"Los Rios"-ko Mixiolari Euskaldunak


2021eko uztailaren 26an
Ecuadorren isiolari dagoen Manuel Estonbari elkarrizketa
"Los Rios"-ko Mixiolari Euskaldunak
-Igaz, oporraldi ederra pasa ni zuen Euskalerrian. Baita emengo berri pranko eman ere. Batek baño geyagok esan zidan, orduan; ea zergatik ez diguzute andik idazten Sarrigo entzun nai genituzke orrelako berri. Eta nik, bayetz, idatziko nizuela, eta sarri gañera, agindu nizuen. Ezta ori orren errax, bañan.
–Zergatik ez, bada?
–Ba... Batetik aukera gutxi degulako. Ta bestetik, euskeran ez ga biltzalako orren ondo; gutxi erabiltzen baitegu, atzeratu 'egin gera orra..., gure pekatua.
–Zenbat zerate danak?
–Eun baño geyago, guztiz. Oyek, Euskalerritik, azkenengo amasei urte oetan irten geran apaiz misiolari. Ta emen, Ecuador'ren gabiltzanak ia erdiak.
–Ta nolako dira orko parajeak.
–Ba... nola esan? Ecuadorrek izugarrizko mendiak ditu. Aralar añako lau edo bost dira, emengo Andes'ko mendiak. Ayen arteko ibarretan bizi diran jendeak onak eta kristau zintzoak dira. Bertako giroa ere derra: ez otz ez bero, betiko udaberri epela.
–Ez dezute, orduan, txantxetako bizi-modua?
–Ez, gu ez gera or bizi.
–Nun, bada?
–Itsas-aldeko zabaldietan. "Los Rios"ko lurralde bera, Euskalerri osoa añakoa, dana xabal-xabal dezute.
–Ta orko giroa?
–Txarra, moteil? Kixkalgarria Bart, neguan baigande, sekulado euri-jasak egin zitun, tximist eta trumoi ikaragarriekin naasita. Goitzaldean, zerna argi-argi zegoan, eta goyetan, eguzki kixkalgarria. Eguzkiaren argitan, beko putzuak bli-bli zeuden, eta, su ganeko eltzetatik bezela'ke urdinezko lurruna zeriten. Zeriten ez... oraindik, ere darite Ta ementxe nanzute ni, makutsik, izardi patsetan, ur-irriyuan, arnasestuka, zuei ezer ezin asmaturik...
–Eta orrela al da beti?
–Udaran ez du euririk egiten. Orduan ez baita bertan iñungo arripuntarik, dana auts biurtzen da. Kana erdiko autsa bai, bide guzietan. Ibayak, ala ere, ur-larri eldu dira, goiko mendietako euri-jasaz aundituak. Ala, bertara etzanda, zangazanga edateko gogoak ematen digu. Etzazala, bañan, Jaungoikoaren izenean, orrelakorik egin...
–Zer bada?
–Ur-joera ori-oriak dituzu... Oyetan edan gabe ere, naiko tripetako miñak izan ditugu, ameba xomorro arrayo oyek dirala ta...
–Ta lurraldea ere oria al da?
–Lurra ez. Lurra berdea dezu, muskerra baño berdeagoa. Kakao, banano, arroza ta belarra. Artan etzanda jarrita egotea ere gogoak ematen digu maiz. Au komeriya... Ezin degu au ere...
–Ezta ere... ?
–Ezta ere. Belarretan, uretan baño xomorro geyago dabiltza: txingurri ta milla erako xomorro nekagarriak. Txingurriak danetan okerrenak. Ba-dira oyetan, "quitacalzones" deritzanak. Emandako izen orrek adierzaten du ondoen, nolakoak diran. Bein gorputzean sartu ezkero, ez dira orren kendu erraxak Alkandora ta galtzak kendu bear dituzu, bereala. Bustialdi eder bat artu, ta bostelako soñekoak jantzi. Ez dezu, bestelakoan, ayen zimikoekin, egun guztian borutuko.
–Zuek ere mutillak zerate, ba. Goiko lurralde eder ayek utzitabeko inpernu ortan sartuko zerate ba?
–Goiko lur eder oyetan, eztago apaizen bearrik ordea.
–Ta bean ez al dago apaizik?
–Ez apaizik, ez kristaurik. Ixo, ixo. .. Geyegi esan det eta. "Los Rios"en bi edo iru apaiz zeuden, bakarrik.
–Ta zenbat gizakientzati
–Ba... iya irureun milla gizakientzako.
–Ez al da, ba, bertan apaizik egiten ?
–Ba, bertakoek diotenez, kakolurrak eta apaiz-lurrak apartak dira; ez dita bat etortzen. Aurreko apaiz oyek ere, kanpokoak ziran. Ezta entzun, sekulan bertako apaizik izan danik.
–Ta jendea?...
–Azal ederreko ta barru uzteleko sagarren antzekoak. Itxura' kristauak, eta barretik basatiak.
–Ez al dute feferik?
–Federik, bai. Ta galanta. Nola alako fedea, bañan. Milla sorginkeriekin naasitako fedea.
–Ezta ori arritzeko gauza. Emen ere, ageri dira, noizik beinka, sorginkeri pranko.
–Bai, ezta ori, batere arritzeko gauzik. Lareun urte, urte gutxi dira erri bateri bestelako oiturak emateko. Ezta ori okerrena, bañan.
–Bai, al degu besterik ?
–Batayoak, ur bedeinkatua, tá iñungo siñu guztiak oso maite dituzte. Oyek ager-erazi ta eskatzen dizkiguten onbide ta egite onak ukatzen dituzte. Ukatu, ukatu ez bañan, Beuren bizibidea, oyetik oso aparta dabil.
–Aldrebesak, orduan;
–Olako zerbait, bai. Orretaz gañera, buru ta ekin gabeko gizonak ba-dituzu, oso biotz onekoak dira, biotz-on eta xamurrekoak Ayen biotza irabazten badezu, laister zera bertako jaun ta jabe.
–Ta okerrak derizkiozu?
–Gezurti purrakatuak dira, koldarrak eta lizunak.
–Aibeste ?
–Ezta ori arritzekorik. `Bururik ez duan gizonak, txapelik ez´, dio gure esaera zar batek. Eta ok ez bai-dute bururik, bai bañan, naiko irudiemen, biotz-ondo ta sentzumen, ortik bera dijoaz errex sentzumen-keri ta lizunkeri guzietara
–Ta gezurti ere bai?
–Zeintzu dira gezurti, gurean?
–Andrak eta umeak.
–Bai al dakizu zergatik ?
–Nik ez.
–Ba., gizonen bildurrez. Ayer, menpean bizi bai-dira, ayen asarrean bildur dira.
–Zuenean danak ume ta andrea dira, ba?
–Ez, bañan, danak ume-tankera dute. Españarren zigorrak danak kikilduta utzi zituzten; ta gezurti ta zuri biurtu zizkizun ayen aurrean, beuren buruak ondo gorde nayean.
–Ta nolako bizimodua daramate?
–Nekazaringoan bizi dira geyenak. Kakao, kafe, banano ta arroza ereintzen dizute, batez ere. Belar anndia moztu, bertan xulo txiki bat egin, sartu bereala azi-burna ta naikoa dizute ori, berebiziko ale-aldia jasotzeko. Lan errex orrek alperrak egiten ditu bertako gizonak.
–Bizimodu ederra, orduan?
-Bai zera. Ez bait dira beren lurren jabe. Jauntxokeri asko dago bertan, ta onek ondatzen ditu guztiak.
-Gaizki bizi dira orduan?
-Ez dute, ez, bizitzeko gauz aundien bearrik. Ala ta guztiz ere, gaizki bizi zaizkizu. Guk, gure umetan, atarian egiten genituen kañaberazko txabolen antzeko etxeak dituzte askok bizitzeko. Jan berriz... Eskukada bat arroza eta platano bi erreak. Edan, bai, edan erruz egiten dute.
-Jakiña... egiten dun bero orrekin...
-Ez da ori. Bixigarria edaten dizute. Munduan den edari bixigarrienetatik.
-Bai ote?
-Bai, bai. Moskorti galantak dira. Neroni ere arrituta nengoen, asieran. Galde oneri, galde orreri, asmatu nizuen, azkenean, zergatik zan guztia: beroak eta eltxo nekagarriak erabat auldu eta moteltzen dizkie gorputzeko indar guztiak. Olakoetan, xuxpergarri ta zerbait bixigarri bat esaktzen du birrindutako gorputz gaixoak.
-Etzerate, orduan, gizagaxo oyek, txantxetarako tokitara joan...
-Oyek ere Jainkoaren semeak dituzu, ta norbaitek joana beharra zun. "Gu emen goxo-goxo ta besteak or konpon"... ezta ori jaunaren legea, gero...
–Zerbait iritxi al dezute, ba?
–Errementeriak jo ta jo, zerbait egiten dizu ta, guk ere lan da lan zerbait iritxi degu.
–Etzan, bada, errex izango?
–Errex edo gaitz, asko aurreratu dizute ango erri gaxo oyek. Aurrenik, arotz eta irentzero biurtu ta giñan danak. Kañaberazko elizak bota, ta arri ta burnizko beste eder ta aundiagoak egin genitun. Berebat ere eskola ta apaiz-etxe berriak ere egin bear izan genitun.
–Ta jatekoa?
–Orixe ere ba-zan ederra. Egun batean, bat ez beste mixiolari guziak gaxotu ziran. Tifus, paludismo, anemia, amebak... ba ditu bai, mixiolariak kristauak baño etsai okerragorik. Orregatik, orko mutil, baita mojatxoek ere ekarri bear izan genitun. Oyei esker, orain obeto gabiltza.
–Ta ari al da zuzentzen jendea?
–Bai, bai... Nere erri ontan ez omen ziran berrogei kristau e;izaratuko; ta orain bost millatik pasako dira. Leen, iru edo lau ezkontza izango ziran urte guziaren buruan ta orain eunetik gora. Eunka ere Jauna artzen dute; ta gutxi, oso gutxi ilko zaizki alboko apaizik gabe.
–Arraye-arrayea . Ta okerrak dirala esaten zenun zuk?
–Oker-okerrak, ez. Gaxoak bakarrik .. Utzi zazu, gurean ere, erri bat, luzaroan, apaizik gabe; ta gauz politak ikusi bearrean eg,ongo ziñan, noski.
–Bai, bai. . Januari naiko eskerrak eman bearrean gaude.
–Bai, noski... Eskerrak eman bearrean; eta bestei lagundu bearrean.
Aita Manuel Estonda "Los Rios"en mixiolari

Ona emen Estonba'tar Manuel' apiz jauna ta Iran'go semea. Len Donostia'ko Apaizgaitegiko Irakasle izana ta orain Los RIOS'etako Mixiolari deguna. Euskal idazle bezela ere, eman zigun bere erakutsia IZARTXO izeneko liborna sortuaz. Goiko argazki onetan, El Oro'ko trenaren zai dago Matxola'ra Joateko asmotan.
10

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazESTONBA1

Azkenak
Karlos Zurutuza
“Idaztean, lehentasuna da elkarrizketatua bizirik ateratzea”

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]


2025-02-26
Izaro Bilbao. Frikitasuna aldarri
“Bertsolaritzan ‘guayismo’ pila bat dago eta ez bakarrik goi-mailako bertsolarien artean”

Pasatzen zait pertsona batzuekin: ia ezagutu gabe zainak ematen dit gauza interesgarriak izanen dituztela esateko. Horietako bat zen Izaro Bilbao. Banekien bertsolaria zela, ilegorria. Bertsoaren bueltako sormen talde batean aritzen zela eta Olatz Salvadorren kantu biri jarri... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


2025-02-26
Apartheid ‘made in Euskal Herria’

2024ko uztailaren 19an, Nazioarteko Justizia Gorteak ebatzi zuen estatu eta enpresa orok ez dituztela lagundu behar Israelen okupazioa eta kolonizazioa, aurretik Genevako Konbentzioak eta Nazio Batuen zenbait ebazpenek esandakoaren ildotik. Horregatik ere da lotsagarria CAFen... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Adimen artifizala zineman: legezkoa bai, baina bidezkoa?

Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]


Eguneraketa berriak daude