JAURLARITZARI EUSKARAREN PLANGINTZA EGITEA ESKATZEN ZAIO


2021eko uztailaren 23an
Jose Juan G. Txabarri eta Mikel Etxeberriarekin elkarrizketan.
PNVren batzordeak prestatua du «Euskararen Txostena»
JAURLARITZARI EUSKARAREN PLANGINTZA EGITEA ESKATZEN ZAIO
Duela egun batzuk amaitu du PNVren batzorde batek alderdi horretan eztabaidatu beharko den «Euskararen txostena». Euskadi Buru Batzarretik pasa eta batzokietara joango da gero. Txostenaren azken irakurketara joan ginen batzordera eta Jose Juan G. Txabarri eta Mikel Etxebarria batzordekideekin aritu ginen txostenari buruz.
PNV izatetik Eusko Alderdi Jeltzalea izatera pasatzea eta Eusko Alderdi Jeltzaleak euskararen ikurriña eramaten aitzindari izatea, da txostengileek helburu bezala daukatena. «Jendea eta bideak jartzen ari dira alderdi barruan, hori betetzeko. Gainera erakunde gehienak gure eskuetan daude momentu honetan, eta hemendik 15 edo 25 urtetara euskararen egoera gorantza doan ala beherantza, ba gu izango gara errudun edo bultzagile neurri handi batetan. Ardura hori daukagu».
ARGIA.– Zer egon da txosten honen oinarrian?
J.J.Tx.– Alde batetik, alderdiari begira, barrura begira gogoeta bat egitea, alderdiak euskararen inguruan zer bide eraman duen eta aurrerantzean zer bide eraman behar duen; eta bigarrenik, erakundetatik, gure eskuetan dauden erakundeetatik (Eusko Jaurlaritza, Diputazioak, udalak e.a.), zer bultzatuko den, zer erizpide finkatuko den eta abar. Bi sail nagusi horietako bakoitzak dauka alde bat erizpideei begira, eta bestea ekinbideei begira.
A.–Zer jaso duzue txostenean?
J.J.Tx.– Txostenak 115 puntu dauzka eta hor biltzen dira gaur egun egon daitezkeen prolemarik nagusienak. Erizpideak gainetik komentatuz, hizkuntzari begira, onartu egiten da ortografia batua, Euskaltzaindiaren bidea, euskara hizkuntza bakarra dela, euskalki bakoitzaren aberastasunak jaso eta biztu egin behar direla, ezin daitekeela euskara batua gipuzkera huts hutsa izan, badutela bizkaierak, nafarrerak, lapurterak, zubererak e.a. euskara amankomun horri zer ekarria, eta batez ere bide bat proposatzen da aurrera begira, «Euskara bizi» izenarekin, nolabait gaur egun zenbait jenderen euskara erdaretatik oso gertu dagoelako, eta esaten da bai ETB-ri begira, irratiei nahiz aldizkariei begira euskara bizi horren eredua jaso egin behar dela benetako euskaldunengandik.
A.– Hori jasotzeko erizpideez gain pentsatuko zenuten neurriren bat hartu beharko dela, ETB-n kasu baterako, euskararen arduradun bat jarri beharko litzatekeela e.a.
J.J.Tx.–Ez, ez, hainbeste ez. Hau alderdiaren ponentzia da. Hemen erizpideak markatzen dira, gero erakundetan daudenek, bakoitzak jakingo du hori bere erakundeak nola gauzatzen duen. Hau erizpidea jartzea da. ETB edo irratietako euskara, euskaldun zaharrengandik gertuago egotea hobesten da ponentzian, gero bakoitzak jakingo du. Bereiztu egin behar da zer den alderdia eta zer diren erakundeak. Hori beraiek jakingo dute nola aurrera eraman.
A.– Bueno, hor beste kontua izango da «euskara bizi» horretara ailegatzeko zer proposatzen den. Hori konsensus bat bezala ulertu beharko da, ez? Bizkaieraren aldekoak eta onartu beharko dute...
J.J.Tx.– Alderdiaren ikuspegitik, hau hemen landu denean, adostasun osoz atera da. Hemen lau herki-batzarrak ordezkatuta daude ponentzia honetan, orduan aterako da lau herki-batzarretako adostasun osoz, horretan ez dira izango bizkaitarrak besteak baino gogorrago gauzak aurrera ateratzeko mementuan. Garbi dago Euskaltzaindiak hartutako oinarri ortografikoak eta bideak onartu egin direla eta hori inportantea da, hori bide zehatz bat delako.
Gero beste alor bat badago, soziopolitika mailakoa. Definitzen da euskara aberri-hizkuntza bezala. Euskara aurrera ateratzeko aukera, historikoa dugu erakundeak abertzaleen eskuetan daudelako. Horrek kostu batzu dauzkala eta alderdiak asumitu egiten ditu kostu horiek. Kostu horiek presupuestotan isladatu egin behar dira. Guk uste dugu beste naziotan nahiz hemengo autonomietan, inork ez duela hemen Eusko Alderdi Jeltzaleak jartzen duen adina diru jartzen, bide hori bultzatu egin behar dela eta gehiagora joan, euskararen inguruan egitasmo bateragile bat egin egin behar dela. Gogoeta da zenbait euskaltzalek uste duela Euskal Herria euskaltzale horiek bakarrik direla, eta ezin direla getho horiek bide horretatik jarraitu.
Gero egiten da, giza eskubideak eta bereizkeria edo diskriminazioaren inguruko gogoeta bat. Batzuk giza eskubideak esaten duten tokian beste batzuek bereizkeria esaten badute, hor ez dagoela irtenbiderik, eta eztabaida hori antzua dela. Hor planteatzen da euskara giza-harremanetarako balio positibo bat bezala, eta erdaldungoak gure hizkuntza bere egiten duen neurrian gure bizitza soziala eta gure harremanak sendoagoak eta aberatsagoak izango dira. Orduan planteamendu positibo bat egiten da ikuspegi horretatik. Markatzen da mementu honetan herri honek etendura politikoa bizi duela euskaltzaleen artean eta hori baretzeak on asko ekarriko liokela euskaltzaleen lanari.
Beste puntu bat da militantismoa, eta uste dugu gaur egun euskararen inguruan militantismoa mantendu egin behar dela, bestela honek jai daukala.
Azken puntua da, euskararen normalizazio soziala. Planteatzen da hizkuntz-gatazka; ezin gaitezkeela hizkuntz-gatazka batean sartu, konflikto linguistikoa euskararen kaltetan izango litzatekeelako. Eta hor bilatu behar dela beste alderdi politiko guztiekin halako konsensus bat euskara aurrera ateratzeko. Hauek maila politikoan egiten diren gogoetak.
A.– Eta gogoeta politikoetaz gain?
J.J.Tx.– Erizpide legalak ere badaude. Estatuko Konstituzioak, Gernikako Estatutoak nahiz euskararen normalizazio legeak zer marko ematen duten, eta hor legeak lege, bakoitzak bere aukerak egitea baduela.
Gero beste bat erizpide instituzionala. Hemen, ba, LTH-aren inguruan eta egon diren zenbait gogoeta, ba zenbait jendek nahi izan du euskara Jaurlaritzaren arazoa izatea. Guk esan dugu hori guztion egitekoa dela, eta LTH-k hori ez du inon esaten, eta hor ikusi behar dela erakunde bakoitzak bere aportazioa egin behar duela.
Geroago erizpide pedagogikoa, hor egiten diren zenbait planteamendu kritikatuz, hain zuzen hau herri baten hizkuntz-ohiturak aldatzeko proiektu bat dela. Nolabait Eusko Alderdi Jeltzaleak onartzen duena eta hori ezin dela goizetik gauera egin, horrek prozesu historikoa behar duela eta horrek herri-pedagogiaren oinarriak sakontzea eskatzen duela, eta hori oso inportantea da zenbait planteamendu egiten direnean.
Eta gero dago soziolinguistikazko beste erizpide nagusi bat, eta hemen batez ere da ba hizkuntz-plangintzaren beharra. Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio hori gauzatzea. Ba orain arte ETB, Eusko Irratia, HABE eta EIKE eta beste zenbait proiektu martxan jarri dituen bezala, hori, lehenbiziko ataleko ekitalditzat hartzen dela, eta hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzak jada lege batzu eta bere erakundeak gauzak aurrera ateratzeko badituenean, nolabait eskatzen zaio hori plangintza baten barruan sartzeko erakunde horiez baliatuz eta.
A.–Bigarren zatia ekinbide mailakoa eta etxe barrura begira egindakoa...
M.E.– Etxe barrura begira ba bueno, alderdi barruan zer nolako neurriak eta ekintzak proposatzen ditugun euskararen presentzia alderdi barruan handiagoa izan dadin. Eta gainera alderdiak euskararen alde lan gogorra egin dezan, alderdikideek zer nolako jokabidea eduki behar duten euskararen alde.
Burukideei dagokionez, uste dugu oso garrantzitsua dela euskaldunak izan daitezen. Eredua oso inportantea da herri honetan. Hori betetzeko bakoitzaren tokiaren egoera kontutan hartu beharko da, ez baita gauza bera Nafarroa, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan sortua izatea.
A.– Hor kontua izango da toki euskaldunetan, erdaldunetan ...
M.E.– Bai, hor parametro batzu egiten ari gara, eta gero herrialde bakoitzeko euskara batzordeak ba lortu egin beharko du, eta esan beharko du: Zornotzan, esate baterako, alkateak euskalduna izan beharko du, juntako lehendakariak euskalduna behar du e.a. Sestaoko zerrendako aurrenak euskalduna izan behar duen?...Hori ikusi beharko da, batzutan argi dago euskalduna izan behar duela, eta hori ipini, eta idatzi egin behar da.
Txostena igual ba batzurentzat lan gogorra izango da, baina txostena 85.ean amaitzen da eta aurrerantza begira egina dago.
A.–Gainontzeko ataletan?
M.E.–Bestalde agerpen publikoa dago. Batzutan gure mitinetan erdara nagusi da, euskarari sarrera ematen zaio, baina gutti, eta hori ez da ona. Alderdiak agerpen publikotan euskararen aldeko apustua egina duenez, hori aurrera atera behar du. Alderdiaren inguruko lantegietan ere euskara indartu egin behar du, «Euzkadi» eta «Deia»-n adibidez.
J.J.Tx.– Erakundetatik bideratu beharreko ekinbidea dator ondoren. Gero sailez sail, bigarren partean, erakundeen bitartez, hezkuntza, komunikabideak, helduen euskalduntze-alfabetatzea, administraritza publikoa eta literatura jarri ditugu nagusi. Bestalde, bada puntu nagusia, euskaldunon atxikimendua eta leialtasuna, euskaldun garenon aldetik, egitekoa erdaldunon bizkar gainera bota gabe.
Gero hezkuntzaren arloan, euskal haurrentzat ikastolaren bidea, D eredua esaten zaionari lehentasuna ematen zaio, hizkuntz-eredu hori defenditzen da, eta erdaldunentzat B eredua eta A eredua proposatzen da.
Goizetan, Euskal Telebistaren infraestrukturaz baliatuz, hezkuntz-telebista martxan jartzea, eskoletan lagungarri izan dadin. Laugarren katea euskara hutsez izatea proposatzen da, eta hirugarrena eskatzen da, bertan informatiboak erdaraz, baina pelikulak euskaraz eskatuz, eta Espainiako Telebistari eskatzen zaio saioak euskaraz sartzea. Erdal irratiekin ere hitzarmenak egitea proposatzen da aurrera egiteko. Ez da ikusten mementuz euskal prentsaren aurrerabiderik egunkari mailan. Albiste ajentzia eta euskal aldizkariak bai. HABEren bidea bultzatzea, batez ere udal euskaltegiak sortuaz, hor egindako plangintzari jarraiki. Administraritza publikoan bi puntu markatzen dira, alde batetik, sartu behar duten funtzionario berriei bi hizkuntzak ezagutzea eskatuz, eta bestetik, alderdia nagusi den herrietan, administraritza publikoetako presupuesto guztietatik, denetan, hizkuntza normalizaziorako ematea. Azkenik literaturaren garrantzia nabarmentzen da.
A.– Funtzionarioena puntu konfliktiboa izango da ezta?
M.E.– Bai, hori betiko prolema da, idazkariena eta irtenbentoreena alderdiak negoziatu zuen disposizio horretan, Régimen Local, hori bai, hortaz baliatu daiteke, gobernadoreak egiten dituen errekurtso guztiak ez dute irtenbiderik; gainera han ipintzen da udaletxe bakoitzak erabiltzen duela %25 berak nahi duenerako, eta hor euskara sartzen da, eta guk bide horretatik jarraituko dugu, ez gara atzera bueltatuko.
A.– Kanpotik ikusita badirudi txosten hau oso aurrerazalea dela. Zer erreakzio espero duzue?
J.J.Tx.– Nik uste dut aurretik neurtu ditugula ponentziak, kontutan hartu gainera adostasun osoz hartu direla erabakiak. Beti egongo da inor kontra, baina hori normala da. Guk bilatu dugu, nolarebait alderdi osoak berea egin dezakeen dokumentu bat, eta itxaropen guztia daukagu aurrera aterako dela, oso erabaki garrantzitsuak daudela txosten honetan.
I. URIA.

"Txostenean euskeraren inguruan gaurregun egon daitezkeen problemarik nagusienak biltzen dira".
Txomin Aurrekoetxea eta Mikel Etxeberria, txostenarekin lanean aritu direnetako bi.
23-25

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poEAE
PertsonaiazGONZALEZ7
PertsonaiazETXEBARRIA6
EgileezURIA3Hizkuntza

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude