Jose Antonio Arana Martija "Entzulegoa ere hezitu egin behar da"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Antonio Arana Kultur agintariari elkarrrizketa

Jose Antonio Arana Martija "Entzulegoa ere hezitu egin behar da"
Jose Antoniok Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan hartu nau elkarrizketarako tartetxoa eginda Eguneroko lanak ez dio asti larregirik beste ezertarako uzten. Behin berbetan hasiz gero, ostera, lasai lasai egiten du gernikar honek. Gustora entzuten diot, bide batez ikasi ere egiten dut eta. Beharbada zeuoi ere inoiz burutik pasatutakoak dira Arana Martijak esandakoetariko batzu, hain dira zentzudaneko gauzak. Kultur agintariek badute zertaz ohartu. Egiteke ditugun lanen zerrendatxoa eskaintzen zaigu ondoren datozen lerroetan. Ea hemendik hamar urtetara ez dugun gaur hain nabarmenak diren hutsuneak deitoratu behar berriro.
GALDERA: Hitzaurrean diozunez, liburtu hau Eusko Jaurlaritzaren aginduz eginda dago; zein da liburuaren sorrera?
ERANTZUNA:Odon Apraizen hiletak izan zirenean Gasteizen, egun horretan, han zeuden Garaikoetxea eta Martin Ugalde gobernukoak; Martin Ugalde hurbildu zitzaidan esanez hurrengo urtean-iazkoagatik- izango zela Europako musikaren urte internazionala eta Eusko Jaurlaritzak nahi zuela lehengo nire Musika Vasca liburua aprobetxatuz haren laburpen bat egin. Jakina, ordutik hona hamar urte pasata zegoen -liburua 1976an atera zen- eta azken hamar urteotan gauza asko jaso dira eta behar zela liburua gaurko tu eta laburtu. Laburtu gehien bat asmo batekin, hots, lehengo edizio hura bazen liburu dokumental bat Eusko Jaurlaritzak nahiko zuela gauza arinagoa, esate baterako nota barik, eta testoa apur bat errezagoa irakurtzeko, Eusko Jaurlaritzak nahi zuen gure musikaren ezagutze hori Euskal Herritik kanpora ere atera eta horregatik asmatu zuten hiru hizkuntzatan egitea.
GALDERA: Frantseseraz ez dute atera baina.
ERANTZUNA: Ez. hori heurek erabaki zuten. Euskaraz. gazteleraz eta gero hizkuntza unibertsal batetan ateratzea pentsatu zuten, ingelesa. Heuren gauza zen. hori erabaki zuten eta hor konpon. Orduan munduan zehar zabalkunde hori emateko ingeleseraz egitea berau delako momentu honetan hizkuntzarik zabalduena. Beraz, testua arintxoago egin eta irakurgarriagoa eta horrez gain pedagogikoagoa. Ez dagoenez ezer, kontserbatoriok lehen mailetan, eskoletan. institutoetan, horietan erabiltzeko testua egitea zen asmoa. Gero,argitalpena E.J.k Ereini eman zion, berarentzak ale batzu erreserbatu dituelarik
GALDERA: Nolakoa izan da idazte lana?
ERANTZUNA: Liburua idaztea ez da izan lanik handiena, materialak bilduta zeuden gehienak: laburtzea izan da zailena. Liburu honek hiru edo lau erredakzio ditu. Laburtzean balantzan jartzen dituzu datuak eta beti gertatzen da zeozer kendu edo gehitu beharra.
GALDERA: Batetik aurrekoaren laburpena da, baina ezer berririk sartu duzu?
ERANTZUNA: Jakina, 76tik honakoak gehituta dagoz. Eta ez bakarrik azken hamar urteotan gertatu direnak baizik eta lehengoetatik ikerketa berriak eta sortu dituzten datu berriak.
GALDERA: Zeintu dira urteotan gertatu diren gauza berriok?
ERANTZUNA: Alde batetik lehengo historiaren gauza agertu berriak eta gehien bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoa sortu dela. Donostiako Kontserbatorioa izan da goi mailara igoa, herrietako kotserbatorioak eratu dira. Beraz. hezkuntza aldetik badago hor sare bat ordutik hona gelditu egin dena. Hortik aparte gure gaurko musikoak–Bernaola, De Pabio. eta abar, oraingo musikoak– ordutik hona egin dute. heuren emaitzarik haundiena Beharbada diskografian ez da gauza askorik egin baina izatez gehiena azken urteotan izan da. Euskadiko Orkestraren bidez eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa ere asko hobetu da azken urteotan. Musikologiako lauak ere asko ugaldu dira azken bolada honetan.
GALDERA- Esaten duguna nahiko kontraesankorra da, batetik musika doinua da eta bestetik liburuen bidez ematen da oraingoz ezagutzera. Hor badago halako kontraesana, normalean disketxeek interec komertzialak izaten dituzte eta musikaren beraren interes kulturala beharbada zabalagoa da. Zelan ikusten duzu kontraesan hori gure artean?
ERANTZUNA: Izatez, lehenago esan beharko da ni musikografoa naizela. Musikografo legez idatzi dut hau. Musikografo batek hutsuneak ikusten ditu eta bat zeuk aipatzen duzuna da. Diskografia aldetik oso txarto gabiltza E.H.an. Gehien bat bultzatu diren gauzak koruenak dira. txistularien diskoak ere badagoz–oso eskasak eta gaizki koroakeginak nik uste . Baina koruei bultzada larregi eman zaie esango nuke nik, balantza batetan konparatuz, eriatiboki. Gure musika korala euskaldunoi interesatzen zaigu baina kanpoan ere musika koral ona dago eta gurea ez da horrenbestekoa. Beraz, zergatik Guridi eta aita Donostia eta halakoak entzuten dira gehien bat koruen bitartez? Zergatik ez dira entzuten orkestraz edo pianoz Donostiaren preludioak edo Guridiren hainbat lan edo beste askorenak? (Aurten da bien mendeurrena). Gure musikan orhrestretarako eta pianorako eta beste eresgailu askotarako egindako partiturak ez dira ezagutzen eta hor dago hutsune handia diskografia aldetik.
Nik orain dela urtebete edo, Martin Ugalderi proposatu nion, berak oso ondo ikusi zuelarik, Eusko Jaurlaritzak musika hori Eresbilentzutera eman zezan bide bitatik: bat, gure musikoen partiturarik hoberenak publikatu. gehienak argitaratu barik daude eta Freshi len hamar mila bat partitura daude lo, aukeraketa bat egin ondoren instrumentista eta orkestei bidaltzeko, heuren errepertorioetan sar ditzaten edo, behintzat. artxiboten euskal musika izan dezaten: gero. beste alde batetik. selekzio berdin bat egin eta Euskadiko Orkestrei, E.H.ko instrumentistei interpretatzera eman eta grabatu, mundu zabalean entzutera emateko gure musika. Martin Ugaldek oso ondo hartu zuen ideia hori eta txostentxo bat egiteko eskatu zidan, baina zoritxarrez Martin Ugalde E.J.tik joan zen eta hor geratu da hori bertan behera.
Gero diskaetxe batek, Galdakaoko Xoxouk, neuk halako selekzioa egitea proposatu zidan. Ezin nuen berrogitamar diskotarako selekzioa, euskal musika sinfonikoa, korala eta instrumentala sartuta. Beraz. Bost, sei, hamar urtetan egiteko proiektoa, gure musikorik hoberenen partiturak agertzen zirelarik bertan. Euskadiko Orkestrek jo egiten dituzte halako partiturak, beraz. ez litzateke zaila izango kontzertua eman eta grabatuta diskoak egin, prestatu behar den moduan prestatuta partitura eta dena. Alemaniako gobernuak. Frantziakoak edo heste edonongoak egiten dituzten gauzak, esate baterako, Beethoven-en mendeurrena izan zenean Alemaniako gobernuek atera zituen beraren lan guztiak. Holakorik guri ez zaigu otu ere egiten. Aurten adibidez Guridi eta Donostia. beharbada berandu da zeozer ateratzeko. baina proiektu bat egin beharko litzateke eta bi urtetan edo atera. Beharbada ez Guridi osoa eta ez Donostia osoa ere beharbada, baina behintzat aukeraketa lan bat egin eta grabatu.
Jakina. Entitate pribatuek egiteko hori ez da komertziala izango, baina jakin behar norarte den eta ez den komertziala izango zeren jendeak, badakizu, entzuten ez duen artean inork ez du ezer eskatuko. Baina entzuten hasten bada eta edizio ttukun eta ondo eginda badago–eta nahiz eta etxe komertzialak izan argitaldariek E.J.ren laguntza beharko lukete–beharbada komertziala izango litzateke.
GALDERA: Hor beharbada naziotasuna dago.
ERANTZUNA: Naziotasun kontzeptu hori beharrezkoa da halako proiekto bat bultzatzeko. Lehenago hasi egin behar dugu kontzeptu hori hartzen eta ausnartzen, horren nazio-bultzadaz halako eginkizun batzu burutzeko. Musika aldetik behintzat naziotasun kontzeptu hori iragan mendean sortu zen, hor aipatu behar delarik Charles Bordes, Frantziako gobernuak Iparraldera bidali zuena bertoko herri musika biltzera; bera izan zen lehena analisis musikologiko hori egiten hasi zena. Lehendik ere beste batzu konturatu ziren gure musikaren altxorragaz baina lehen idazten hasi zena eta analisisa egiten Bordes izan zen. Berorren atzetik hasi ziren gero Azkue, Donostia, Gaskue eta geroztik beste asko. Mende honetan izan direla emanak estudio musikoiogikorik gehienak. Jakina, E.H.ak ez du izan Unibertsitaterik, ez du izan patxadazko kontserbatoriorik, ez du izan mediorik halako estudioak egiteko, beste batzuren menpean izan garelako beti. Dakigunez, inguruetako kulturak beti izan dira zapalduak zentralismo baten mentalitatean behintzat. E.H.ak ez du izan ez mediorik, ez mentalitaterik, ez jakituriarik, ez ardurarik euskal musika aztertzeko eta zertan den jakiteko.
GALDERA: Ze bide danka musikologo batek, esanak esanda. euskal musika aztertzeko?
ERANTZUNA: Orain arte ez direnez estudioak egin eta herriko musika orain arte ez denez grabatu, ( musika grabatzen hasi ziren gramofonoaz igarotako azken mendearen azkeneruntz) bada oso grabazio gutti dande. Esaterako, adibide bat jartzearren, Gaiarreren grabaziorik ez dago eta bere inguruko beste kantari batzu grabatuta daude. Gaiarre puntako kantaria izan zelarik ez bazen orduko mentalitateagaz nora joango ziren mendi punta batetara grabatzera. Pentsatu ere ez, orduan hori, herriko musika hori, ez zen artea eta.
GALDERA: Fonotekaren arazoa sortzen zaigu hemen. ezta?
ERANTZUNA: Bai. Estudio musikologi koak egiteko ez dago materialik, ezin daiteke musika aztertu bere eran, belarritik entzuten den eran. baizik eta partitura zaharretan agertzen den eran. Partiturak badaude eta, zoritxarrez. hoiek ere gutti. Bide bakarra izan da historia edo denboran zehar jendeak buruz gurasoengandik ikasitakoak, tradizioz mantendua izan den doinua grabatzea, baina jakin zelako aldakuntzak izan diren denboran zehar oraingora heldu arte. Beraz, oso zaila da aztertzea gure musika nolakoa izan zen lehengo aldietan. Kasu! gurasoengandiko hori ez bagenu grabatuko, hemendik berrogeitamar urtetara hori ere desagertu egingo litzateke. Beharrezkoa da, bada, momentu honetan etnologiaren aldetik grabaketak egitea. Baina hori ofizialki egin behar da.
GALDERA: Talde baten lanaren premia aipatzen duzu liburuan, plangintzaren bat beharko litzateke hor.
ERANTZUNA: Jakina. Hizkuntzaren adi bidea dugu hor. Euskaltzaindia hasi da momentu honetan Atlas Linguistikoa egiten. Beraz, momentu honetan dauden hizkuntzaren lekukoak biltzen. Musikak ere nortasuna ematen diola herri bati. Hizkuntzaren atlasa egiten bada, zergatik ez musikarena? Baina erakunde ofizialak arduratu beharko lirateke horrekin. Zer gertatzen zaigu? Ze erakunde dago gaur hori egiteko? Sare bat kontserbatorioak dira, berauek bait dira musikaz arduratzen diran erakunde bakarrak. Baina orain dela sei bat urtetararte ez dugu halako conservatorio superior delakorik izan. Kontserbatorioak bakarrik arduratu dira, zoritxarrez, gazteei instrumentoak jotzen ikasten. Jendea ez da ohitu azterketak egitera. Hori da falta duguna, musikologia. Donostiako kontserbatorioak badauka katedra bat eta jakin nahiko nuke zenbat ikasle dabilen bertan, ez dira dozena erditik gora izango. Zoritxarrez musika zaletasuna instrumentoak jotzetik haruntzago eraman nahi izan dutenek kanpora jo behar izan dute, hor dugularik orain M. Carmen Rodriguez Suso Bartzelonan musikologia karrera amaitzen, Unibertsitatean. Ze hori da beste problema bat, zergatik kontserbatoriek egon behar dute hezkuntza planetatik aparte? Zientziak, arteak, irakasten dira ikaskuntzako maila guztietan eta musika zergatik ez dago hor txertatuta? Zergatik ez da estudio normala? Aipatu dugun Mari Carmenek tesina E.H.ko Unibertsitatean aurkeztu nahi du, horretara lehena izango litzatekeela halakorik egiten. Beraz, disoziazioa dago hor. Estudioak bide batetan doaz eta musika beste batetan. Hori arraroa da. Eta ez da inor arduratzen horrekin. Oraindik musika eliten gauza bat da, beharbada ez lehen ulertzen zen moduan, aristokrazia eta dirudunena, orain beharbada denok entzuten dugu musika, baina gaizki orientatuta daude estudio horiek. Musikologiak bultzada handia behar du, bada.
GALDERA: Musika museoa ere behar dugu, ezta?
ERANTZUNA: Bai, bai. Museoa bakarrik ez. Museoan jarriko dituzu instrumentoak, partiturak e.a., ezta? Baina fonoteka bat beharrezkoa da. Fonoteka, halabaina, plan batekin eginda. Plangintza egin behar da hor eta nik uste E.J.k badu horretan zereginik. Gero, jakina, beste arazo batzu ditugu E.H.an, Nafarroa aparte dabil eta gure hemengo plangintza bat litzateke hiru probintzietan egitekoa. Baina hor dugu Nafarroa alde batetik, Iparraldea bestetik, ezin daitekeelarik plangintza orokorrik egin. Atlasen kasuan zorionez dugu Euskaltzaindia zazpi probintzietan eratua dena eta onartua. Beraz, Euskaltzaindiak badu sarrera E.H. osoan lan hori burutzeko. Musika aldetik sakabanatuta gaude, komunitate autonomoan administrazio bat, Nafarroan beste bat, Iparraldean hori ere ez. Zein zaila den momentu honetan plangintza bideratzea!
GALDERA: Zer egin E.H.an dudaezinezkoa den musika talde ugaritasun horrek emaitza hobeak eman ditzan?
ERANTZUNA: Zuk aipatzen duzula, beste problema bat ere badago. Musika bultzatu behar da ez musikagieleentzat bakarrik, entzueleentzat ere bai; musikaegileek partitura bat egiten badute eta gero jo egiten bada eta publikoak ez badu entzuten edo entzuten duena ulertzen ez badu, alferrikakoa da orkestra jotzen ibiltzea; kristorena gastatu montatzeko, programak osatzeko eta emateko, eta jendea joaten bada entzutera lehen bezala, ez diola ezer jotzen den horrek ardura, zer'? Ez baditugu entzuleak matematika edo geografian legez hezten ez dugu ezer egingo. Plangintza horretan sartu behar dira bai musikegilea, bai musika joleak eta bai musika entzuleak, hirurak. Beraz, badago zeregin, E.H.an bizi garen guzti guzti guztiek parte har dezakete plangintza horretan, entzuleak ere hezitu behar direlarik. Ez da erreza, gero!. Gainera ez badira erakunde guztiak arduratzen ez dago zer eginik.
Edorta JIMENEZ
27-31

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazARANA1
EgileezJIMENEZ2Kultura

Azkenak
2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


Eguneraketa berriak daude