraman duten politika gauza lojikoa da. Errepublika gauza bat da, baina Estatua zerbait gehiago da, bere barruan hartu dituen herrien zapaltzaileentzat aterabide onik ez du. Bakarrik diru laguntza batzuk, kultur etxe batzuk, jendea lasaitzeko, baina ez gehiago. Eta alde horretatik, lojikoa da egin dutena.
GALDERA: Euskaldun guztiok kalkulatu izan bagenu sozialista frantsesak hain urrun iritsi zitezkeela, agian abertzaleen arteko hainbat tentsio goxoago pasatu zitekeen.
ERANTZUNA: Bai, eta behar bada ez ziren molde berean planteatuko ere, egia da. Baina historia den bezala izaten da eta...
GALDERA: Eta Ipar Euskadiz zer esan genezakek, orokorrean, hainbeste alditan aipatu izan den beherakada geldierazia dela, ala egoeraren lerro nagusiek kanbio handirik ez diate?
ERANTZUNA: Demografia aldetik behintzat beheraka jarraitzen duela esaten ahal dugu. Azken hamar urteotan herriak zenbat hustu diren ikusirik, pentsa dezakegu datozen hamar urteetan gehiago hustuko direla. Desertifikazio prozeso batean gande. Gaur egun Iparraldeak 240.000 jende dizkik bakarrik, eta horietatik 70.000 bakarrik barnekaldean.
Orain, aurrerakadak badituk azken hamar urteotan, eta hori batez ere euskaldun jendearen kontzientziatze aldetik. Hizkuntzaren munduan, euskaldun berriak egiten ari dituk Iparraldean ere, guti bada guti, baina milako bat ari da aurten ere euskara ikasten. Beste aldetik, ikastolak ere hor dituk; hamasei urte dituk hor direla, hasi dituk bost haurrekin eta gaur badituk 850. Ikastolak haziz bezala, frantses eskolek zabaldu behar izan diate euskararen irakaskuntzara, batez ere irakasle ibiltarien bidez.
Ikastolei begira eraman duten politika ezagutzen diagu. 83an hitzarmen bat lortu zen, ikastolak borroka gogor bat eraman zuelako, eta hari irtenbide bezala; joan den urtean, beste borroka luze baten ondoren, integraziorako beste hitzarmen berezi bat ere sinatu diate, baina praktikan ez dute aplikatzen ahal izan, testua modu hartan egina zelakoz.
Aurrerapenak badituk, beraz, koalitatibo aldetik, baina kuantitatibo aldetik euskaldunon kopurua urtero beheititzen ari duk. Zeren eta ez dik ahantzi behar atzo bezala gaur ere Ipar Euskadi deseuskalduntzen ari dela. Ez frantses eskola bakarrik, hor duk administrazio osoa, eta komunikabideak, eta Herriak deseuskalduntzen jarraitzen dik.
Lanaren aldetik ere kontzientziatze bat egon duk. Gazteak batez ere konturatu dituk hemen bizi nahi badugu lanbidea ere guhaurrek behar dugula muntatu. Ideia horren inguruan, gazteak elkarrekin hasi dituk. Kooperatibek diru laguntzarik jaso diate, baina ezaguna duk oztopo anitz aurkitu dutela, administrazio aldetik, GALen erasoak... Aintzina ari gaituk, bixtan da, baina ez espantu egiteko moduan. Eta hori, guti garelako.
GALDERA: Azken denborotan obsesionatzen gaituen galderarekin bukatu nahiko niake elkarrizketa. Izan ere egia baduk Hegoaldekook Ipar Euskadiko prolemak ahantzi ohi ditugula, Iparraldeko abertzale Hegoaskoren artean gogortasun bat baduk guri Ipar begira. Hego eta Iparraldeko abertzaleon lanak uztartzeko modurik ikusten al duk?
ERANTZUNA: Duela hogei urte «euskal arazoa» oso sentimentalki sentitzen genian, eta egia duk orduan batasuna gaurkoa baino ainitzez handiagoa zela, prolema praktikorik ez genuelako bizi, uste diat. Gaurko gazteriak ez dik euskaldungoa guk bizi izan dugun bezala sentimentu aldetik bizi izan, edo gu baino gutiago. Prolema erreal batzuen inguruan pasatu duk euskaldungora. Prolema horiek hemen bizi izan dizkiate berek, eta errefuxiatuen inguruan sortu diren prolemen bitartez. Bortxatua duk ikuspuntu desberdinak ager daitezen gehiago orain ezenez eta ez duela hamabost urte.
Geroari begira? Tendentzia ezberdinen gainetik oinarrizko idoea berdinak ditugula kontutan harturik, hizkuntzarena, Euskal Herriaren batasuna, eta abar; uste diat diferentzien gainetik geroari begira elkartasun batetara helduko garela Iparraldeko abertzaleak eta Hegoaldekoak. Esperantza hori badiat.
ARTASO
27-31

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEMA
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEHAS
PertsonaiazLANTZIRI1
EgileezARTASO1Politika

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude