"Aspadidanik nian helduentzako komikia egiteko asmoa"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Antton Olariagarekin elkarrizketan.
Olariaga, ilustraziogintza eta grafismo frankotiradorearen artean
"Aspadidanik nian helduentzako komikia egiteko asmoa"
Durangoko Azokarako plazaratuko duen «Hamaseigarrenean aidanez» komikia aitzakitzat harturik egin dugu topo Antton Olariagarekin. Zakilixut munduratu zuenean ezagutu genuen gehienok, eta arginzale porrokatuek bere orrialde frexku batekin ere irribarrerik egin zenuten orain laupabost urte.
Dibujatzetik ahoratutako mokaduez asetzen omen du tripazulotako imajinazioa, baina orain artean bezala gidoifaltan lagatzekotan, ez diola ba zuentzat, helduontzat, komikiak egiteari segiko...
Bere buruaren azalpen labur bat egiteko eskatu diogunean, hasi da ja egile bat bere lanagatik ezagutzen delaren trukoarekin. Ostera, usurbildarra dela atera diogu, Bellas Artes-ko ikasketak egin zituela, eta honetan, umorearen klabean grafiko mundua eta hizkuntzaren munduan margiltzeko atrebentzian, prentsarekin egindako kontaktatuz eta haur 1iteraturaren apaintzaile gisa hasi zela.
ARGIA.–Noiz hasi hintzen profesionalki lanean, ze hi honetatik bizi haiz.
ANTTON OLARIAGA.– Ni orduan Balentzian ninduan, eta hango egunkari batean kolaboratzen hasita, umorezko marrazki eta txiste antzekoak bidaltzen, prentsako lekutxoren batek salbatuko ote ninduen pentsatuz hasi huen dena. Hastapenak grafismoa eta prentsaren arteko jolasean hasi eta gero, haurren testu liburuen ilustratzaile bezala izan nian jarraipena.
A.–Hitzegin daiteke Euskal Herrian ilustratraile profesionalaz?
A.O.–Ba nik ez zekiat suerte haundia euki dudan, baina neretzat sorpresa bat izan huen halere guzti hau. Sekula ez nian hau bakarrik eginik biziko nintzenik. Ilustrazioaz bakarrik bizitzeko aukerarik bazegok, ze ipuingintzak azken urteotan arrakasta izan bait dik, eta gure beharrean zeudek nolabait euskal testu liburuak. Noski, gu morroiak gaituk azken finean, argitaletse eta gioien morroi. Eta, gioirik gabe, hitzik gabeko antzerkitan bezalaxe geratzen haiz.
A.–Nola ikusten duk orduan ilustrazio esparruaren egoera gaur egun, balantze gisa edo.
A.O.–Hor, bi bide ikusten dizkiat: ilustraziogintza eta grafismo frankotiradore delako hori. Esate baterako, ilustrazioari helduz, ba Asun Balzolak jasotako sari hori garrantzitsua duk, nahiz sarizale-eta ez izan, hemengo lanak baloratzen direlako batipat. Jon Zabaleta ere kasu, ilustratzaile finak zeudek Euskal Herrian. Komiki eta umoregintza zegok beste alde batetik, egunkarietara mugatua, eta hortaz aukera gutxiagokoa. Baina lanak esporadikoak direnez, epe luzetara jokatzeko baino beste irteerarik ez daukak. Eta komikiaz... ze esango diat, gionista falta nabarmena duk!
A.–Nola konpontzen zarete argitaratzeko edo argitaletxeekin «fitxajeak» egiteko orduan?
A.O.–Lanak sortzen dituk, ba tira, perretxikuak bezala; igoal. Batzutan hi joaten haiz bila eta bestetan gionista eta argitaletxeak berak iristen zaizkik muturren aurrera, derrepentian. Izaten dituk kasu konkretuak ere, hire ideia batekin gionista batengana jotzen duanekoa adibidez, edo herorrek lan bat egin eta argitaletxe batean aurkeztekoa. Nere kasuan, gehienetan, gioiak hor zitxeuden eta horien araberan moldatu nauk, proiektuan premiaren pean parte hartuz.
A.– Momentu hauetan zertan ari haiz.
A.O.– Prentsa mailan urte dexente egin nian Argian; gero Eginekoa proiektua irten huen. Pentsatu nian eguneroko tabarra emango zian pertsonaian, eta Zakilixut sortu huen, inongo prebisiorik gabe, nondik nora joko zian ez nekiela, egunkaria egunean bizitzea bait huen asuntoa. Hori bai, neretzako ezinbesteko klabea izan dena, dibertitzearena izan duk. Inoiz esfortzu bat bihurtuko balitz deskantsatu egingo niake denbora batez... oporrak balira. Ipuia aldiz beste era batera ulertu behar duk, testu idatziari atxekirik arituz, testua bait zeukak lehentasuna, ilustrazioaren helburua girotze eta apaintzearena delarik. Horrek beste atrebentzia bat ere bazeukak, hire ilustrazioak letra idatziak baino indar haundiagoa bereganatzen duenean, orduan testua interpretatu eta ixteko arriskuan eroriz; marrazkiak ez dezala testua destripatu, ez dadila deskriptiboegia izan haren magiaren fabore kontra, beti sujerentetasuna mantenduz.
A.–Orain, Anjel Lertxundiren «Hamaseigarrenean aidanez» nobelaren komiki bat egin berri duk, Durangoko azokerako aurkeztekoa. Nola izan da hau, ikusi bait zaitugu oriotarrarekin elkar lanean lehenago ere.
A.O.–Nere asmo zahar bat duk hau. Haurrekin pixkat puskatzekoa. Ez duk, ez, haustea; ez gaituk eta hamar urteko mutilak hain haur ez direnaz konturatzen, tontotzat hartzen dizkiagu behin baino gehiotan. Nik periodikuan helduentzako klabetan marrazten diat, eta haurrak ere inguratzen dituk bertara, dibujoen mundura behinipein. Baina helduentzako komiki bat egitea beharrezkoa huen neretzat. Gioi bat behar nian, eta bueltaka-bueltaka, hiru nobela pelikulatara eramateko proiektu bat bazegoela, eta Irati Films-ek Anjel Amigoren bitartez neregana jo zian komikian ere proiektua gauzatzeko. Aukera hor zitxion beraz. Noski, hor reinsidentziaren asuntoa badagoen arren. Nere irakurketa aldiz oso desberdina izan duk. Eta pelikula ikusi baldin badiat komikia burutu ondoren izan duk. Halere nahiko filmikoa dela nabarituko duk bi tekniken hurbiltasunarengatik (planoak, sekuentziak montatzerakoan...), beti irakurketa propioa izateari uzten ez diolarik. Liluragarriena, hori izan duk, gioi majo bat eukitzeko aukera aparta, testu literarioaren gioia egokitu ahal izatekoa alegia.
A.- «Hamaseigarrenean aidanez» nobelak Mirande literatur saria jaso zian, telebisiorako filme bat egin duk ondoren, eta komikiak jarraitzen ziok. Iñolako proiektu edo kanpora begirako plangintrari erantzuten ote dioen-edotertxobait esplikatuko huke.
A.O.–Nobela eta zinea pixkat nahasi eta trasbase hori egitea fenomeno mundiala izan duk eta biak elkarrekin oso loturik egon dituk aspalditik. Euskal Herrian hortik abiatzea ere ondo ikusi nian, igoal mundu guztian normala den gauza bat zuzpertzeko. Hemen komikigintza ez diagu normalizatu, eta kasu horretan terrenoa errekuperatu beharra zegok. Ez diat bada uste Euskal Gobernutik datorren prestigio baza bat izan daitekeeinik, ze hamaika komiki kaleratu beharko bait litzateke halako plangintza bat bideratzeko, su artifizialekin eta zinemaskopeko kolorez! Nere partetik okasio majo bat bezala hartu diat soilik... helduen lan hori egiteko pelikula bat aprobetxatu behar duk, nere gogoaren eta gioi baten konfluentzia baten ondorio besterik izan ez delarik azken finean.
A.– Dibujoari lotzen gatzaiolarik orain, zein ezaugarri tekniko eta estetika joeran murgildu naiz komikian?
A.O. - Marrazkia propioki konsideratuz, nere ahalegina planoak landu eta sekuentziak osatzea izan duk, genero beltzeko grafismoarekin edo jolastuz; irakurketa beltz xarnarra egin dudalako, zuri-beltzeko teknikak eskeintzen dituen posibilitateekin jokatuz batez ere. Bestalde, beti uste izan diat, komiki bat pelikula bat bezala tratatu behat duk: espazio luzea dela, erritmo beharra, sekuentziena, biñeten estudioa, elkarrizketen egokitzea bokadilloak direla tartean... paperezko filme bat egitea duk. Mjarrazkiak errealistak dituk, gaiak hala eskatzen zialako eta oso proximoa delako ere bai, lleta errealista, istorioak eskatzen dituen klabeei jarraitu diedalako, pexkat expresionismoaren haritik jokatu nahiean.
A~Nola ulertzen duk, ilustratzaileen posiziotik, testu idatzia eta gidoia, hartzailea eta ilustrazioa, hiru osagaien arteko harremana.
.- Komunikazioar eskema horri heltzen diok. Erantzun erraza, eta askotan benetakoa, zera izan ohi duk: irakurleari esaten diok,.«ni papereraino bakarrik ailegatzen nauk, eta modu berberean orduan hurbil hadi papereraino». Baina egia esan, irakurle-ikusleak asko baldintzatzen dizkik kodigoak, ezinbestean gainera. Batzutan hizkuntz frexko baten beharrean suertatzen delako ilustrazioa, bestetan haurrarengana asekibleki hurreratu behar delako. Barrokismoak eta elitismoak ez dik zentzu haundirik.
A.–Ilustrazioak mundu berezi bat kreatzen dik, pertsonalak kreatzen dizkik, psikologiak. Konsziente haiz zenbait balore komunikatzen dituala?
A.O.–Ez nieke balore deituko. Maiuskulazko hitzik ez nikek tartekatuko. Nik izaera bat besterik ez diat kreatu eta botatzen, hain erreala bera, asko aldatzen dela; estiloz multiformea izan zitekek, gaur eroago, bihar atzo baino komodoagoa, gu geu bezala, eta pertsonaia bera bakarrik marrazten duk kaleko jendearen klabetan murgilduz. Dadoa ez diat oraindik bota, pare edo inparea tokatu zitekek.
Parea edo inparea, hori duk –esaten jarraitzen agurtu dugu elkar–, parea edo inparea izango duk dadoa, Zakilixutek jokoan irabaziko dueneko dadoaren suertea. Orduan oporretara joango gaituk...
Gorka I.
32-33


GaiezKulturaArteaKomikigintzKomikilaria
PertsonaiazOLARIAGA1

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude