«Enfrentamentuak segituko du»


2021eko uztailaren 23an
Manolo Vazquezekin elkarrizketan.
BNGko jendeak:
«Enfrentamentuak segituko du»
Hauteskunde autonomikoak eta gero Bloque Nacional-eko jendearekin izan gara, balantze txiki bat egin digute eta geroari buruzko perspektibez amin bat mintzatu gara. Manolo Vazquez–Bloque-koa eta UPG-koa bera–izan dugu solaskide, telefono bidez.
ARGIA.–Orduan, zer balorapena egiten duzue?
Manolo Vazquez.–Guk kolpe bat jaso dugu hauteskunde hauetan, frakaso bat izan da guretzat, eta hori bi arrazoirengatik: bata, gobernu zentralak talde pseudonazionalista bat bultzatu duela, eta noski Esquerra Galega-z ari naiz, eta biga, azkeneko denboretan ez dugula hemengo instituzioetan parterik izan, zeinetaz besteak baliatu diren...
A.–Instituzioetan ez egoteagatik? Beharbada asunto hori birplanteiatuko duzue orduan?
M.V..– Bai, beharbada. Baina hori UPG-ko kongresuan eta BNG-ko asanblada orokorrean eztabaidatuko da...
A.–Noizko?
M.V..–Hilabete baino lehen seguru, hamabost egun barru menturaz.
A.–Horko gobernu autonomoan, aldaketarik egongo dela uste duzue?
M.V.. Ez. Alianza-k segituko du bertoko agintean. PSOEri gainera ez zaio interesatzen, gure ustez, Coalicion Galega eta Esquerra Galega-rekin paktu bat eginik, bi indar horiek Alianza Popular-ekin enfrentatu daitezen. Coalicion-ek esan du jadanik, Alianza-rekin paktu bat egingo lukeela, presidentzia bereganatuz gero.
A.–Hango politikan, Esquerra Galega-k, zer pintatzen du?
M.V.– Nazionalismoari kontra egin dezaion erabiltzen duten indar bat da hori, autodeterminazioaren erreibindikapena laga eta autonomia sakontze»aren bidea hautatu duena. Propaganda zentralistak aupatu egin du? hori dela eta aurrea hartu digu... Baina praktikan ez dira deus ere, 2.000 lagun biltzeko gauza ere ez dira eta. Horretan gu gara nagusi, kalean.
A.–Kalean bai baina... Zeozer aldatu beharko duzue, estrategian ez bada taktikan edo...?
M.V..–Bai. Blokea instituzioetara joan liteke. «Zertarako boto emango diegu, gero ez badute erabiltzen?», esaten du askok. Hori... Orain, bestela, geure planteamenductan beti bezala jarraltuko dugu, ez konstituzioari, ez estatuto horren bideari, Madridek pare-parean duen indar bakarra gara, eta ezpairik gabeko borroka egingo dugu.
A.– Geografikoki, nola banatzen da zuen aldeko jendea?
M.V.–Leku batetan, zenbat eta estatuaren azpiegitura eta propaganda hobeto iritsi, orduan eta gehiagojeitsi gara gu; hirietan batez ere. Orense eta Lugoko mendialdeetan mantendu gara. Pontevedran, jeneralean, jeitsi, nahiz eta Canges-en, adibidez. berrehun bat bototan igo. Coruña-ko udaletxe batzutan nagusi gara: Corcubion-en, Malpica-n...
A.–Gure irakurlesk idela bat egin dezan: zer zarete, Bloque-koak?
M.V..–Fronte abertzale bat gara, indarren biltzailea. Bertan UPG dago, partidu bakarra (marxista-leninista, 1964ean sortua), gero 'colectivo socialista' bat dago, eta independienteak, hauen artekoa Beira deputatu atera dena...
Pablo S.
17

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaErakundeakAutonomiak
GaiezPolitikaEstatuakEspainiaBozketakHauteskundeAutonomikoa
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaGaliziaBNG
PertsonaiazVAZQUEZ3

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude