"Reintegracionismo"a Galizan: hurbilketa bat


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Antoni Gilekin elkarrizketan.
Antont Gil eta Jupo Torres ikerlariekin elkarrizketa
"Reintegracionismo"a Galizan: hurbilketa bat
Irailaren 13tik 15era "Jornadas do ensino 0 Escolas de verao de Galiza e Portugal" direlakoak ospatu dira, Valenca do Castelon, Portugalen. Bertan, Galiza eta Portugalen, irakaskuntzan lanean ari diren zenbait irakasle elkartu dira, arazo pedagogiko eta linguistikotaz eztabaidatzeko. Parada hau aprobetxatu dugu Antoni Gil eta Jurjo Torresekin "reintegracionismo"ari buruz eta Galizako arazo linguistikoari uruz hitzegiteko. Corunñako unibertsitateko irakaslea da lehena eta bertako Eskola unibertsitarioko zuzendaria bigarrena.
ARGIA.–Beste gai batzu ukitu baino lehen, esango al zenigukete zei diren «Jornadas do ensino» hauek?
A.G.–Hauek dira Portugales, ospatzen diren lehen «Jornada»k. Galizan duela 9 uda, ari gara ospatzen "jornada" hauek, eta honuntza hoien zati bat ekarri dugu. Dena dela, portugaldarren presentzia, garrantzitsua izan da 4. urtetik aurrera, eta aurten esperientzia hau Portugalera bertara ekarri nahi izan dugu.
A.- «Jornadas do ensino» hauen baltzatzailerik nagusiena «Associacom socio-pedagógica galaico-portuguesa» da. Zer da erakunde hau, eta zein dira ihardunaldi hauen beneitako helburuak?
A.G.-Orain arte zegoena "Associacom pedagógica da Galiza" zen, baina orain, legezko formalitateak falta bazaizkigu ere, erakunde galaiko-portugaldarra egin nahi izan dugu.
Elkarte honetan irakasleak biltzen gara, eta elkartearen bidez, zenbait bitarteko eskeini nahi zaizkio irakasleari bere lanerako, abertzaletasunaren bidetik.
Bide honetatik, argitaratzen dugun aldizkariak bi zati nagusi ditu: alde batetik soziopedagogiari dagokiona eta bestetik–eta hizkuntzari erabatekta garrantzia ematen diogunez–soziolinguistikari dagokiona.
A.–Dena dela, badago zuen mugimendu guzti hauen azpian, oinarrizko arazo bat; gailego «standar»arena, alegia. Zuek «reintegracionismo»a defendatzen duzue. Esplikatuko al zenukete zer den, eta zer suposatren duen jorrera honek Galizako abertzaletasunerako?
A.G.– "Reintegracionismo"an zenbait alderdi bereiz duiteke. Alde batetik, eta hau da azalezkoena, Galizar hizkuntza formalizatu egin nahi da –forrnalizatu gabe dago eta–portugalera idatzia edo antzekoa izan dadin (jarrera hau defendatzen dutenen artean ere badaude desberdintasunak, lortu behar den berdintasuna zein mailatakoa izan behar duen zehazterakoan). Badaude, noski, aldaketa grafologiko eta sintaktiko batzu oso gutxi eta lexikozkoak–azken hauek, gehiago.
Guzti honen oinarrian funtsezko ideia bat dago: galiziera eta portugalera, hizkuntza bera direla, sistema linguistiko bera. Hori baieztatu ondoren zerbuit erantsi behar, ordea. Portugalerak galizierak haseran sortu zuen idazteko era jarraitu du, baina etenaldirik gabe. Galizan, aitzitik, etenaldi luze bat izan zen erabilpen idatziari dagokionez.
Guzti hau arazoaren azala litzateke baina guzti honek adierazi nahi du kultura-komunitate bat zegoela eta erlazio hauek hautsi egin zirela. Gure asmoa erlazio hauek berritzea litzateke. Ez bait du zentzurik ortografia bateratzea eta erlazio kultural, sozial eta ekonomikoak lehen bezala jarraitzea. Konpetentzi linguistikoa eragin behar da, baina baita ere konpetentzi komunikatiboa.
A.–Zer nolako arrera dute zuekiko Galizako alderdi abertzaleek?
A.G.– Begira, jada, eta garbiki «reintegracionismo»aren alde azaldu den alderdi bakarra «Galiza Ceive» da. Izena bera ere moldatu egin behar izan du grafia berrira.
Bloqueak nominalki bere burua reintegracionistatzat hartzen du, baina ez dut uste arazoa sakonki aztertu duenik, eta planteiamendu honetatik abiatuta atera beharko liratekeen ondorioak atera dituenik. Baina praktikan, erabiltzen duen grafia Xuntak erabiltzen duen grafia bera da, nahiz eta beraiek elebakartasunaren alde egon, eta galizieraren erabilpena erabat bultzatu. Hala ere. badago talde "reintegracionista" bat barruan.
PSG-Esquerda galegan ere, «reintegracionista» talde kualifikatu bat dagoenez gero –Konstituzioa ez onartzeagatik Parlamentutik bidali zuten Claudio Lopez Garrido, esate baterako, grafia bat edo beste erabiltzeko askatasuna utzi die bere militanteei, baina lehenago edo geroxeago definitu egin beharko dute.
J.T.–Baina zehaztu behar da azken batetan askatasun hori ez dela, delako askatasuna, eta erabiltzen dena beste grafia dela.
Teorikoki «reintegracionista» bezala azaltzen dira, baina ez dute erabiltzen. Askatasun hori ez da aldarrikatzen norberak nahi duena erabil dezan, besteek «reintegracionista» erabil ez dezaten, baizik, Antoniok esan duen bezala, «Galiza Ceive» da definitu den alderdi bakarra, eta gainera fuerte xamar hasi dira, bideetako zenbait errotulu estaliz eta grafia "reintegrazionista"n jarriz, eta bere paper pankarta, etab. ere erabat normalduz emengo Aberri Egunean Independentzia eskatzen zuen pankarta grafia honetan idatzi zuten, eta hori oso adierazgarria da.
A.– Zer esplikazio ematen diozue egoera honi?
J.T.– Alde batetik, esan beharra dago, hemengo alderdi abertzaleek ez dutela seriotan hartu hizkuntzaren problematika. Ez da benetan planteiatu. Ez da ezer egiten hizkuntza lantzeko: militanteentzako ikastarorik ez dago, etab.
Bestalde, eta gizarte mailan, zera gertatzen da: inork ez duela ikasi galiziera idazten eta mundu guztiak idazten duela. Eredu espainola hor dakagu eta beraz, egiten dugun gauza bakarra, gure hizkuntza, grafia espainolera moldatzea da, aldaketa txiki batzurekin.
Baina zu kontsekuentea bazara, eta pentsatzen baduzu, portugaleta eta galiziera hizkuntza bera direla, eta galiziera atzendu bada espainierak eraginda atzendu dela, etab., logikoki, hizkuntza ikastear behartzen zaitu. Gure ortografia eta idazkera erabiltzeko, ikasi egin behar da -esapainolarekiko morrontza sistematikoa hautsi egiten bait da-. Eta jendea ez dago horretarako prest.
Begira, penagarria da, Galizan kaleratzen diren kartel, panfleto eta aldizkarien idazkera ikustea. Bere arauak ere ez dituzte errespetatzen. Espainola bere hortan itzultzea besterik ez dute egiten.
A. - «Reintegracionismo»aren aurka daudenek, ordea, jendea, zuen ortografiaren aurrean ikaratu egiten dela diote.
J.T.–Nire ustez, askoz ere zailagoa zaio hemengo jendeari, nazio-subiranotasuna, autodeterminazioa eda independentzia bezalako kontzeptuak ulertzea eta onartzea. Eta horretara ausartzen dira.
Eta gure helburua, gu espainolak ez garela azaltzea bada, bide honetatik askoz ere errazago lortuko genuke, hizkuntza honek espainierarekin ez duela zerikusirik agertuz.
Zeren, A.P.ren ortografia horrekin, badirudi galiziera, espainieraren dialekto bat dela, eta garbi azaldu behar da, gu beste enbor bateti, gatozela.
A.– Mesedez, sakon ezazue piska bat dialektalizazioaren arazo horretan.
J.T.–Gaur egun, Gobernu batek ezin dezake hizkuntz hau galerazi, azken batetan, aurkako erreakzio bat sortuko bait luke. Orduan, erabiltzen ari diren sistema–gutxiago nabaritzen dena eta eragingarrigua–dialektalizazioarena da.
Arau hauen bitartez, galiziera, andaluza edo asturianoaren mailan gera daiteke: lauzpabost hitz desberdin, bukaera, eta kitto. Eta jada, zenbait politikok horren inguruan dabilen galiziera bat erabiltzen dute.
A.–Laburpen bezala, egingo al zenukete balorazio orokor bat:
A.G.–Nik uste, oinarrian dugun arazoa zera dela: ez dugula,"reintegracionismo"ak berarekin dakarrena azken muturreraino eraman. Eta pentsatzen dut agintean daudenek sortu dutela zer suposatu dezakeen. Azken batetan, beraiek somatu dute, funtsean jokoan dagoena. estatuaren batasuna dela. Agian ez dela horretara iritsiko, baina iritsi daitekeela, eta errotik moztu nahi izan dute, edozein modutara.
Eta "reintegracionismoa"zer den bi hitzetan esateko bukaera modura, definizio hau emango nizuke: Itxuraz formalismo ortografikoaren arazo bat bada ere -eta hau beti serio eta garrantzitsua da-, funtsean nazio galegoaren birdefinizio bat da eta beraz, Galizak independentzirako duen posibilitatearena.
Kike AMONARRIZ
18-19

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkasketa plEskola mapa
GaiezHizkuntzaGalegoa
PertsonaiazGIL2
EgileezAMONARRIZ1Gizartea

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude