«IHESKETA HONEK AMETSAK POSIBLE DIRELA FROGATU DU»


2021eko uztailaren 23an
Kartzelatik atera berri den Argiako Josu Landari elkarrizketa
Josu Landa, ihesketa baten epilogo gisako solasaldia
«IHESKETA HONEK AMETSAK POSIBLE DIRELA FROGATU DU»
Azken asteotan sekulako ihesketa batek astindu du Euskal Herria, baina astinaldi horren erdian ARGIA bera izan da kontrako ondorio zuzenak jasan dituenetakoa: Mikel Antza desagerturik edo ihes eginda, eta Josu Landa, gartzelara. Mikel oraindik ez da itzuli baina Josu dagoeneko gartzelatik irtenda dugunez, berarekin hitzegin nahi izan dugu, elkarrizketa honen argitalpenaren bidez ihesketaren istorioari epilogoa ipini nahi izan diogularik. Behin-behineko epilogoa, argi dago; behin-betikoa guztiok dakigunen eskutik oraindik heltzeko bait dago.
ARGIA.–Azkenean kalean zaude, Josu. Pentsatzen dut hori zuretzat kristoren lasaitasuna izango dela.
JOSU LANDA.–Gainerako kontsiderazioetan sartu gabe, kaletik ibili ahal izatea guztiz gauza pozgarria da niretzat, nolabait nire askatzearekin historia zoriontsu honen nire azken kapitulua ixten delako. Beno, San Fermin eguna euskaldunontzat betidanik egun seinalatua izan bada aurtengoa are seinalatuagoa gertatu da, Martuteneko ihesketa dela medio, eta jende ia guztiak lehen mementutik ospatzerik eduki bazuen ere neuk gaur arte ezin izan dut bere osotasunean ospatu. Istorio hau niretzat borobildu egin da nolabait...
A.–Nola ikusten duzu zeure ikuspegi pertsonaletik zu gartzelara sartzeagatik antolatu zen mugimendua?
J.L.–Niretzat nahiko argi dago nahiz eta mugida horren parte nagusi bat nire pertsonaren inguruan sortu eta bilakatu, azken finean ni ez naizela mugimendu horren protagonista nagusia izan. Imajina publikoak gehienetan faltseatzen ditu protagonismoak. Nik mugida guzti hori, aurretik ihesketarena erreferentzia bezala hartuta ikusten dut, benetako protagonistak ihesketa hartan parte hartzaile zuzenak zirenak izan direlarik. Hori argi eta garbi. Alde batetatik, eta bestelako kontsiderazio politikoetan sakondu gabe, uste dut sinadura bilketako kanpaina horrek ihesketaren ondorioz sortu zen poz eta euforia bideratzeko balio izan duela, ukaezina bait da aspalditik ez zela Euskal Herrian nabaritzen ekintza politiko baten ondoren halako pozezko sentimendu jeneralizatu eta bateratua.
A.–Halere, sinadura bilketa horrek ere bazeukan alderdi politiko bat, lege antiterroristaren salaketa alegia...
J.L.–Bai noski, eta horixe izan da nire ustez mugimendu honek izan duen ondorio politiko inportanteenetako bat: hasteko mugimendu kolektibo bat izan dela, modu pluralista eta bateratu batez bideratu dena, eta bestetik ere "antiterrorista" deiturapean mozorrozturik dagoen legedi berezi bat salatzeko balio izan duela.
A.–Agian jendea gehien harritu duena hain sektore desberdin eta politikoki hain zabaletako sinadurak biltzea izan da. Zein balio dauka horrek?
J. L.–Nik uste dut aurretik ere soma zitekeela herri honetako gehiengo haundi bat eta hainbat sektore zabaletako jendea (bere burua abertzaletzat ez daukan jende askok ere sinatu du) Lege Antiterrorista delako horren kontra zegoela. Asuntoa da hori orain arte ez dela lortu paper gainean egiaztatzerik. Hori izan liteke kanpaina horren arrakastetako bat, arrakasta horren parte haundi bat berriz ere ihesketari berari zor zaiolarik. Kanpaina hori eragin duen Komitearen zuzentasunari zor zaio ere kulturaren mundutxoa plataforma bezala erabilita herri mailan dagoen sentsibilitate hori agertarazi ahal izate hori.
A.–Sarritan definitu izan da kultura, ideologia desberdinetako topagune bezala edo. Kasu honetakoa alde horretatik enfokatuko zenuke?
J.L.–Agian hori ez da termino egokiena. Niretzat, kasu honetan kulturaren munduak bozeramale edota bozgoragailu gisa funtzionatu du, azpian zegoen herri-sentimendu bat agertarazteko baliabide bat bezala edo. Klaro, egia da normalean hori ez dela horrela izaten. Ez dakit normalean kulturari buruz funtzionatzen duten planteiamendu metafisiko eta elitistengatik edo zein arrazoinengatik, baina normalean kulturak ez du horrelako adierazpenbideetarako aukerarik agertu. Lege antiterroristaren kasuan, prolema bide egokia aurkitzea zen eta kanpaina honekin bidea topatzea lortu dela iruditzen zait. Aski da beren izena eman dutenen zerrenda ikustatzea horretaz jabetzeko.
Gero, bestaldetik, dudarik ez dago urtetik urtera gisa honetako legeek beren kontrako sentimendua xixatu eta areagotu egiten dutela. Urtetik urtera lege horren aplikazio arbitrario eta bortitza jasaten dutenen kopurua gorantz doan neurrian, lege horrek suposatzen duen injustizia gero eta jende gehiagoren larrutan ordaintzen da. Datozen urtetan lege hori indarrean segituz gero kontrako sentimendu hori oraindik ere sakonagotuz eta sendotuz joango dela pentsa daiteke.
A.–Lehenago esan duzu ihesketa honen ondorioz aspaldian ez bezalako pozezko sentimendu bat sortu zela. Sentimendu hori nola bizitu da gartzela barrunan, zare Martuteneko esperientziatik ikusita ezer esan baliteke?
J.L.–Ni detaile batekin geratu naiz guztiz txunditurik. Azken finean, gartzela barruan (preso sozial nahiz politikoen artean) kalean baino askoz poz haundiagorekin jaso zela Martuteneko ihesketa honen berria, eta hotzean ikusita, inork baino arrazoin gutxiago dute pozteko. Esan nahi dut paperaren gainean kalkuluak ateratzen hasita kontutan hartu behar duzula ihesketaren ondorioz hartu diren errepresalia eta zigorren ondorioz dagoeneko kaleratzekotan zegoen jende askok beste hilabete batzu gehiago egin beharko dituela barruan, zenbait jenderen kasuetan urtebeteko kontua ere bihurtzen dela diferentzia hori, araudiaren aplikazioa izugarri estutu egin dela, Martutenerako trasladoak moztu egingo direla... matematikoki hotzean pentsatua nahiko argi dago niretzat ihesketa hau ezin dela esan errentablea izan denik, eta halere ondorio txarrenak beren haragitan sofritzen ari diren presoak izan dira gehien poztu direnak, nik aurretik inoiz imajinatuko ez nuen neurrian. Eszepziorik gabe, gainera, berdin zion poli-miliak, damutuak edo preso sozialak izateak. Nik esango nuke preso guztiek ekintza kolektibo bat bezala asumitzen zutela, oxigeno-baloi izugarri bat suposatu duela ihesketa honek. Gartzela barruan daudenentzat (kanpoan gandenontzat bezala), ihesketa honek ametsak posible direla frogatu du.
A.–Antza denez ihesketa honetan gertutik ezagutzen zenuen hainbat jende dago inplikatuta. Alde pertsonalago horretatik, nola ikusten duzu asuntoa?
J.L.–Beno, nik Pikabea "Susa"ko inkondizionala eta ARGIAko harpideduna zelako ezagutzen nuen, eta Joseba beste asunto batzurengatik ere, baina argi dago niretzat mugida horretako pertsona urkoena Mikel Antza zela, adiskide mina. Zaila gertatzen zait honetaz mintzatzea merkealditan nagoela sentsazioa izan gabe, baina tira. Begira, nik ez dakit benetan mugida guztia muntatu zuena Mikel izan ote zen, baina eskuartean ditugun datuei kasu egiten badiegu, mirespena eta kezkaren artean dabiltza nire sentimenduak une honetan, mirespena ekintzagatik eta kezka Mikelen egoera pertsonalagatik. Halere, ezin dut esan hortik zehar azaldu diren hainbat jenderen deklarazioetan bezala larregi harritu nauenik. Mikel aspalditik ezagututa, eta hainbat lanetan erakutsitako eskaintza-ahalmena eta planteiamendu etikoak kontutan hartuta, esan beharra daukat alde horretatik ez zaidala hain harrigarria gertatu, ARGIAtik ezagutzen genuen guztioi alde horretatik harrigarria gertatu ez zaigula uste dudan bezalaxe. Nik badakit Mikelek zer pentsatzen duen prentsan agertu den «kultur etorkizun oparo» horri buruz, eta horrekin bezala beste hainbat gauzarekin. Ekintza aldetik agian bai, baina harridura baino, admirazioa da. Horrelako ihesketa bat hain modu garbian eta inguruko inor zipriztindu gabe burutzeko orduan, bere ohizko sentsibilitatearen beste agerpen bat egin du Mikelek, eta eskertzekoa da. Admirazio eta mirespen horixe nabaritu dut Martuteneko funtzionarioengan edota zuzendariarengan ere, harrigarria bada ere. Komisaldegian txakurrak amorratzen eta sutan jartzen zituen garbitasun horrexek, gainerako jendea onerako harritu egin duela iruditzen zait.
A.–Gazte denborako erokadak omen dira halakoak...
J.L.–Alde horretatik Mikel beti niretzat eredu bat izan da. Zuk ez dakizu zer den zure konpromezuekin kontsekuente izateagatik jendearen mespretxuak eta «kontseilu paternalistak» jasan behar izatea, areago torpedo horiek maite duzun zenbait jenderengandik jasotzen dituzunean. Badakizu, zure galderan sujeritzen duzunaren parekoak, suntsitzaileak dira. Kaka guzti hori jan eta aurrera segitzeko ekinean, Mikel idealismo praktiko horren eredu bat izan da orain arte, ez dakit zein hitzerekin adierazi. Orain, dagoen tokian baldin badago, bide horretan kontsekuente izateagatik dela esango nuke, guzti hau esategatik lotsa sentituz baina hanka sartzeko beldur haundirik gabe.
A.–Berriz ere zure kasuaren gorabeheretara bueltatuz, prentsan irakurri dugu nahiko tratu ona jasan zenuela komisaldegian eta gero gartzelan ere...
J.L.–Beno, egia da jeneralitatearekin konparatuta komisaldegian nahiko ongi, erlatiboki ongi, tratatu nindutela, ez ninduten basatiki jo etabar; dena dela, puntualizazio bat egin beharra dago, eta da nire kasuan behintzat bigarren egunerako izugarrizko tratu aldaketa nabaritu nuela, lehenengo hogei orduetan neu apurtzera eta kakaztera zihoazela iruditu zitzaidala. Noski, gerora enteratu naiz Donostiako alkateak eta baita Gasteizko Gobernuko jendeak ere Gobernu Zibilera deitu zuela nitaz galdetuz, eta dudarik ez dago horrek baduela bere eragina. Gainera, prentsan eta irratian gure kasuari eman zitzaion oihartzuna ikusita, neure ustez argi dago gerora atzera jo zutela. Gure detentzioek ihes egin zieten eskutatik eta normalean ez bezalako errespetozko agerpen bat egin nahi izan zuten, atentzio guzti hori berengan zutela baliatuz.
A.–Kasu berezi bat, esan nahi duzu...
J.L.–Bai noski. Egun horiexetako prentsa irakurri baino ez dago hori frogatzeko: hamaika detentzio hamar egunetakoak, tortura latzak forensearen bisitarekin eta guzti... argi dago gu Madrilera joan behar ez izatea, bigarren egunerako iadanik Auzitegira eramatea eta beste zenbait berezitasun ikusita geurea eszepzio bat izan zela, jeneralitatea zein den jendeak ongi aski badakielarik. Hainbat jendek hilabeteak pasatu behar izaten ditu gartzelan gerora kargurik gabe kalera ateratzeko... horixe da eguneroko errealitate tristea; hortxe egon zen egun beretsuetan Iruñeako detenituen kasu eskandalosoa.
A.–Eta zure gartzelaratzearekin ere antzeko zerbait berezia gertatu dela susmatzen duzu?
J.L.–Begira, abokatuak, lagunak eta guztion artean atera genituen kalkuluen arabera, iraila arte gutxienez gartzelan egongo nintzela espero genuen. Udako sasoia kontutan hartuta eta ohizko tramiteei erreparatuz, kasik bi hilabetetako kontua izango zela guztiz asumitua genuen. Noski, hamar egun baino pasa gabe kalera ateratzen utzi nindutenean, kasu hau gertutik segitu dugunontzat (eta hainbat zirkunstantzia kontutan hartuta), interpretazio bat baizik ez zaigu bururatu: ni gartzelara bidaltzea erabaki zutenak gerora beldurtu eta damutu egin direla, hazten eta goraka zihoan elkartasunezko mugimendua haiek imajinatu ez bezalako indarrez hazten ari zelako.
A.- Beraz, batzutan horrelako gauzak eratzeak zerbaitetarako balio duela dirudi, ezta?
J.L.–Noski, eta alde horretatik orain hemen kalean egon ahal izatea beren elkartasuna erakutsi duten hainbat eta hainbat pertsonari zor diet, kasik esklusiboki. Bihotzetik eskertzen diet guztiei.
Iñaki Zubiondo
Mikel Antza eta Joseba Sarrionandia, ihesketako bi protagonista, Martutenen bertan ateratako argazki batetan.
Josu Landa, Martutenetik irten eta berehala, zain zeuden zenbait lagunekin.
11-13



GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazLANDA2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude