Antena berri bal 25. urteurrenarako


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Juan Lekuonarekin elkarrizketan.
Juan Lekuonarekin Loiolako Herri Irratiaz
Antena berri bal 25. urteurrenarako
Hogeita bost urte beteko ditu hilabete barru Loiolako Herri Irratiak. Hogeita bost urte eta antena berri bat izango ditu hemendik aurrera indar handixeagoz emititzeko. Juan Lekuona dugu 25 urte horietako lekuko zuzenena. Loiola eta Donostiako Herri Irratietako zuzendari batera izandakoaren hitzetan behin baino gehiagotan sartu dira bi irratiotako kontuak. Azken mende laurden honetako historia txiki bat pasa dugu uhinetatik paperera.
A.–Otsailaren hamaikan beteko dira 25 urte Loiolako Herri Irratia sortu zenetik. Nolakoa izan zen sorrera?
J.L.–Nahiz eta zeremoniak eta uztailaren 31ean egin 1961.eko otsailaren 1ean inaguratu zen ofizialki. Lehendik ere emitituak zituen zenbait gauza. Nola sortu zen? Pittin bat «Segura Irratia»k bultzatuta. Ideia onartu egin zen, baina ez zen egin nahi beste «Segura Irrati» bat. Hasieran erligioari oso loturik egon arren, «Loiola»k serioago izan nahi zuen, ez hainbeste baserritarrentzat, kontutan hartu nahi ziren gune industrializatuak ere. Agian horregatik hasieran ez zen izan «Segura» bezain euskalduna, baina bai beste emisorak baino dexente euskaldunagoa. Euskarak gero eta indar handiagoa hartu zuen Herri Irratian eta ja orduan lokutore elebidunak izatera jo zuen «Loiola»k.
Egunero emititzen hasi zen programazio estable batekin jende ezberdinari zuzenduaz emisioak.
A.–Ze bilakaera izan du 25 urte hauetan Loiolako Herri Irratiak?
J.L.– Lau etapa bezala daude Loiolako Herri Irratiaren historian. Etapak emisora kanpotik ezarrita etorri zitzaizkigun.
Lehendabizikoa 61. urtetik 65.erakoa dugu. «Loiola»k onda median funtzionatu zuenekoa. Jende gaztea, berria. Ikasten ari dena dago orduan. Programazica orduko irratigintza normalizatuari hurbildu nahi zaio, nahiz eta bitarteko handirik izan ez. Emisora probintzian zegoen. Ez da hori ahaztu behar. Publizitatea bilatu beharra zegoen. Jendea komentzitu probintzia barruko emisora batetan publizitatea egiteko...
Gauzak egiten hasi eta herriak ondo erantzun zion irratiari. Jendeak nabarmendu zuen bai hizkuntza aldetik, bai ideologia aldetik «Loiola» ez zela beste irratiak bezalakoa. «Euskalduna» zen. «Loiola»ren orduko arrakasta beste arrazoi batetan ere bila daiteke. Gipuzkoa ez da Euskal Herriko beste probintziak bezalakoa. Bizkaian, Araban eta Nafarroan asko zentralizatzen dira gauzak hiriburuan. Gipuzkoan hiriburuak ez du zentralizatzen probintzia. Eskualde bat badago han Donostiatik aparte gelditzen dena. Urola alde hori, Eibar aldea, Arrasate aldea... Honela lortu zen «Loiola»k, nahiz eta hiriburuko irratiek baino bitarteko arras gutxiago izan, audientzia handi xamar bat bereganatzea.
1965. urtean gobernu agindu batez itxi egin zuten emisora.
A.–Eta zer egin zuen orduan?
J.L.–Kanpaina bati hasiera eman zitzaion kideak edo harpide modukoak lortzeko. Bost mila familia konprometitu ziren hilero diru kopuru bat jartzera. Honek ere erakusten du «Loiola» erabat onartua izan zela eta arrakasta handia zuela jendearen artean.
Urte batez isilik egon ondoren berriro irekitzea lortu zuen baina oraingoan frekuentzia modulatuan.
Bigarren etapa bati eman zitzaion orduan. Ignacio Arregi etorri zen orduan zuzendari-orde eta programazioaren arduradun bezala. Indar berri bat eman zion emisorari, artistikoago, serioago, landuago... Kategoria bat lortzen du orduan. Beste edozein emisorarekin konparatzeko moduan nahiz eta artean bitarteko urriagok izan.
A.–Noiz hasten da hirugarren etapa?
J.L.- 1970. urtearen bukaeran. Ni zuzendari nengoen Loiolako Herri Irratian eta urte bukaera horretan Donostiako Herri Irratiaren zuzendari bezala jarri nintzen, horrela bi emisoretako zuzendaritza neramalarik. Aldaketa ez zen zuzendaritzan bakarrik izan. Loiolako irratiaren jabe zena, Jesusen Konpainia, Donostiako Herri Irratiaren jabe izatera pasatzen da halaber.
Kolaborazio estu bat hasi zen orduan bi irratien artean eta «Loiola»ri orduan falta zitzaion zerbait «Donostia»tik ailegatuko zitzaion; hau da, kontestatario izakera. Sei hilabete iragan besterik ez bien elkartze horretatik eta Mariano Ferrer etorri zen «Donostia»ra zuzendari bezala. Indar kontestatario bat eman zion honek. Legea ez errespetatzea erabat. Pittin bat urratu nahi izate legea. Kontutan hartu behar da orduan ezin zela irratiz politika kutsuko inolako berririk eman. Kirol albisteak bakarrik uzten ziren. Egunkarietatik zerbait irakurtzen zen, baina politikoa ez bazen. Herritako informazioa eta horrela. bestela debekua zetorren.
Beste etapa "ausartago" hau ere oso ondo onartu zuen entzulegoak. Izan ere komunikabide kontestatario bakarra bilakatu zen ia ia.
Zigor batzuk ere izan ziren. Zuzendari bezala sei hilabetez destituitu ninduten. Gero ez zidaten utzi bi irratien zuzendari izaten... Baina halaz eta guztiz ere jarraitu egin zuen bi irratien arteko loturak.
A.–Azkenengo etapara gatoz.
J.L.–Irratian informazioa ematen uzten hasi zirenetik hasten da etapa berri hau. Poliki poliki hasi zen hasi ere. Irratikate handiei informazioa ematen uzten zitzaien bitartean guri zigorrak etortzen zitzaizkigun behin eta berriz. Baina piskanaka piskanaka iritsi zen etapa berri hau. Posiblea zen gai ezberdinetaz ihardutea. Posiblea zen kritikak egitea.
Agian laugarren etapa honetan ez dugu lortu besteen mailan egotea. Euskal Herritik kanpoko gauzetaz informazioa emateko ez daukagu beste Irratikateek izan dezaketen indarrik. Eta jendeari interesatzen zaio Euskal Herriko gauzetaz gain kanpokoetaz ere informaturik egotea.
A.–Baina COPE (Cadena de Ondas Populares)en barruan dago estatu mailan...
J. L.–Printzipioz Conferencia Episcopal Españolaren esku dagoen Sociedad Anonima baten barruan dago Herri Irratia. Une honetan, Euskal Herriko emisorak ez beste guziak soziedade horretan sartu dira. Onda Media estatala da horietan. Dena Madrildik egiten dute. Euskal Herrian horren kontrajarri ginen. Uste genuen ezin genuela Madrildik zetorren beste irrati baten bozeramaile izan. Oraindik tirabira moduko batean gaude Madrilgoekin, baina badirudi autonomia moduko bat emango digutela, ez independentzia, ze juridikoki soziedade horren barruan bait gaude, baina ekonomikoki eta programazioa egiteko orduan badirudi autonomia bat izango dugula.
«Loiola»n errazagoa da akordioa lortzea, ze frekuentzia modulatuan izanik eta hiriburuan ez egoteagatik badirudi ez zaiela gehiegi interesatzen programa nacional-ei begira. Horrela "Loiola"tik ez da Madrilgo programarik ematen.
«Donostia»k sartu beharra dauka joku horretan eta konponbide bat bilatu. Orain esaterako Luis del Olmoren programa ematen ari gara onda median. Esan daiteke halabeharrez izan dela. Iraun ahal izateko. Diru asko suposatuko luke guretzat programa hori ez emateak. Irrati programa bezala ona bada ere, ideologikoki ez gatoz bat berarekin, baina hori mantendu beharra daukagu ekonomikoki irratia sostengatu ahal izateko.
A.– Irratien audientziak begiratu eta ikusten da Euskal Herrian gehien entzuten diren irratiak Madrilgoak direla. SER katea, FMn eta onda median, eta Radio Nacional de España. Zergatik hori?
J.L.–Hasteko esan dezagun «Donostia»k 5 kilowatio dituela SERek dauzkan 10 kilowatioen ondoan. «Loiola»ren audientzia Radio San Sebastián batena baino txikiseagoa baldin bada ere esan daiteke maila berekoa dela beraien entzulegoa. Entzulegoak nahiago du irrati potente bat hartu.
Kontutan hartu behar da «Loiola» probintzian dagoela eta herri diferentetako jendea harrapatu beharra daukala. Donostian errazagoa da entzulegoa harrapatzea. Jende multzo handiagoa dago. Probintzian asko mugitu beharra dauka inguruko herriak harrapatu ahal izateko.
Badago beste gauza bat. Euskarazko programa asko jartzeak gutxitu egiten du entzulegoa. Ez hainbeste «Loiola»ri begira, baina bai Donostiako Herri Irratiari.
A.–Kilowatioen arazoa diru gorabehara al da?
J.L.–Herri Irratiaren aldeko manifestaldia egin zenean, ministeritzan bazegoen director general bat gure oso «laguna» zena. Ley de radiodiofusión bat egin zuten orduan, eta beste probintzietan egin ez zuena gurekin egin zuen: estatuan zehar RNEri edo SERi 10 kilowatio ematen bazizioten COPEri ere beste hainbeste. Hemen ordea SERi 10 eman zizkion bitartean Herri Irratiari 2 eman zizkigun. Legetik piskat atera eta 5 kilowatiorekin ari gara. Orain badirudi lege berriarekin berdintasunera iritsiko garela.
A.– Eta Loiolan antena berri bat eraiki duzue orain...
J.L.–Antena ezberdinak izan ditugu Loiolan. Lehendabizi onda mediakoa, 61.etik 65.era. Emisora bonba batez lehertu zutenean emisore indartsuago bat jarri genuen beste antena indartsuago batekin batera.
A.–Noiz izan zen bonbarena?
J.L.- 1977.ean Ekainaren hamaikako gauean. Lehendabiziko hauteskundeak baino egun batzuk lehenago.
Orain zaharkitua geneukan antena eta berri bat jartzerakoan berria izateaz gain indartsuago izatea begiratu dugu.
A.–Zertarako antena indartsuago bat?
J.L.–Bilatzen duguna ez da hainbeste Euskal Herri osora ailegatzea baizik eta gune zehatz batetan fuerte entzun dadin. Zergatik? Irrati berriak sortu dira eta uhin mailan interferentzia frango sortzen dira. Emisora frantses berri batzuk badaude, Euskadi Irratia... Ahul xamar ailegatzen baginen zenbait tokitara honela ez ginen ailegatzen. Ailegatu ahal izateko beharrezkoa genuen indar handixeagoa izatea. «Loiola»ren eremua honela kokatuko litzateke: punta batean Durango, beste batean Gasteizko inguruak, bestalde Zarautzko inguruak.
Eremu horretan ondo entzun t adin nahi dugu. Bestalde orain arte "mono"n ihardun gara eta orain "stereo"n hasiko gara. Horretarako ere indar handiagoa behar genuen
A.–Ze pertsonala atera dira Loiolako Herri Irratitik?
J.L.–Hor dago Ignacio Arregi bat, Eusko Irratiaren zuzendari izatera joan zena. Hor dago Joxe Mari Iriondo ETBko zuzendari dena. Hor dago Jose Mari Otermin Donostiako Euskadi Irratiko zuzendaria. Badira beste batzuk ere bai ETBk eta Euskadi Irratiak eraman nahi izan dituztenak baino nahiago izan dutenak bertan gelditu.
A.–Zer nolako tratamendu izan du euskarak Loiolako Herri Irratian?
J.L.– Hasieran euskararen alde atera zen baina programazio handirik gabe euskaraz. Piskana piskana erritmoa hartze, joan zitzaion, gero jakin izan genuen ministeritzarekin izandako arazo asko eta asko euskararengatik izan zirela. Informazioa debekatu egin ziguten euskaraz, publizitatea ere bai, disko-dedikatuak ere bai... 66. urtean, berriz hasi ginenean fuerteago hasi ginen euskararekin. Gaur egun elebiduna da pertsonal guztia. Programazioan ia ehuneko 75 daukagu euskaraz. Dena dela arazo bat badago. Euskara ez da gaztelera bezain publizitarioa eta ez du jendea hainbeste erakartzen.
I.URIA
16-18

GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazLEKUONA8
EgileezURIA3Komunikabid

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude