«Elemendu autonomoak bezala! hartu ditu! nobela eta filmea historia bera kontatzeko»


2021eko uztailaren 23an
Andu Lertxundirekin elkarrizketan.
Andu Lertxundik berak zuzendu du «Hamaseigarrenean, aidanez» ETBrako
«Elemendu autonomoak bezala! hartu ditu! nobela eta filmea historia bera kontatzeko»
Uztailaren 18a eta Abuztuaren 20a bitartean rodatu eta dagoeneko bikoiztuta eta dena dago «Hamaseigarrenean, aidanez».
ETBren enkarguz egingo diren hiru filmeetatik lehena suertatu da. Andu Lertxundi, izen bereko nobelaren egilea, gidoilari eta zuzendari izan da produzio honetan. Telebistaren merkatuan komerzializatuko da gero eta nahi izanez gero zine zirkuitoan ere bai ETB eta"Irati" produktoraren esku geratzen da hori.
A.–Has gaitezen alde teknikotik. Formatoa...
A.L.–Telebistarako izanik 16 milimetrotan rodatzea geneukan baina 35ean egin diagu gero zine komertzialetan ere eman ahal izateko.
A.– Ordubetekoa egin duzue, ez?
A.L.–Ordubetekoa, ordubete"telebisiboa" edo doitzen zaion hori, anuntzioak ere ditueneko ordubetea, 50 minutu.
A.–Ze ekipo aritu zarete?
A.L.–Gidoia nik neuk egin diat eta filmea zuzentzeko garaian Victor Albarran eduki diat laguntzaile, "La Conquista de Albania"n ibilitakoa, orain Ameriketara zihoak Goldwin-en "El señor de las moscas" egitera.
Operadore bezala Angel Luis Fernandez, orain Almodovar-en hurrengo pelikula egitera doana.
Aktore aldetik, zinea inoiz egin gabeko jendea duk. Hiru antzerkigintzatik etorritakoak. Gainontzekoak ez antzerkirik ez zinerik egindakoak.
Domingoren papera Felipe Barandiaranek egin dik, Martzelinarena Kontxu Odriozolak eta Korneliorena Mikel Arrandiak. Domingoren ama Orioko amona zahar bat izan duk, Kontxa Karmona, Josefina, Pilar Lerma... Mª Ester Miro ere egon duk... Horiek dituk nagusienak.
A.–Hik bilatutako jendea al da?
A.L.–Aktore guztiak eta figurazio osoa nik bilatutakoa duk. Nik nahi nian lan hori hartu ze garrantzi handia ematen bait nien istorioaren kredibilidadearen aldetik. Baserritar jendea, jende normala... Hoiek hautatu dizkiat. Bere burua errepresentatuko zuen jendea nahi nian. Alderdi honetatik oso gustora gelditu nauk, naturalidade handia ematen ziok pelikulari.
Halaz ere nahiko arazo izan genian pertsonaia nagusiak aurkitzeko. Adinekoak behar zuten, eta adineko jende gutxi zeukeagu antzerkian. 500 lagun baino gehiago probatuta aukeratu dizkiat.
A.–Nobelan gainera ez din pertsonaien deskripzio fisikoak ematen...
A.L.–Domingoren papera egiteko, esatebatera, bi aukera nizkian, tipo sendoa eta indartsua hautatzea, edota iharra baina nerbioduna. Azkenean iharra hautatu nian. Nobelan ez da esaten nolakoa den.
A.–Toki aldetik nola lekutu duk, Nobelan ez da toki zehatzik aipatzen (Elizondo salbu)...
A.L.–Nobela egiterakoan buruan izan nituen tokiak ikustera joan ginen. Ehunekoi. 60-70 batean baliogarriak izan zaizkigu. Tabernak ezin zian izan pentsatutakoa posteak eta zituelako. 300 taberna begira tu ondoren aukeratu diagu azkenik. Gauzarik garrantzitsuenak Orion egin dizkiagu. Albisturren, taberna Urretxun, eta Elizondon.
A.–Pelikulan ez huen kontatuko istorioa nobelan bezala...
A.L.– Arazo bat zegoen. Nobelan bi denbora daude. Apustuaren denbora erreala eta gero flash-back-a. Hori etengabe hautsita ematen duk. Pelikulan berriz, mantendu diat denboraren haustura hori. baina behin bakarrik eginda. Denbora errealarekin hasi. flash-back bat egin eta denbora errealarekin amaitu berriro. Ordubete izanik eta telebistarako gainera, ahalik eta direktoena egin behar nian. Honek suposatzen zuen nobelan agertzen den beste denbora bat ere eliminatzea: nobelan agertzen den kazetari-inbestigatzailearena. Hori zen gainera neri gutxien gustatzen zitzaidana.
A.– Nobela sostengatzen duen gauzetako bat suspensea duk. Zerbait gertatuko da, intuitzen duk zer, baina bukaeraraino ez zaik emango gertatutakoa.
A.L.–Pelikulan ez duk modu berean ematen suspensea, baina bazegok mailakatze bat. Tipoa apustuz apustu doa, gero ela larriagoak eginaz, eta insinuazioen bidez sujeritzen duk azkenekoa.
A.–Nobela ala pelikula, hóri izango duk gero jendeak beti egingo duen hauteketa...
A.L.–Pelikula egiterakoan nobelarekin serbilegia ez izaten ahalegindu nauk. Gidoia idatzi nuenean ba zen urte t'erdi nobela ez nuela irakurri. Eta gidoia egiteko ez nian irakurri. Nobelaren oroitzapenarekin jokatu nian helburu bezala bi elementu autonomo egitea izanik gauza berberaren inguruan. Arrisku bat ikusten nian nobelara gehiegi makurtuz gero, gauza oso nahasi bat egitearena.
Nik ulertzen diat jendea pelikularekin edo filmarekin gelditzea. Nahi nikek ikustea bakoitzak bere kasa funtzionatzen duela.
A.–Ze iruditu zaik zinearen mugida hau?
A.L.– Mugida polita duk. Oso intentsoa duk. Ni normalean sedentarioagoa izan nauk betik. Hemen berriz egun guztian hago ekipoarekin. Goizean goiz hasi eta gaua bitartean.
Bestalde zinemak asko erakusten dik literatura egiteko orduan. Planoen gorabeharak, mugimenduak, gauzak nola Itajutu, elemendu ezberdinak koordinatu...
A.–Hurrengorako gidoi bat egingo duk agian nobela bat egin beharrean...
A.L.–Bueno, ni kasualidadez ailegatu nintzen pelikula hau egitera. Imanol Uribek momentu jakin batean esan zuen ez zuela nire nobela zuzenduko. «Fuego Eterno»rekin nahiko erreta bukatu zian, nekatuta zegoela... Produtorak pentsatu zian gidoigilea izan zitekeela egokiena zuzentzeko. Horrela tokatu zaidak zuzentzea. Ez diat pentsatu nahi zer egingo dudan gero. Nobela batekin ari nauk, orain utzita eduki arren, baina mugida hau bukatzerakoan horrekin jarraitzea espero diat. Hori zeukeat begiaurrean.
A.–Baina ziria sartua zegok eta hemen pelikulak eta gidolak egiteko beharra ere bazegok...
A.L.–Bai... Gertatzen dena zera da, beste baten gidoia zuzentzeko zinearen profesional bat izan beharra dago. Hori ikusi diat. Ni pertsonalki, berriro ere hurbilduko ninuke zine zuzentzera nere historia batekin izanez gero, edo gidoian nik parte handia hartu izan badiat. Bestela profesional handia izan behar duk. Hire historia batekin hik dauzkak klabe guztiak. Profesional batek laguntzen badik aise eraman dezakek imajinetara.
A.–Nola ikusi duk hemengo zinemagintza barrutik?
A.L.–Nik uste diat hemengo arazorik nagusiena infraegitura falta dela. Alderdi guztietatik gainera. Alde ekonomikotik hasi, beti eskale bezala ibili behar duk horrelako zerbait egiteko, subentzioen asuntuak etabar; eta gero infraegitura tekniko guztia, eta hau ez zegok egiterik ekonomikoa asentatzen ez den bitartean. Pelikula bat egin eta hor lanean aritu den ekipo osoa desegin egiten da. Horrela oso zaila duk proiektu finkoak eta serioak mantentzea. Luzarora gainera garestiago ateratzen duk horrela.
A.–Beti aipatzen den gauza eta sekula konpontzen ez dena...
A.L.– Sentidu honetan ulertzen diat Euskal Telebista egoera konfliktibo batean egotea, grebak egotea e.a. Ulertzen ez dudana duk gu ETBrentzat ihardun pelikula hanek egiten eta nola beraiek ez duten inor bidali Madrilera hiru pelikula hauek nola montatzen diren ikastera. Edo doblaje gauzetan, edo kamara kontutan... Zergatik ez dute jende bat horretarako bekatu?
A.–Zailtasun bereririk izan duzue rodaje, montaje edo doblajean?
A.L.–Rodajea nahiko azkar joan duk egun bakoitzeko rodajea amaitu ondoren hurrengo egunekoa zehatz-mehatz planifikatu izan dugulako. Montaje aldetik berriz, egunero bidaltzen genizkian rodatutako gauzak Madrila eta han montatzen jarraitzen zian montadoreak guk rodatzen jarraitu bitartean. Doblaje aldetik izan diagu zailtasunik. Bikoizketa garaian baserritar-kaleko jendea izan diagu zailena. Beraiekin bikoiztea zaila zen. Sinkronizatzen eta denbora asko galduko genian. Profesionalekin lortu behar haien naturalidadea.
A.–Beti aipatzen dira zine eta telebistarako egiten diren pelikulen diferentziak. Nola ikusi dituk hik?
A.L.–Nik ikusten ditudan diferentzia nagusienak hiru dituk. Bat duk planoen gorabehera, plano general gutxiago eta plano motzetan ibili behar duk nagusiki telebistarako. Plano motzak berriz ez dik pantaila handian hainbeste funtzionatzen. Aktore oso on bat izan behar duk, bestela... Beste diferentzia denbora da. Luzemetraia batetarako gehiago konplikatu dezakek historia. Telebistan ez da pantaila txikia bakarrik; bai eta ere jendeak nola ikusten duen, kafe bat hartzen... zuzenagoa behar dik. Hirugarrena hizkerarena litzateke. Zuzena behar dik, sugerentzia gutxirekin, gauzak airean utzi gabe. Inpaktanteagoa behar dik.
A.– Dena dela bietarako egiten dituk jada gauza gehienak.
A.L.–Bai, gainera zera zegok Europan, telebisioa nola jaten ari den guzia, filme bat rodatzerakoan hartzen dituk plano jeneralak baina plano laburrak ere hartzen dituk. Gero montaje diferenteak egin eta bata zinerako eta bestea telebistarako.
A.–Besterik...
A.L. - ...bai. Prentsan eta asko agertu duk, periodisten gorabeherak, badakik. Esan ditek hau izan dela euskaraz rodatutako lehendabiziko filmea eta ez diat uste egia denik. «Erreporteroak» uste diat izan zela lehendabizikoa!
Iñaki URIA
34-35

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
PertsonaiazLERTXUNDI2
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude