"Disko honekin abezedarioaren lehen letra bukatu dut, zerbait bete banu bezata"


2021eko uztailaren 23an
Ruper Ordorikarekin elkarrizketan.
Ruper Ordorika, «Bihotzerreak» bere hirugarren diskoa aurkeztuz
"Disko honekin abezedarioaren lehen letra bukatu dut, zerbait bete banu bezata"
Ruper Ordorikak hirugarren lp-a kaleratu du, «Elkar» diskoetxearen eskutik. Bi urte luzetako isilunearen ondotik interesgarria izango zaigu disko honetan atentzioa apur batez finkatzea, tartean ea zer aurkitzen dugun jakitearren.
ARGIA.–Diskoarekin zuzenean sartu baino lehen, aurreko diskotik honako historia kontatu behar zenuke. Taldea aldatu zenuen eta gero zer etorri zen?
RUPER ORDORIKA.–Bigarren diskoa grabatu genuenean Bixente Martinezek eta Pedro Bartrak nirekin jotzen zuten, baina orduan jadanik zuzenean jotzeko orain nire talde berri honekin dirauten beste bi musiko hasi ziren: Nando de la Casa baterian eta Kike Arzamendi teklatuetan. Orduan, bigarren disko horren martxa utzita, zazpi bat hilabetetarako kanpora joan nintzen eta joan aurretik ere hitzemanda nengoen Gasteizen gero sartuko zen bajistarekin, Alberto de la Casarekin. Gero Bixentek Oskorrin geratzea erabaki zuen, eta Pedro Oses hartu nuen kitarrarako.
Nik uste dut guzti horren atzetik bazegoela intentzio bat, joan aurretik susmatu eta gerora gauzatuko zena, eta bi hitzetan adieraztea oso zaila dena. Nola esan... zerbait ritmikoagoa (beno, musika gauzetaz ari naiz iadanik, ofizio kontutan), esan nahi dut agian nire burua bazihoala beste bide batetatik aurreko taldeak betetzeko aukera ematen ez zidana. Nahi baduzu musika hotzago bat, hori izan daiteke, parte armonikoa zainduz baina beste modu batetara. Kontutan hartu behar duzu jendeaurreko lanak ere abiapuntu bat ematen dizula, zure teorizazioarekin batera. Jende honekin lanean aritzeak zenbait tokitara eraman nau batzutan, eta nik ere beste bat zutan dudarik gabe beste toki batzutara eraman ditut.
A.– "Bihotzerreak" diskoa entzunda atentzioa deitzen duen lehen detailea kalitate teknikoa da. Zure aurreko bi diskoekin alderatuta, batez ere...
R.O.– Beno, hau izan da Jean Phocasekin egin dudan hirugarren diskoa. Beraz, asko hitzeginda gaude eta nik uste dut horrek asko esan nahi duela. Eta gero nik uste dut «Elkar»en Lasarteko estudio honek oso baldintza onak eskaintzen dituela. Esan behar dut, alde horretatik, hau izan dela hiruetarik kondizio normaletan egin dudan lehena. Soinu aldetik aurreko diskoetan ere baziren gauza interesanteak baina azken honetan lortu den soinua nire ustez askoz interesanteagoa izan da. Noski, guzti hau nire eritzia da inor ez bait da hurbildu diskoa alde horretatik aztertzera.
A.–Disko honetan estilo edo eskola desberdinen eragina nabaritu duiteke, popa, jazza, countrya, reaggea... nola planteiatzen duzu estiloaren kontua?
R.O.–Nik ez nuke hau betiko afirmazio bezala esango, baina mementu honetan gero eta argiago ikusten dut niri kantuak egitea interesatzen zaidala. Horregatik, estiloaren kontuan eskoletan sailkatze hori baino gehiago esan nahi dudanari begiratzen diot, azken produktuari. Dudarik ez dago musika egiteko modu desberdin guzti horiek oso presente daudela nigan, eta agian oraindik banan banan nabariegi dira. Ari naizen prozeso honetan. dena dela, nik uste dut aehiago erreparatzen diodala kantuen eskemari, errealizazioari baino. Disko honetan bai zaindu dut apur bat gehiago errealizazioa baina instrumentuen korrekzioari begiratuta batez ere. Baina kontzeptuan, hirugarren disko hau aurreko bien bilakaera bezala ikusten dut, eta zuk aipatu dituzun eskola horiek bigarren diskoan ere ikus daitezke. Beharbada ez horrenbesteko ausardiarekin, hemen lehenengoz hainbat gauza oso nabari erakusten ditut. Azkenik, esango nuke inoiz sartu ez dudan konponente berri bat sartu dudala, soul musika eta baladak erabiltzeko gustoa.
A.– Baladak aipatu dituzu, eta egia da disko honetan oso kantu narratiboak direla gehienak, istorioak kontatzen dira. Ez da al dago gure artean horretarako tradizio txikia?
R.O.–Gure artean egin izan da horrelakorik nahiz eta egia izan asko ez direla izan. Bestetik iruditzen zait egiten direnak kantuaren oso eboluzio normal baten ondorioak direla. Uste dut narratibitate hori kantuaren lengoaian sartzen dela zuzen zuzen, eta horrek asko arduratu izan nau. narratibitatea ren asunto horrek ez diolako kantuari lirikotasunik kentzen, baizik eta egin ahal delako bien arteko uztartze bat.
Hor bai nabaritzen dudala nire buruan kanpoan dabiltzan hainbat kantugileen eragina Idagoela. Askotan harritu bait naiz hemen zein maiz egiten den "kantua berdin ideia" eskema, bai bertoko tradizioan eta bai kanpoan, beste alderdi hori hain ohizkoa denean.
A.–Agian zuk aipatu dituzun kanpoko kantugile horiek gutxiegi ezagutzen direlako izan daiteke.
R.O.–Ez dut uste. Gure tradizioan adibide ugari aurkitzen dira. Nire ustez gehiago da hemengo kantugileek beste iturri batzutatik gehiago edan dutelako, edo lirikotasuna ulertzeko modu hori sustraituegia dagoelako... ez dakit, beti sinbologiara jotzeko ohitura, edo zu-ni eskemarekin eraikitako kantuak, bertso kantatuak. Gure tradizioari begiratuz gero, badira balada zoragarriak, naturaren eta inguruaren erreferentziak, etabar. Oso arduratuta ibili naiz narratibitatearen asunto horrekin eta hortik jo dut.
A.– Kantuak egitea interesatzen zaizula esan duzu lehenago. Zer esan nahi du kantuak egite horrek? Zertatik berezten da?
R.O.–Askotan saiatzen naiz hori esplikatzen, baina ez dakit, ze beldur naiz nik egiten ditudan gauzak ea nabariak diren ere besteentzat. Jende aurrean kantatzeak asko erakusten dizu, eta kontu bat da gauzak ulertzeko zuk duzun adimena eta beste oso diferente bat aurrean nor duzun, eta jende horrek kantutik ulertzen duena. Euskal Herriko kasuan oso zibila da publiko bat imajinatzea. Hori guztia kontutan hartuta, nik esango nuke kantuak baduela berezko estetika bat, beste lengoaiek ez dutena, bere espresibitate propioa bilatu behar zaio.
A.– Zure muntaia lehen akustikoagoa zen, eta orain guztiz elektrikoa. Kantautoreen elektrifikatzea nahiko fenomeno orokorra da hortik zehar, baina zure kasuan zelan eta zeri erantzunez eman da?
R.O.- Horixe da nire buruari askotan egiten diodan galdera: etxean nire kitarra akustikoarekin joaz jarraitu izan banu, non egongo nintzatekeen. Ez dakit noraino den publikoak edo jendeak inposatu didan zerbait, baina nik uste dut barruan ere aspalditik baneramala hori egiteko asmoa eta gogoa, hots, gauzak talde batetan eta harekin batera egitea. Baina, lehenengo diskoa ez zen horrela egin. Etxean egindako hainbat kantu musiko batzuri erakutsi nien, eta horiek jantzita eta horrela sortu zen lehen disko hura. Hortik aurrera, aldiz, jende aurrean ibiliz gero kantuak egiterakoan ere beste ardatz batzuri begiratzen diezu, badakizulako kantu horiek gauzatzerakoan zer izango duzun aurrean eta beste perspektiba batetatik begiratzen duzu asuntoa, egiturak pentsatzerakoan etabar. Halere, ez dut uste horretan aldaketa haundia eman dudanik.
Bestetik, zuk esan bezala elektrifikatzearen fenomenoa oso hedatua dagoela munduan zehar, eta pentsatzen dut oso lotua dagoela zirkuitoak inposatzen dituen legeekin. Duela urte batzu Euskal Herrian beste era batetako zirkuito bat egon balitz, txikiagoa, agian gaur ez nintzutekeen modu honetan jotzen egongo, agian asko erakartzen nauen beste modu batetan jotzen egongo nintzatekeen. bakarrik jotzen, talde akustikorik gabe ere. Momentuan badut halako sentsazio bat (beharbada bi urteren buruan beste elkarrizketa batetan ezetatuko dudana): disko honekin zerbait bukatu dudala, abezedarioaren lehen letra bete dudala. Nonbaitetik hasi nintzen eta toki batetara heldu naiz eta beno, zuzenean jo nahi dut, taldearekin oso gustora ari naiz, baina susmatzen dut agian alde akustiko hori berreskuratuko dudala.
J. LANDA
34-35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakORDORIKA1
PertsonaiazORDORIKA1
EgileezLANDA7Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruper Ordorika
Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


2024-07-30 | Sustatu
Ruper Ordorika, 2024ko Abadia Saria

Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari... [+]


Ruper Ordorika
Mendea eta segundua gurutzatzen dituena

Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.


2022-09-27 | ARGIA
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da

Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2022-03-10 | Xalba Ramirez
Santa Anara

Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.

Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]


Zerutik gertu

Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]


2021-07-19 |
Errezitaldien susperraldia

«Euskal Herrian egon badagoen sormenaren erakusleiho izan nahi dugu», aipatu digu Oier Guillan Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo elkarteko kideak. Izan ere, hain ezagunak ditugun lehen lerroko idazle entzutetsuen itzalean idazle andana dago, idazteko gogoz, idatzia... [+]

2021-07-19
Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean
Ruper Ordorika musikariari elkarrizketa
Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean
ARGIA. Aurreko lanen bide beretik jo al duzu oraingoan?
RUPER ORDORIKA. Egia esan, oso zaila da entzuleak artista bakoitzaren ikutuaz ez jabetzea; beti agertzen dira norberaren bilakaera... [+]



2021-07-19 | Izaskun Jauregi
Ruper Ordorika: «Nire belaunaldiak oso gutxitan asmatu du»
Lotsatia dela diote. «Musikak sendatu eta osatu» egiten duela esan digu Ruper Ordorikak ordea. Eta zinez frogatu digu. Hogei urte baitaramatza eszenatokietara igoz, lotsari aurrea hartuz. Azken diskoaren aurkezpenen atarian, patillak, pastazko betaurrekoak eta jantzi ia guztiz... [+]

Pilotalekuko hotsak

Murgiako pilotalekua antzoki bilakatu da gaurkoan. Musikariek eta haien instrumentu eta ahotsek ordezkatu dituzte pilotariak. Ez da entzuten larruzko pilota gogorrek horma berdearen kontra egiten duten soinua, baina haren ordez gitarra, bateria, kontrabaxua eta biolina sumatzen... [+]


2019-11-07 | Xalba Ramirez
Enrike Gisasola Gonzalez, Sosola baserria
“EHKolektiboa laborari agroekologikoen eredua jendarteratzeko tresna da”

Sosola baserria Eibarko Mandiola bailaran kokatua dago, Amaña auzotik gora igota. Enrike Gisasolak aittitta-amamen eskutik jaso zuen baserriaren martxa eta 1994az geroztik ekoizpen ekologikoan murgildu ziren. Egun, bi jarduera nagusi burutzen dituzte salmentara... [+]


2019-01-22 | Arrosa Sarea
Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagarekin solasean

Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga batu zituen asteazkenean Bilboko Kafe Antzokiak. Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude