Bilbao Erri Irratitik Euskera Irakasten

  • Orain illabete bat, gitxi gora bera, asi ziran Bilbao Erri Irratitik euskera irakasten eta ZERUKO ARGIA'tik zabaldu genduan barri pozgarri ori. Gaur emen dakarguz, zuen aurrera, neska ta mutil bat. Eurak dira ain esagun egin yakuzan abotsen jabeak.

    ltziar Arrarte da euskera irakasteko emisiñotan andrazko abotsa. Txinpartak bilbotar euskal antzerki taldekoa da, Juan José Pujana lez. Talde onetan, Itziar'ek antzerki egiten dau (egia esateko, ondo baño obeto) eta gañera, bere koruaren zuzendaria da. Kordeoya be ederto joten dau ta diskotan argitaraldu dira berak jotako soñuak.


2007ko otsailaren 21ean

Zure ustez, Itziar, ondo etorri dira Bizkaia'n, euskeraren etorrerako, emisiño oneik?

Bay. Nire ustez ondo baño obeto. Bizkaia'n, zoritxarrez, gure euskerea eztoa ondo. Nor da errudun? Geu. Bakoitzak bere gozapena aztertu, ta or ikusiko doguz errudunak: gurasoak, semeak, irakasleak, lagunak, apaizak eta abar eta abar gareala.

Zer gegago egin bearko da euskera zabaltzeko?

Dakigunok euskera erabilli, bai etxean bai kalean. Eztakionak, ikasi. Dakianak, erakutsi, eta danak euskeraz itz egin.

Zergaitik neska askok eztabe euskera egin gura?

Neskak beti izan ói dira buru-ariñ, sentzun - gabeakoak... Baña gure artean badira sentzudunak be. Gaurgo mutileri be, ule kardo, gona labur, errekiñ eta zigarroa agoan eta trabernetan dabiltzazanak atsegin yakez eta, len esan dodan lez, neskak, sentzun gitxikoak badira ba... uste dabe eskontzeko erdera egin bear dauala «señorita-goan izateko. ­ Jakingo baleúkie euskeldun neskak erdera egiten dabenean zelako itz-egikerea daukien! Orduan bai "paleto" antza...

Eta zerguitik guraso askok eztautse euren semeai euskera egitera beartuten?

Uste dot baserritar itxurea artu ez dagien edo. Askok olan pentsaten dabe, eta nik baño geyago dakianak esango dau, euskera eztala zorionez baserri koena bakarrik. Uri nagusitakoa bere bai. Guk bibotarrok, naiz donostiarrak naiz baionatarrak, euskotarrak izan da, zergatik ez egin euskeraz?

Zure ustez, Itziar, kaltegarria edo onuragarria da euskera jakitea?

Jakintasuna beti izan da onoragarria. Euskera jakiteak egin dautso iñori kalterik egin. Euskera, prantzeza ta inglesa be batera ikasi leitekez.

Eta orain, Itziar, antzerki arazotan sartua zagozan ezkero, zer uste dozu egin bearko zala Bizkaia'n euskal antzerkia indartuteko?

Donostia'n egin daben lez, Bilbo'n be euskal antzerkia antolatu. Euskal antzerkiari ateak zabaldu. Euskaldunak antzerkia eutsi dagiela. ¨Zelan? Antzerki taldeai lagundu ta batez be gure errietan eta erri nagusietan, antzerkia antzeztuten danean, dan-danok bat egin eta antzez-tokira joan daitezala. Gure antzez-tokiak bete-beterik egon daitezala. Pozgarria izango litzake illean bein edo birritan obeto, euskal antzerkia ikusteko unea edo okasiñoa eukiko bageunke.

Ezer geyagorik esan gura dozu?

Bai. Euskaldunak euskera egin bear dauala. Euskera eztakian euskotarrak eztaukala nortasunik. ­Gurasoak!, biotz biotzetik diñotzuet: Zuen serrletxuari euskera irakatsi. Etxean euskera egin, gau eta egun. Naiz lo egon naiz itatturik. ~alean... erdera egin daiala EUSKERAEZ DAKIANAZ, baña etxean eta kalean euskal lagunakaz, euskera ta euskera. Gure iz kuntz erdi-illak diñorku: euske ra il-zorian dago ta ilten danean illa dago gure Erria. Bizia eman dayogun.

Oñaño Itziar Arrarte'gaz euki dogun alkar-izketa. Ikusten dozuen lez, gartsu ta sutsu dago gure izkuntzaren alde. Ikusi daigun orain zer esan bear dauskun mutillak.

Juan José Pujana, mutil ta argia, gizonezko abotsa da euskera irakasteko emisiñotan. Pujana'k, Deusto'ko Unibersidadean, legeak ikasten dauz. Ezan egiguzu, Juan Jose, izkuntzak ilastea atsegin buyatzu.

Bai orixe, atsegin yat. Izkuntza ezta iñoiz norberagan geratzen, besteen batengana joten dau beti ta alan, berobiziko alkartasun bide dogu. Ori gitxi ezpalitz, izkuntza jakiteaz, izkuntza dan erriaren arimea gureganatzen dogun eran, erriagaz bat egiten gara. Orregaitik ba, uste dogun baño aberastasun andiagoa izaten yaku izkuntzak ikastea.

Eta zeintzuk izkuntzak esagatuten dozuz?

Mugatik bi aldetan diran izkuntz nagusi blak. Europa'ri bizitza emon dautsien grie,,o ta latin, eta, zetan esanik bez, gure aberastasun aundiena dan EUSKEREA.

Geyen atsegin yatzana?

Euskaldun nazen eran, Euskerea. Gure gogoa, gure erriizate osoa, zein izkuntzetan agertuko dogu ba Euskeran izan ezik? Iturria ta emoia bat diran lez, neurri berean gure gogoa ta Euskerea.

Zure ustez, kaltegarri edo onuragarri da umeentzat euskera jakitea?

Izkuntza bi dakien umeai askoz be errezako izaten yakez ikastola-lanak, sentzun-argiak askozaz soliagoak izaten diralako. Orrez gañera, umeen arima bigunak euskaldundu egiten dira ta eurengan Euskal Erria'k bizi barri bat artzen dau

Zein izango litzake Euskal Erria'n bizi garanon guztiontzat zare mensaje edo dega?

Enaz iñori dei egiteko gai, baña, pozik agertuko dautzuet nire biotza: Iraun dagizuela beti benetako euskaldun. Euskeran dogu gure Erri-arimaren iturri sakona. Or dagoz gure izakera, ekandu, amets eta gogo guztiak. Ez lotsa izan, barriz, euskaldun lez agertzen eta erabili daigun gure izkuntz bakar au, gure bear-izan guztietan. Gure nortasuna euskeran dago. Programa eder bat gura badozue, barriz, irakurri aArbola bat zan Paradisuan', izenez Arrese ta Beitia'ren bertso gogoragarria.

Ederto, Juan Jose. Eta orain, ezer geyago esan gura dozu?

Bero direnak, gorritu egin gura neukez. Epelak, sutu. Loak, astindu. Izan gaitezan dan-danok esker oneko semeak. Zaarrengandik artu dogunaz zordun gara-ta. Iraun daigun euren bidean eta edestiari buruz, daukagun arloan ekin daiogun gogoz!

Amaitu dogu, irakurleak, gazte bi oneikaz izketaldia. ­Zein ezbardiña izango litzake gaur euskeraren egoera gure gazte guztiak olakoak izango baziran! Orregaitik nik gaur gura izan dot eurak zuen aurrera ekartea, ejenplu edo eredutzat artu dagizuen. Eta zuek, illabete onetan millaka euskal gramatikak erosi dozuezanak, ez artu ta gorde liburu orreik, bai baña eskuartean erabilli ta ikasi. Irratiaren bidez eta neska-mutil bi onein abotsak gidari dozuezala, aurrera joan Bizkaia euskeralduteko. Fanfarroyak eta farolak gareala bizkaitarrok eta, euki daigun bein ba, bear dan moduko fanfarroikeria: Euskeraren alde puntarengoak izatea. Baña ez agoz; egitez.


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude