"Ganbara‘’ Taldeak Bigarren Diskoa Kaleratu Du


2021eko uztailaren 23an
"Ganbara" musika taldeari elkarrizketa

Musika Tradizionala Baina Eboluzionatua Egin Nahi Dute
"Ganbara'' Taldeak Bigarren Diskoa Kaleratu Du
Ez da lehen aldia "Ganbara "talde orriotara ekartzen dugula, baina ez da lehen aldia ere diskoa kaleratzen dutela. Horrexegatik merezi zuen bigarren zita honek.
Goazen lehenbailehen elkarrizketa honen zioa aipatzera. Ganbarakoek disko berria kaleratu dute. Banan-Banan izenarekin, eta Elkar diskoetxearen ardurapean. Ganbara taldekoak mordoa dira, seguru aski gisa honetako talde haundiena izando da, baina ondoko elkarrizketa haietako hirurekin egin genuen. Hasierako garaietaz interesatu ginnen lehenik.
GANBARA.– Talde bezala 83. urtean hasi baginen ere orain dela zortzi urte hasi ginen gure artean biltzen. 83.ean talde bezala atera eta berehala disko bat atera genuen. Presaka eta korrika. Nobatada izan zen. Hortik aurrera pittin bat egindakoa zuzentzen ahalegindu ginen.
ARGIA.–Nola sortu zaizue "Banan bana" diskoaren kontua?
G. Lehengo urtetik jada bageneukan disko bat grabatzeko asmoa. Materiala bageneukan eta ez grabatzekotan iruditzen zitzaigun galdu egingo zela eta taldearen izena eta ahaztu egingo zirela.
Bestalde konkurtso batetara aurkeztu ginen estatu mailan. 178 talde aurkeztu eta zortzi geratu ginen hautatuta. Han irabaztea tokatu zitzaigun eta orduan diskoa ateratzeko posibilitatea atera zen. Dirua ematen ziguten irabaztearekin. Baldintza bat jartzen ziguten ordea disko bat grabatu behar genuen.
A.–Zuentzat folk talde bat zarete ezta?
G.–Bai. Musika tradizionala egiten dugu. Eboluzionatua. Folka oinarritzat hartuta gure folk partikularra egiten dugu.
A.– Dena dela jazza, jazz-rocka eta beste zenbait musika mota ere nabarmenak dira.
G.–Guretzat hori da gure folk kontzeptua. Folka oinarritzat hartu eta hortik ateratzea.
A.–Letretan Lete bat Tejeria bat kanta herrikoiak... nola aukeratu dituzue?
G.–Bakoitzak hartzen du gustatzen zaiona eta taldera eramaten du. Taldean gustatzen bada kantu bat egiten dugu orduan.
A.– Nabarmentzen da ez dagoela lerro nagusi bat disokoan, linea bat.
G. Zazpi gara eta ideia, ezberdinak dauzkagu gure artean. Eskema bat egiten dugu kantu bat egiterakoan eta bakoitzaren gustoak sartzen joaten gara.
A.–Ez al dira gusto gehiegi disko batean sartu nahi izateko?
G.–Gurea ez da folk garbi bat. Ez dugu halako konplejorik hau jazza da eta ez dugu sartuko guk folk egiten dugulako. Hau polita da ala ez eta sartu edo ez.
Gainera esan behar da, ez garela profesionalak eta egiten badugu dela guri gustatzen zaigulako.
A.– Profesionaltasuna aitatu duzuenez nola ikusten duzue profesionaltasuna hemengo kantagintzan?
G.– Euskadin eta euskaraz... oso zalia da. Eta oso zaila da hemendik ateratzea euskaraz eginaz. Dena dela badaude gauza bitxi batzuk. Erdaldunei gogorra egiten zaie gure hizkuntza baina gero ikusten da gustora egon direla gure kantaldietan. Toledon gertatu zitzaiguna. Jendea oso gustora zegoen.
A.– Zuen asmoa zein da musikatik bizitzea?
G.–Ez gure asmoa da gure gisara eta gustora lan bat egitea. Aktuazioak eta ateratzen badira hobeto! Oso zaila da hori.
A.– Azala edo Txanbela bezalako taldeak nola ikusten dituzue?
G.– Horiena folk garbia da.
A.–Diskoa entzuterakoan galdera bat nerabilen burnan, hauek zer egin nahi izan dute?
G.–Jendea ohituta dago gauzak sailkatu eta enkasillatuak entzutera. Hortik ateraz gero zerbait arraroa da. Ezin dugu sailkatu.
A.– Zuzenean zer moduz zabiltzate? Baduzue emanaldirik?
G. Aurten nahiko dexente. Oskorri eta kenduta horiek profesionalak dira, izango gara gehientsuen lan egin duten taldeetako bat.
A.– Euskal Herritik kanpora ere dexente?
G.– Behintzat atera egin gara. Hiruzpalau aldiz... Orain badirudi hobeto dagoela asunto hori. San Isidrotan Madrilera goaz Ruper eta Oskorrirekin. Orain deta gutxi izan ginen eta jendea gustora ikusten genuen. Jende gehiago joaten da gainera kantaldietara. Oskorriri ere gauza berbera gertatzen zaio. Emanaldi gehiago dauzka kanpoan eta jende gehiago joaten zaie han ikustera.
Hemen gertatzen da hemengo komunikabideek ez dutela euskal musika batere laguntzen.
A.– Hangoek gehiago laguntzen al dute?
G.–Ez. baina musika rnota hau gustoko duenak erantzun egiten du. Hemen ordea gertatu izandu da irratian oso kontsideratua den kritiko batek esatea «otro disko vasco » eta berehala baztertzea. Maila horretan ikusten da F. M.ak beste musika mota batzuk promozionatzen ari direla. Musika, anglosajoia eta horrelakoa. Eta Madrilgo kritikoek esan izandu digute Euskadin egiten diren produzioak oso onak direla. Beti zain egoten direla hemengo produzioak hartzeko, estaduko media baino dexente hobeagoak direla.
Hemen gainera kantaldiak diputazioek edo Jaurlaritzak antolatzen dituzte. Eta ez dakit zer pasatzen den, jendeak erretxazo bat duen instituzio horiek antolatutako gauzen alorrean edo zer, baina jendea ez da joaten kantaldietara. Beste talde batek antolatzen duela eta jendea joaten da.
Begira iaz ibili ginen zirkuito ofizial horietako batetan eta ikusten zen udaletxetara erraz ailegatzen zen gauza bat zela. Dena ordainduta zeukaten, beraiek bokala besterik ez zuten bilatu behar. Ez ziren kezkatzen ez eta kartelak jartzen ere. Honela ez diputazioak ez udaletxeak egin du publizitaterik. Milioiak gastatzen dituzte eta ez dira enteratzen.
A.–Tristea benetan...
G. Kezkatzekoa da. Esango nuke euskal musika egoera larri batean dagoela.
A.–Ze konponbide ikusten diozue?
G - Ez dakit... Oso zaia da. Jendea ez da joaten eta hortik datoz arazo guztiak. Londresko lagun batek, musikoa da, zer esaten dit, Euskdin jendea ez dagoela mentalizatuta musikalki, musika-kontzientzia bat ez dagoela eta jendea inpultsoz mugitzen dela. Elton Jonh dagoen modan, denak hori ikustera. Jazzarekin gertatu izan dena. Progrea zen jazzera joatea eta une bateko inpultsoz mugitzen da jendea. Londresen berriz punkia izatea daukazu eta pub batean folk entzuten egon.
A.–Kontua da, musika talde baten azalean sartuta, zer egin beti aipatzen den zirkulo bizioso hori puskatzeko.
G.–Oso zaila da Denbora kontua. Piskana piskana konturatzen zara gauza batzuk gustatzen zaizkizula. .
A.–Hori pertsonalki begiratuta. Banako baten bilakaeran... Baina denborarekin ere hor jarraituko dute F.M.ak bere eraginarekin...
G.- ...ja. Hori kontsumo gizartearen muntaia bat da... Dena deta gero eta kalidade gehiago eskatzen da eta hemendik ateratzerakoan ikusten da asko apreziatzen dutela hemen egiten duguna. Kalitate dexzenteko gauzak egiten direla hemen.
I. URIA
38-39

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakGANBARA
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa
“Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


Eguneraketa berriak daude