Prailetza bidean badira arantzak eta zalantzak gaurkoa bezalako gizartean


2021eko uztailaren 23an
Frailegailekin elkarrizketan.
Zenbait prailegairekin elkarrizketa
Prailetza bidean badira arantzak eta zalantzak gaurkoa bezalako gizartean
Txikitan batek baino gehiagok sentituko zuen, moja, praile edo apaiz sartzeko deia. Munduaren ikuskera arrazionalagoak, gizarteak nahiz sexu irrikek itzalitako gogo mistiko horiak, ez dira galdu bakarrik egiten, asko eta askok elizaren kontra jarrera filosofikoa hartzen baitute hogeitaka urteetara iristean. Gaur egun, apaizgoari uztea normala denean, apaizgaitegiak hutsik daudenean, hara Bilboko frantziskotarrenean hiru frailegai gazte. Azkoitiar bi anaia, Jexux eta Mikel, eta Soriako Luis.
ARGIA.– Herri honetako termometro izan daitezkeen tabernetan, egunero ikus ditzakegu gazteak halakoak jo ta ke kantatzen: "compre un pedazo de cielo pagando una cuota mensual", «jamás vi religión que pretenda tanto salvarnos a hostias»... Zer esan zenezakete zuek?
FRAILEGAIAK.- (Jexux) Nik bi inpresio hartzen dizkiot, bata, behar bada elizak horretarako motibua eman duela, baina bestalde iruditzen zaidak ez dela elizaren analisi on bat, iruditzen zaidak eliza aldatu egin dela, leku eta maila guztietara ailegatu ez badil ere. Momentu honetan ez diat motibu handirik ikusten halako erretxazo bortitzerako, ez diat eliza sistema errepresibotzat jotzen, eta alde horretatik ez natxegok konforme kantu horrekin.
(Mikel) Gutxi gora behera anaiak esan duena, neri iruditzen zaidak alderdi bakarra ikusten duela abestiak, ez diat uste elizak hori bakarrik erakusten duenik, beste mugimendurik bada azpitik.
A.– Ez al duzue halako beldurrik sentitzen hemendik urte butzutara orain duzuen fede horretatik gutingo izango ote duzuen, apaizgoa uzteko trantzean aurkituko ote zareten.
F.- (Jexux) Gauza guztietan bezala, indar hori, eguneroko hori beti sakontzen joan behar da, ezin haiz hor atinkatuta gelditu, nik orain 23 urte zeuzkeat eta seguraski nik orain daukadan fedeak ez zidak balioko 25 urte dauzkadanean edo 40 dauzkadanean, alde horretatik sakontzen joan beharko diat. hasiera bateko mistizismoak kontrastatze egoki batek gaindituko dizkik, saiatuko nauk errealista izaten eta fedea sakontzen
ARGIA.– Fede kontutan sartuta, mintza gaitezen apur bat zuen fedearen bilakaeraz. Gaztetxo zinetela halako jainkozko dei metafisikoren bat izango zenutela pentsa liteke mistizismo horretatik zuen gaurko fede egoerara zer gorabehera sumatu duzue
F- (Mikel) Ni hamaika urtetan sartu ninduan honetan, banian halako sendimendu bat fraileenganako, herrian bertan ere oso ondo ikusiak zeudean; gerora eskema horiek aldatu egiten dituk, aurrera jarraitzean, fede egiazko bat sortzen zaik. konturatzen haiz badela hik ikusten ez huen beste zerbait, eta mundu horretan sartzeko gogoa zuzpertzen zaik. Barruko indar bat duk, bizitza pertsona osoa hartzen duen arazoa baita, bizitza barren barrendik bizi beharra zegok, barnean sakondu egin behar duk.
(Luix) Gazte zarela praile tartean bizi zara eta horrek erakarri egiten zaitu, hori lojikoa da, fede ingenuoa da, mitifikatua daukazu errealitatea. Geroago gauzak errealagoak ikusten dituzu eta kontrastatzera iristen zara, eskemak hautsi eta errealismaz eta idealismoz betetako planteamendua egiten duzu, are gehiago noski gaurkoa bezalako gizartean, hasieran fedeari garrantzi handia ematen diozu, eta ez hainbeste gizarteari, baina gero gizarteak izugarrizko garrantzia hartzen du zuretzat. Gizarte aldaketek zure eboluzioan eragin nabarmena dute, horregatik esan nezake eboluzioa ez doala linealki, saltoka baizik.
A.– Fameliak ba al du eraginik zuengan?
F.–Jakina, hemen bi anaia gaude, eta horrek eraginik badagoela konformatzen du. Gaztetan kristau bidean sartzen zaituzte, eta hori eskertu egiten diet gurasoei. Gero aldatu egiten da, zuk kontrastatu egin behar duzu; eta egiazki sentitzen hasten zara. Hamasei bat urtetik gora familiarenak ez du halako inportantziarik zuk zure aldetik ezer sentitzen ez baduzu.
A.–Apaiz edo praile sartzera deanak aukera bat egiten duela garbi dago, alde batetik irabazi egiten du arlo batzutan, baina bestetan gizarteak eskaintzen dizkigun gozoki asko galdu egiten ditu. Nola gertatu da hau zuengan?
F.- (Jexux) Hara, nik neuk ez dut ezer galdu dudan esperientziarik, nik bizimodu normala egin dudala uste dut.
(Mikel) Gurasoak eta herriko lagunak utzi egiten dituzu, baina baita beste batzu irabazi. Bizi izan dudan giroa normala eta guztiz herrikoa izan da. Arantzazun mundutik aparte xamar bizi baginen ere. Foruan herriko jendearen artean mugitzen ginen kalean nahiz eskolan, harremanak guztiz normalak ziren.
A.–Eta neskekiko harremanez zer esan dezakezue, nola ikusten duzue zuen pribazio hori, bai baitira etnia askotan beren gogoeta eta prestakuntza filosofikerako harreman sexualei uko egiten dietenak.
F. - (Jexux) Harremanak nahiko normalak diren arren, bada problematika, askotan «bitxorraro» bazina bezala begiratzen dizute. Dena dela, harreman normalak izan ditut beti neskekin, bikete antzera eta. noski, ez naiz ibili.
A.–Nola jokatzen dute neskek zuekin jakinaren gainean praile edo apaiz izateko bidean zaudetela?
F.- (Luis) Jendeak hasieran zutaz aurrekontzeptu finkoa dauka, harritu egiten da zure asmoez, gizartez kanpo zaudela uste dute: dena dela gehiago da berek uste dutena errealidadean dena baino. Gero auzoan edo unibertsidadean beste imajina ematen duzu. Nik ez dut planteatzen zerbait galdu eta beste zerbait irabaziko bagenu bezala, ni saiatzen naiz jendearekiko harremanak ahalik naturalen izaten, ez naiz iristen neska batekin enroilatzeraino, baina horretaz aparte zeharo normal.
(Mikel) Hori, jakina, prolema da guretzat, eta oso sakonetik bizi duguna. Gu ere gazteak gaituk. (Jexux) Hik opzio bat egin behar duk eta hi haizen dena Jangoikoari dedikatu behar diok, ez bakarrik emakumeari, baizik eta beste gauza askori egin behar diok uko. (Mikel) Heure bizitza guztia, sentimenduak, maitasuna, pertsona guztia jartzen duk eta uzten duk erabaki horretan, heure bizitza guztia Jangoikoaren eskuetan jartzea duk. Jainkoaren eta nere artean halako elkar-harreman bat badago, horregatik egiten diet uko ez bakarrik emakumeei, baizik baita beste gauza askori ere, aipatutako harreman horretan pertsona guztia sartzen da, maitasuna e.a.
A.– Zahar askok mirestu egingo zaituztete, baina baita gazte askok alboratu ere.
F. - (Jexux) Bai, egia da, kosta egiten da gaur praile bidean egotea, lehen agian errazagoa izango zen, hala ere, horrek eramaten zaitu zure egoera gehiago replanteatzera, gauzak sakonagotik ikustera, zure opzioa aztertzera. Gizarteak noski beste bide batetik bultzatzen zaitu, horregatik bultza behar diazu zeure buruari zarena edo izan nahi duzuna izateko, saiatu egin behar duzu "zu zeuago" izaten.
A.–Esan al liteke kristautasunak, bizi garen mendebaldeko mundu honetan fruiturik ematen duenik, ezer lortzen duenik, gizarte bidezkoago bat izaten laguntzen duenik?
F.- (Jexux) Zaila duk. Europan juntatzen duk Elizaren instituzioa. bere desgastea e.a. Historian zehar eraman izan duen utopia dei hori orain beste talde batzuk daramate. Momentu honetan, Euskal Herrian, eta baita Espainian elizak arrakasta sozialik ez du.
A.–Ez al dira aski antzu geratzen elizaren ahaleginak egungo Euskal Herrian?
F.- (Jexux) Behar bada elizak lehen zuen indarra galdua du, ezkutuan dabil, baina uste dut gaur egun gazteen artean eta, baduela oraindik zer esan eta eginik, Espainia guztian elizak zeresanik nonbait baldin badu, hori Euskal Herria da. (Mikel) Dudarik gabe eliza ezin da gaur egun lehengo botere-estrukturarekin jarraitu, eta uste dut orain gero eta gehiago ari direla sartzen herriaren arazoetan, pastoralen bidez dela edo nolanahi dela, herrikoiago agertzen ari dela uste dut.
A.–Zer esan liteke ekaineko pastoralaz?
F.- (Jexux) Ekaineko pastorala oso zirkunstantzi berezitan etorri zen, ETAk bolada hartan ekintza asko burutu bait zuen. Eskuineko partidu askok pastoral horretaz nahi duten irakurkera egingo dute, baina pastoral hori halako biolentzi giroan sortutakotzat ulertu behar da. Hemen Euskal Herrian badira bi jarrera, gotzaiena eta koordinakundekoena. Bakoitzak bere lekua duela uste dut, gotzaiek halako errekonziliatze jarrera gorde behar dute, eta koordinakundekoen lekua pixka bat beherago, jarrera kritiko bat hartuta; ez dut uste batak bestea kentzen duenik, alferrik has gintezke dikotomia zorotan, tontoena litzateke.
A.– Eta Elizaren munduratze horretaz, tealogiaren askapenaz?
F.–(Mikel) Beharrezkoa da jakina askok noski kontra egiten dute, jerarkiek esate baterako, baina ez gerarkiek bakarrik, baita baseko apaiz askok, hori herentzat oso salto handia da askorentzat oso gogorra da hori, hori pixkana pixkana egin behar da. (Jexux) Munduratze hori oso beharrezkoa da, askotan badirudi teologietan galtzen garela lurra zapaltzeaz ahaztuta, alde horretatik, teologia hori guretzat asko erakutsi behar digun zerbait da. Guk gure fedea ezin dugu mundutik aparte bizi.
A.–Zuen ikasketekin lotzeko, esaiguzue zuen teologia zertan oinarritu den, dogmatismorik aurkitu duzuen e.a.
F.- (Jexux) Gure teologia Bibliaren irakurkeran eta interpretazioan oinarritu da. Elizak historian zehar bizi izan dituen garaiak nolakoak izan diren eta elizak nolajokatu duen. Esan beharra dago, teologiak guri espiritu kritiko batez jabetzen erakutsi digula, arazo baten aurrean har daitezkeen ikuspuntu diferenteen aurrean ikuspuntu kritiko bat hartzeko gai izaten lagundu digula, eta dogmatismoari dagokion horri erantzuteko, esango dizut horrelako gutti aurkitu dudala bidean, irakasleren bat besteak baino dogmatikoagoa izango zen bai, baina generalean dogmatismo arazorik ez dut bizi izan.
A.– Azken honetan hainbeste iskanbila ekarri duen abortoaz zer duzue esateko?
F. - (Luix) Ez dakit hemen neronen iritzia ematea ez ote den gehiegizko partikulartasunetan erortzea, baina tira. Puntu batzutan gauza argi ikusten duzu, baina bestetan... Nik uste ezin den oso tajante izan, abortoa bai edo abortoa ez, ez da neretzat planteamendua. Azken batean, nik baditut intuizio finko batzu: horren atzean bizitzeko eskubidea dago, eta ni horren aldekoa naiz. Gero kasu berezira zoaz, eta han zeu zara juzkatu behar duena. Abortoak jarrera zabal bat behar du, kasu asko oso konplejuak izan daitezke. Prinizipioz edonoren bizitza eskubidearen alde banago, jabetzen naiz horren atzean pertsona bat dagoela, horregatik diot planteamendu zabala beharrezkoa dela. Maila honetan, hainbat eta hainbat sektoretan dagoen hipokresia salatzekoa da.
GUSeta Iñaki CAMINO
27-29

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
EgileezGUS1Gizartea
EgileezCAMINO1Gizartea

Azkenak
Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Itunpeko eskolen gainkontzertazioaren aurka eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


Karlos Zurutuza
“Idaztean, lehentasuna da elkarrizketatua bizirik ateratzea”

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]


Eguneraketa berriak daude