«Auskalo», paperezko oñatiarra


2021eko uztailaren 12an
Auskalokoekin elkarrizketan.
«Auskalo», paperezko onatiarra
Hementxe irakur dezakezuena? elkarrizketa bat izatea pentsatu genuen. Baina azkenean erdi elkarrizketa eta erdi solasaldi eginda geratu da, AUSKALO eta HOTSekoen arteko solasaldi hain zuzen ere. Paperezko oñatiar bakarraren berri izan nahi baldin baduzue, hementxe aukera ederra. Edurne Galdos, Begoña Anduaga eta Arantzazu Iturbe dira mintzatu zaizkigunak.

Harpidedunik ba al daukazue?

Aldizkaria atera genuenean, harpidedunak edukitzea hobe zela pentsatu genuen, aldizkarietan egiten den moduan, ezta? Gero atera genituen harpidedun egiteko txartelak eta hamalau urtetako gazteek banatu egin zituzten, baina nire ustez oso jende gutxi egin da harpidedun, jendeari entzuten zaio AUSKALO gora eta AUSKALO behera, baina harpidedun egiteko momentuan. Zenbat egongo dira? Larogei bat? Dena den, datorren urtean harpidetzak guk banatu beharrean, korreoz partituko ditugu.

Oñatiarrek zer diote AUSKALOri buruz?

Haseran batzu elkartu eta ea zer irudipen zegoen aztertzen hasi ginen. Batzuk ondo dagoela diote eta beste batzuk ba betikoa. Izan ere, denei ezin zaie gustatu. Jende nagusiari elkartetako gauzak zaizkio atsegin eta beste batzuei ba kirolak. Eritziak ere jasotzen ditugu. Bestalde, Oñatin ere badaude talde batzu euskara mailan erroilo hauetan sartuta, esate baterako, Euskal Herrian Euskerazeko bi eta Euskera Zerbitzuko arduraduna eta holakoak eta gu denok elkartu ginen.
Bakarren batek esan zuen gu hain gazteak izanik ez zirudiela gazteen aldizkari bat. Eta guk badakigu, baina AUSKALO ez da karka. Ezin da egin, gazteak garelako, ba musika eta hura eta bestea sartu, ezta? Gure asmoa herri mailako aldizkaria bat ateratzea zen. Eta denen gustorako egitea zaila denez, ba bakoitzetik pittin bat jartzen dugu.
Bestela, lagunek eta bestelakoek ondo dagoela diote. Herri osoari begira dago eginda AUSKALO.

Pentsatu al duzue datorren urtean zer egin?

Aldizkaria ateratzen jarraitzeko asmoa behintzat badaukagu, hilabetekaria izaten segituz. Eta zabaltzea ere gustatuko litzaiguke. Guk, pittin bat, zuen mundua, hau da, HOTSen mundua ikusten dugu. Zuek denbora luzea daramazue eta hau eta bestea atera duzue eta guri ere gustatuko litzaiguke aldizkari soilarekin ez gelditzea. Gauza berriak sartu nahi genituzke.
Aldizkaritik aparte, Oñatiko euskerari buruzko liburu bat ateratzea pentsatzen dugu. Orain gertaketan dabiltza Iñaki eta. Eta haurren ipuinez osatutako liburuxka bat ere gustora aterako genuke. Gaztetxoei begira batipat.

Egutegi bat aterako duzuela entzun dugu. Nolakoa izango da?
Hile bakoitzeko argazki bat jarriko dugu, Oñatiko argazkilariren batek eginda, zeren gu argazki mundu horretan...

Legazpia ere IKATZA argazki taldeak ateratzen ditu.

Hori ba, hori egin eta euskeraren munduarekin lotuko dugu. Egutegi normal bat izango da; paretetan jartzeko horietako bat.

Egindako lanetan, zein da zailena zuentzat?

Tira, elkarrizketa bat egitea ez da zaila, elkarrizketatuarengana joan eta besterik egin behar ez delako, ezta? Baina gero lan denak elkartuta azaltzen zaizkizu eta azkenean, hori aurrera eramateko, makinaz idatzi, konposaketa egiteko etabarrerako, jendea bihar da. Ni, esaterako, ez naiz batere trebea konposaketa eta maketa lanetan, hori, gaizkaren esku dago eta makinaz, ba nik pasatzen dut, esan nahi dut; gerokoak direlakoak. Nire ustez gaiak biltzea ez da zaila. behintzat, eh? Gauza asko daude; lana batu egin eta aurrera.

Nola antolatzen duzue dena? Bilerak egin eta gauzak aurretik erabakitzen dituzue ala iristen zaizuen materiala argitaratzen duzue, edo...

Bildu, gehienetan ez gara biltzen; lanak proposatu eta egin egiten ditugu. Pixkat pentsatu eta denen artean berba egin bai, hori bai, baina ez bilera moduan. Jendeak proposatzen duena egiten dugu, baina aldizkariaren ildoa jarraituz, bai?

Eta egitea gehien gustatzen zaizuena zer da?

Niri adibidez asko gustatzen zaizkit elkartetako elkarrizketak, guk eta Gaizkak egiten ditugunak. Elkarteetan oso giro jatorra dagoelako eta gustora egoten delako; kontu kontari egoten gara. Eta oso harrera ona egiten digute. Denak hasten dira; «Eh! AUSKALO!» eta ez dakit zer, "zuek egiten duzue lana!". Elkarteetako elkarrizketak primerakoak dira guretzat, bai, guk egiten ditugulako.
Beste batzuei, kirolak egiten dituztenei adibidez, ba horixe gustatuko zaie, halako kirolariarekin egoteko etabarrerako aitzaki izaten duzulako.
Normalean, kultur mundu horretan sartzeko aukerarik ez duzu eta aldizkaria aitzaki delarik, ba honekin eta bestearekin egon zaitezke edozein alorretan. Kultur mailan zabaldu egiten zara. Adibidez, ba Benito Lertxundirekin izan ginen, etabar...
Lan bat egitera zoaz, baina atsegina ere erraz sortzen da. Eta herriko gauza askoren berri jasotzen da; bestela sekula inola ere jakingo ez zenituzkeen gauzekin topatzen zara.

Harremanik ba al daukazue beste herrietako aldizkariekin?

Zuekin. Egia esan, gure aldizkaria eta, gehienbat zuengatik irten da. Gu halaxe hasi ginen; ba Legazpin HOTS zegoela eta zuek erabili zintuztegun orientatzeko.
Bestalde, Euskal Telebistan esan bezala, ezta? Polita izango litzatekeela herrietako aldizkariak elkartzea eta zeozer egitea batera. Ze; jakina. Arrasaten zeinek daki Oñatin AUSKALO dagoela? Egunkarietan eta agertu da noizean behin, baina... Herrian bota eta kitto gertatzen da eta hori ez da, ezta? Komeni bait da Euskal Herrian zer egiten den denok jakitea. Hori gauza inportantea da. Euskal Herriko herri bakoitzean gauza bat egotea, bertako fruitu bat da, ezta? Eta hori jendeak jakin egin behar du eta komeni da guk elkarrekin zeozer egitea. Hor daude NONDIK, TTIPI-TTAPA... Batez ere herri guztietan gogo hori piztea litzateke.

Durangoko azokari begira, ezer egiteko asmorik bai?

Ondo egongo litzateke gauden aldizkariak bildu eta Durangora joatea. Horrela gainera jendeak ezagutu egingo gintuzke, bestela, ez dago bide egokirik horretarako. Jendeak ez daki Oñatin AUSKALO eta Legazpin HOTS daudela.
Gure ustez, egongo da beste herriren batean gure moduan lanegin nahi duen jende gehiago, aldizkariren batekin alegia, baina ez dauka nondik ikusi. Gure denboran, ba Legazpin HOTS zegoela jakin genuelako, baina egongo dira nondik hasi ez dakitenak. Orduan ba, topaketa bat, primerako aukera litzateke harreman sakonagotan sartzeko.
Halere, entzunda daukagu gure arteko afari bat egongo dela, ezta?

Bai, badaude talde batzu. Tolosan ere badago jendea beste aldizkari bat ateratzeko prest eta afari horretan biltzeko asmoa dago.. Ez dakigu zertan geratuko den azkenean.

Hori da; bildu eta elkar lagundu behar dugu.

Eta AUSKALOrekin jarraituz, Oñatieraz idazten den atal horretan zein kriterio jarraitzen da? Oñatieraz idatzita dagoela ikusten da, baina, esate baterako, «h»a ipintzen duzue...

Nik ere hori askotan ez dut ulertzen. Beno, gizon hori Oñatin oso ezaguna da. Etorri egin zen guregana ea idatzi zezakeen galdetuz, gauza idatzi asko zeuzkalako, Oñatiko euskerari buruz eta hura eta bestea. Eta guk gogo onez onartu genuen; gu oso pozik. Bera herriko euskera gordetzearen aldekoa da eta guk txalotu egiten dugu postura hori eta bat gatoz erabat berarekin. Gainera, «h»aren asuntu hori bere kontua da, berak idazten bai du horrela..
Bestalde, Euskaltzaindiak, nahiz euskalkiez idatzi, grafia batua erabiltzeko gomendatzen du.
Eta beste gizon bat ere, beti ibiltzen da tabernetan AUSKALO irakurtzen eta etorri zitzaigun eta artikulu bat dena Oñatiko euskeraz eman zigun. Eta beste andre bat ere badago, zeozer egin nahi duena eta guretzat oso ongi dago hori. Ba, Oñatiko euskeraz idaztea gauza ona da dudarik gabe eta irrikatzen gaude, jendeak noiz idatziko... Izugarri gustatzen zaigu jendeak aldizkarian idaztea eta, esateko probetxatuko dugu; ateak zabal-zabalik daude.

Zenbat zarete AUSKALOn eta zein adinetakoak? Oso gazte ikusten bait zaituztegu.

Ba hogeiren bat eta adina 16 eta 20 urte bitartekoa da. Lehendabizikoz bildu ginenean, 10en bat izango ginen eta 17-19 urtetakoak. Gero gazteagoak sartu ziren. Baina gazteagoak diren horiek, gure ustez, beste modu batean ikusten dute aldizkaria, pittin bat, hobby baten antzean edo. Eta inor ez dago horren aurka, eh? Baina beste ikuspegi bat da. Hori ona da jarraipena edukitzeko, ez bait da oraindik 30 urtetako inor etorri gugana, sartu egin nahi duela esanez. Guk gustora onartuko genuke, jakina, baina ez dakit... gu gabiltza jendea gonbidatzen eta, berez, ez dira asko animatzen.

Baina hori normala da. Leku guztietan gertatzen da. Jendeari kortea ematen dio hola, hotzean azaltzeak, baina esaten baldin badiozu, «Ah, bai, bai!» erantzuten du.

Bai, gu ere holaxe ibiltzen gara, honi eta besteari idazteko esanez. eta gustora egiten dute egin ere. Jendeak idazten du, bai. Badago talde bat errebista eramateko, baina horretaz gain, kolaborazioak daude.
Legazpin ere, antzeko zerbait gertatzen da; talde bat ibiltzen da maketatzen, argazkiak errebelatzen etabar egiten eta gainontzekoak, ba kolaboratzen.

Zuek zenbat zarete?

Beno, maketatzen, makinaz idazten, errebelatzen eta horrela, ba zortziren bat ibiliko gara. Eta gero gainontzekoak, ba idazten, argazkiak egiten etabar. Gero, irratia eta beste mugidak ere badaude, baina tira, denera 25-30en bat izango gara.

Gu ere hogeiren bat gara, baina askok beste modu batez hartzen dituzte gauzak.

Hor, lokala edukitzeak ere asko egiten du.

Ah. hori beste bat da! Gu orain arte euskaltegian ibili gara eta korte bat da. Gainera ezin zara edozein egunetan joan eta gero larunbatean itota ibiltzen zara. Euskaltegikoak primeran portatzen dira beren borondate on guztiaz, baina ez da hori plana eta lokal baten atzetik gabiltza. Ez bait da posible lagunon etxeetan etxez etxe ibiltzea materialearekin eta bertara hogei lagun eramanez, ezta? Lokal bat edukiz gero, lan egiteko aukera askoz ere zabalagoa da.

Eta zein izan zen AUSKALOren hasiera? Nola sortu zen?

Ba ikastolatik irten ginen, eta ondoren, ba institutora zoaz eta... beno, guk euskeraz egin dugu suertea izan dugulako, ezta? Baina beste batzuk ez, eta orduan, beti daukazu, ez dakit, euskerarekiko zera hori, bai? Zeozer egin behar hori eta gure adin ingurukoak, zerbait egiteko gogoz elkartu ginen. Irrati bat, aldizkari bat, esaten zen, kezka hura nolabait bideratu nahian. Zeozer ezta? Oñati mailan ez bait zegoen ezer. Eta institutoan bazegoen Legazpiko jendea eta han HOTS zegoela jakin genuen, eta hura ikusita, ba zera esaten genuen; "Oñatin halako gauza bat edukittea nik uste dot... erantzuna eukiko dauela...". Eta holaxe. Gero dena bidea urratzea izan zen eta horretan gabiltza. Bapatean elkartu ginen.

Zein da AUSKALOren eragina Oñatiko euskal munduan?

Beno, aldizkariarena bakarrik ez, aldizkaria mundu hori girotzeko tresna bezala har daiteke, baina berak bakarrik ez luke gauza haundirik egingo. Gure ustez, «Euskal Herrian Euskaraz»ekoekin bai, baina besterik ez. Dena den, eragin zuzen bat nabaritzen da, baina guregan baino ez. Eta hain zuzen ere, jende guztia euskaraz mintzatzen zaigula da. Lehen beharbada ez hainbeste, baina orain gehiago.

Zer moduz saltzen duzue aldizkaria?

Bostehun inprimatzen ditugu eta hirurehun eta piku saltzen, harpidedunak barnean daudelarik.

Zuen aldizkarian literatura gutxi ikusten da.

Literatura gustatzen zaion jendea betikoa da, eta gure ustez Oñatin egin ezin duzuna, literatura asko sartzea da, bestela literaturaz betetako orriak berehala saltatuko lituzkete. Gure aldizkarian arrakastarik haundiena daukaten gaiak, herri mailaakoak dira. Eta literatura mailan ez dago arrakasta haundirik. Horrexegatik dago gutxi.

Aitor ARANA Elena ASEGINOLAZA Mikel UNTZILLA
32-33

Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Aldizkariak\Herri aldiz\Hots
Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Aldizkariak\Herri aldiz\Auskalo
Pertsonaiaz\GALDOS2
Pertsonaiaz\ANDUAGA1
Pertsonaiaz\ITURBE8
Egileez\ARANA5\Komunikabid
Egileez\ASEGINOLAZ2\Komunikabid
Egileez\UNTZILLA1\Komunikabid


Azkenak
M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-25 | Gedar
Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian

 Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.


Eguneraketa berriak daude