argia.eus
INPRIMATU
«Astillas», pirograbatuaren maisua eta poemagilea
2021eko uztailaren 23a
Astillasekin elkarrizketan.
«Astillas», pirograbatuaren maisua eta poemagilea
Juan Antonio Goikoetxea, «Astillas», Bermeoko jaietan aurkitzen dut buru belarri sartuta. Elkarrizketa porposatzen diodalarik, «gaupasa jauk» erantzuten dit. Hala ere, Santa Eufemia bezperako ordua eta lekua ipintzen dugu. Esan bezala, elkarrizketa labur honi hasiera ematen diogu.
ARGIA.–Zuk pirograbatua egiten duzu. Azal iezadezu laburki zertan datzan teknika hori.
ASTILLAS.–Pirograbatua ez da besterik, paperean zelan egiten den lapitzaz, ba ohola hartu eta suaz marraztea baino, pirograbadora baten bidez grisak ateratzen joan, iluntzen doa bera ohola.
A.–Zergatik aukeratu duzu pirograbatua beste teknikaren bat aukeratu beharrean?
As.–Ez dakit, hemen, Bermeon, txokoak zabaltzen hasi zirenean, Burgozko epaiketaren garaian, orduan taberna guztiak itxita egon ziren eta txokoak sortzen hasi ziren. Guk ere geurea sortu genuen. Hormak zuriz zeudenez, zerbait marraztu behar zela ikusten nuen. Baina, jakina, paperean eginez gero keek eta, laster jango zituzten marrazkiak. Jakin egin nuenez bazegoela pirograbadorea deritzon tresna eta ohola landu nahi nuenez, teknika horixe aukeratu nuen. Jendeari gustatu egin zitzaion egindakoa eta horrelaxe hasi nintzen.
A.– Beste inork egiten du Euskal Herrian pirograbaturik?
As.– Euskal Herrian nik neuk badakit beste lau pertsona dabiltzala pirograbatuan; ez ditut pertsonalki ezagutzen.
A.– Badu irteerarik, saldu egiten duzu?
As.–Beno, saldu egin, egiten du. Irteerarik? Berneon badauka, neuretzat. Zertarako? Zergatik? Ez dakit. Beharbada neuk egiten dudalako edo, jendeari gustatzen zaiolako; baina, hala, Bermeotik kanpora ez dauka irteerarik.
A.–Ez da teknika ezaguna.
As.–Ez, ez da batere ezaguna. Eta gero beste gauza bat, krisisa dago eta inor ez dago gaur egun egunean koadroak erosteko. Gero badago beste bat, oiloak egiten du dena beta, inork zerbait erosi behar badu, bu, oleoa.
A.–Beste teknikek ez duten zer dauka pirograbatuak?
As.–Ba pirograbadeak, bu, ez dakit. Akuarelaren muga, adibidez, materiala da, papera. Pirograbatuaren muga, ostera, kolorea da. Orain koloreekin hasi naiz neu ere.
A.– Erakutsi egiten diozu teknika hau beste inori?
As.–Bai, ume taldea daukat. Hasieran dibujoa irakasten diet. «Pirograbatuarekin noiz hasiko gara?» esaten didate beti, baina ondo marraztuten jakin barik ez daukate pirograbatua egiterik.
A.–Beste alde batetik liburua atera duzu («ene poemak»), zeure kontura atera ere... Zergatik ez editorialen baten bidez?
As.–Bai. Beno, nere kontura... Hori zaila da. Dirua kostatzen duelako horrek eta nik ez daukadalako dirurik.
A.–Badakizu badirela talde batzu Euskal Herrian liburuak ateratzen, horrela, Susa eta halakoak?
As.–Bai.
A.–Zergatik ez duzu heurengana jo?
As.–Berau aterata eta gero enteratu nintzelako badena Susa.
A.–Zenbat ale atera duzu?
As. - 1.500, hogei hogerlekotan saltzen dut alea.
A.–Noiztik idazten duzu?
As.–Orain dela hiru urtetik honantz.
A.–Zure zerak, poemak, batuaz dagoz. Alfabetatu, nun egin zara?
As.–Bermeon hasi nintzen. Gero diferentziak egon zirenez, Gernikara joan nintzen, eta Gernikan jarraitu dut ikasten.
A.–Zer irakurtzen duzu euskeraz?
As.– Dena, denetarikoa. ARGIAtik hasita, «Egunon». eskutara datozkidan liburuak eta ahal dudan guztia. Jakin eta.
A.–Zure poesian zati handi bat guztiz politikoa. Ez dago joanda poesia politikoaren garaia? Bertol Brecht-en eraginik duzu?
As.– Bai. Badauzkat B.Brecht-en liburu batzu. Aparte, gaur egunean non ez dago politika batean edo bestean sartuta? Idazten hasi, edozertaz, eta azkenean politikan amaitzen dut. Baditut amodiozko poemak eta, baita bestelakoak ere. Alde batetik edo bestetik politikan sartuta nago Beti aurkituko diot sentidua poesi mota horri Euskal Herria askatu arte.
A.–Idazten segitzeko asmorik duzu?
As.–Bai, bai. Orain nobela antzeko batekin nabil. Aintzinako baserri batetan hasi eta gaurko Bermeoko portuan amaituko den narrazio batetan sartuta nabil.
Kaletik kantak, txaloak, zaratak... dotozkigu. Jaietako giroa, «sukalki eguna» egin bait dute gaurkoan Bermeotar jatorrek. Geu ere jaiak deitzen gaitu. Gainera, trago barik geratu gara. Gin-kas gabe Astillas, noski. Eta ni irakurle, zer gabe? Banoa eskatzera.
E. JIMENEZ
36

GaiezKulturaArteaBesteak
PertsonaiazASTILLAS1
EgileezJIMENEZ3Kultura