argia.eus
INPRIMATU
Marco Gardoqui, Entrepresaria: "Zerga Berriak Inbertsioari Mesede Egingo Dio"
2021eko uztailaren 27a
Marco Gardoqui, Entrepresaria: "Zerga Berriak Inbertsioari Mesede Egingo Dio"
Ostiral arratsaldea. asteburu luzearen belarriak susmatzen direlarik telefono isilen atzean agertzen, bulego modernoan egiten digu abegia Gardoqui jaunak Ejekutibo itxura standarra, gorbata, betaurreko handiak, bere buruarekiko konfidantza isladatzen duten jarrera eta ezarrerak eta halako aztikeria errez isurtzen duen hitz jarioan. Berau dugu Círculo de empresarios vascos delako erakundeko lehendakaria.
ARGIA.–Zera esan digute, enterpresariak izango direla batez ere irabazten aterako direnak. Ados zagoz?
Marco Gardoqui.- Ez. Gauza bi bereiztu behar dira; bata, zerga bera eta, bestea, aplikapena. Lehenari buruz, inori onik ekarriko badio "el conjunto del pais" delakoari ekarriko dio eta haziendari berari. Entrepresariari ez. Ezarpena, bestelakoa arazoa, txarto egin da. Ez da ondo azaldu eta laburra izan da eman diguten denbora. Salneurriak gora egiteko aprobetxatu dela? Beti egoten dira ur nahasietako arrantzaleak. Baina horrek ez dauka zer ikusirik. Entrepresaria ez da irabazle aterako.
A.–Zeintzu izango dira ondorioak, fraudea, burokrazia, besterik?
M.G.–Nik uste beste gauza bi bereiztu behar dira, zerga beraren hasieran eta zerga kruzero abiaduran. Kruzero abiaduran zerga hau sinpleagoa, zuzenagoa. ITE zelakoa baino gaitzagoa ekiditen da, eta. hobeto bereizten ditu produktoaren kostua eta zama fiskata. Soldata netotik soldata brutora igaro zenean izan zen ondorio berbera ekarriko du, norberak daki zer eramaten duen etxera, zer kentzen dion Solchaga jaunak eta zer kostatzen dion entrepresak. Denok jakingo dugu ze zerga duen produktoak. Belgikan, bertan egon nintzen ezarri zenean, hobeto egin zen. Izan ere zerga ona da baina ezarrerak txarra bihur dezake. Galde ezazue paper dendetan inork erosi ote dituen kontu libururik eta, ezetz esango dizuete, neuri legez. Beraz, jendea ez dago prestatuta.
A.–Enpleguan eraginik izango otedu zergak, ez ote da bitartetokirik desagertuko?
M.G.– Ez da desagertuko, zerga honi, ITE delakoari ez bezala, berdin bait dio zenbat zatitan burutzen den produkzio eta merkaturatze prozesua. Ekipo ondasunen industrigintzari mesede egingo dio. Eskulanean, langilegoan, izango den eragina ez da zergagatik izango, kapitalismoa sartuta dabilen bilakaeragatik baino. Inbertsioari mesede egingo dio BEZk eta beraz agian lanpostu berriak sorrraraziko ditu.
A.–Zelan sortu da zergarekiko beldur hori?
M.G.–Bada ni oso kezkati naukan gauza bat, zergari buruz baino ez dugula berba egiten, erru handia deritzodala nik ezen zerga hori urgenteena bait da oraingoz baina ez da garrantzitsuena. Ez da entrepresa bat ere pikutara joango zerga dela eta. Batek baino gehiagok, ostera; itxi egin beharko du bestelako arrazoirengatik, hala nola arantzelen desagertzearen eraginez. Merkatu askatasunaren esparruaren zabalketan jokatuko da etorkizuna, Euskadin batez ere.
A. - «Circulo» legez ezer egin duzue honen gainean?
M.G.–Ezarpenaren atzeratzea eskatzen ibili gara, txarto ezartzeak kalteak ekarriko lituzkeelakoan–eta halaxe izan da–nahiz eta arazo hau, badiotsuet, bigarren mailakoa izan.
A.–Interes politiko ezkuturik edo susmatzen duzu ezarpena burutu den presa horretan?
M.G.–Ez naiz horri buruz hitz egiteko gauza. Egia da aurreragotik beste erresumak bertoko zerga sistemaren aurka egon direla, esportazioak merkeagotu egiten bait zituzten, gurekin merkatal harremanak zituzten guziak haserraraziz.
A.–Euskal Herriko industrigintza esportaziora zuzenduta dagoelarik, hein haundian behintzat, ze eragin izango du zerga berriak hemen?
M.G.–Txarra. Burdingintzari ekarriko dizkio kalte handiagoak ekipo ondasunei baino. Ekidezina zen. Egin ez dena zera izan da, soluziobide alternatiboak bilatu. EEEra halako xalotasun birginalarekin goaz, garbi bakarrak izatera edo. Mundu guztiak egiten ditu tranpak. Beharbada gehiagotan joan behar dugu Italira ikastera. Ezin dugu esportazaio barik bizirik iraun. Dena den ikusi egin beharko.
Edorta JIMENEZ
24, 25

GaiezEkonomiaHazienda
PertsonaiazGARDOQUI1
EgileezJIMENEZ2Ekonomia