Paulo Freire, ARGIArako mintzo


2021eko uztailaren 26an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Paulo Freireri Euskal Herriari buruzko elkarrizketa
Paulo Freire, ARGIArako mintzo
ARGIArako gogoz eta hunkimenez egindako elkarrizketa honetan. Paulo Freire-k egindako galdera batzuri erantzuten digu. Bere etxean gaude eta kafe bat hartzen dugun denboraldi luzetxoan. Euskadiri buruz hitzegiteko aukera izan dugu brasildar seme jator eta hospetsu honekin.
ARGIA. Euskarak ez du, beharbada jakingo duzunez, erdararekiko parekotasunarik ere lortu. Zer egin liteke, zure ustez, eskubide hori lor dezan?
Paulo Freire. Irudi du ez dela hori arazo linguistiko hutsa, baizik eta politikoa, botere arazoa dela, nik ezin dut hizkuntzaz hitz egin boterea alde batera utziz. Hizkuntza ez da tresna bat bakarrik, gainera hizkuntza abstrakzio bat da, izanarekin bat egiten duena hizkera da, hau dela eta hizkuntza botereari lotuta dago nolabait, eta botereak erabakitzen du azken batean zein den hizkuntza egokia, ona, ederra.. Hau odo garbi ikusten da kolonizazio guztietan, kolonizatzaileek erabakitzen dute zein hizkuntz den egoki menpe dituzten herrientzako. Zapalduen hizkuntza ez dela gai, esaten dute, teknologiaren artea eta abar adierazteko, eta hori esaten dute boterea beren eskuetan daukatelako.
Hizkuntza, gizarte barruan dauden giza talde guztien adierazpidea da, herriaren nortasuna agertzen digu, horregatik, menperatzaileak herriaren adierazle hori debekatzen edo mugatzen duenean, badaki herri horren nortasunaren muina ikuitzen ari dela. Nik ez dut zuen egoera ongi ezagutzen, baina hezitzaile bezala zera esango nuke: zuen lehenengo xedeak hauxe izan beharko lukeela: "herriari dagokion hizkuntzan hitz egiteko eskubidea lortzea".
A. Heziketan zeintzuk izan beharko lukete oinarriak bere nortasunaren bila dabilen herri batentzako?
P.F.Lehenengo adierazi nahi dizut ez dagokiola heziketari herriaren nortasuna lortzearen lana, nahiz eta heziketaren laguntza eta ardura beharrezkoak izan gizarte barruan. Heziketa ez da gizartea eragiten duena. Aberkideei dagokie, ekintza politikoekin batera, ekintza hauen osagarri den heziketa mota lortzea. Adibidez... zuk ezingo zenuke une honetan, nahiz eta Brasilen bizi, jakin zein den guk behar dugun heziketa mota...
A.Heziketa, eta bizitza duinago baten aldeko borrokak, bat al dira?
P.F.Nik esango nuke, bizitza duinago baten aldeko borroken barruan gordeta daudela antolabide pedagogikoak.
Heziketa ez da ikastetxeetan egiten den gauza bat bakarrik. Ikastetxeetan irakaskintza sistematikoa egiten da, eta... gehienetan zapaltzaileen erizpideen ezartze bat izaten da. Ikuspegi zabal batetik, esan dezakegu, heziketak ikastetxeak gainditzen dituela, herriak bizi dituen iraultza eta eskabide guztien bidez egiten den zerbait dela (gutxiengoen, beltzen, emakumeen eta abarren eskabideen bidez). Askapen ekintza bakoitzean dago gordeta heziketa mota bat, nahiz eta hezitzaileak askotan ez ikusi edo ez ikusiarena egin.
Talde iraultzaile guztietako buru direnek, eskabide bakoitzak duen pedagogiaz ohartu beharko lukete, ekintza politikoak duen eduki pedagogikoa onartuz, era honetara talde bakoitzaren ekintzak bideratu eta indartuz.
A.Herri zapaldu haten nortasuna, zapalizailearen erizpideez eta ikuspegiez kutsatuta dagoenean, nola askatu daiteke; batez ere zapaltzailearen ezaugarriak zapalduaren haragitan txertatuta daudenean bere nortasunarekin bat egiten dutelarik?
P.F. Noski pedagogi askatzailearen lan bat duzu hori.
Une honetan Aristides Pereira-k (Cabo Verdeko zuzendariak) hitzaldi batetan esan zuena datorkit burura: "Kolonizatzaileal (portugesak) bidali ditugu gure lurretatik, orain geure buruetan ditugun kolonizatzaileak bidali beharko ditugu.
Hau da zuk galdetzen didazuna. Nork bere barruan duen zapaltzailea kanporatzea ez da pedagogiaren lana bereziki bakarrik, buruaren deskolonizazioa ez da heziketaren bidez bakarrik egiten. Pedagogi askatzaile baten indarra ekintza politikoekin batera egiten den heziketaren indarra da.
Zuk egiten didazun galdera hau, garrantzi handienetakoa da niretzat, zeren askotan gertatzen da, zapaltzalleak fisikoki kanporatzen ditugula, baina gure barruan eta gure herrietako erakundeetan kolonizazioak bizirik jarraitzen duela. Erdizka egindako askatasuna da. Hau ongi egiteak lan izugarria eskatzen du.
Askatasuna lortuz gero, pedagogiaren eginkizuna ez da nolanahikoa izaten, zapaltzaileak utzitako arrasto guztiak ezabatzearren, hor dago pedagogiaren lanik handiena. Lan zoragarria da beraz, zaila horregatik, irakaskintza eta irakaslegoa ongi prestatu behar dira.
Esate baterako... nik esango nuke Espainian gertatzen denari begira adibidez, hor ikusten dugu 40 urtez zapalduta egon den herri bat. Orain demokrazia bidean egin beharko lukeena zera da, nik ez dut esaten egiten duenik edo ez duenik egiten, ez dut ongi ezagutzen eta ez dut gezurrik esan nahi, baina egin beharko lukeena: hezkuntzari dagokion bidea berreraiki, hezkuntza zaharraren erizpideak hil bide berriak eraikitzen diren une berean, oraindik bizirik dauden taxismoa eta jauntxokeria kanporatuz eta zeharo ezabatuz.
Bai, denok badugu jauntxokeria horien aztamarik. Ikusi Brasilen zer gertatzen den orain, herria beti ixilik egon da, agindupean, mehatxatuta, beldurrez, orain dela hamar bat urtetik honuntza badirudi hori aldatzen ari dela, beharbada militarren iraultzaren ondorioz: jendetza kalean azaltzen da, bere eskabideak agertzen ditu, abestu eta negar egiten du. "o povo na rua a luta continua" adierazten du. Hori da, bada, egin beharrekoa, nork bere barrendik jauntxokeria uxatzekotan: era berean, zuek ere hori egin beharrean egongo zinatekete, jakina, ezin dut besterik esan, zehaztu nolako bideak, nolako urratsak eman behar ote dituzuen, urruti nago ni eta ez dut zuen giro eta egoerarik ezagutzen.
A.- Euskadin hainbat alderdi politiko dago, oso jokaera desberdinak, hau kaltegarria izan al daiteke burujabetasuna lortzeko daramagun bilakabide honetan?
P.F. Zer esango dizut...? Arazo eztabaidagarria izaten da hori, orain zu Euskadin egongo bazina eta Brasileko alderdi politikoen ugaritasunari buruz galdegingo balizute, zer esango zenuke? Hemen Brasilen lehen hiru alderdi zeuden, orain sei edo zazpi daude, hemendik sei hilabetera hamabost egongo dira; bueno hori niretzat ikusgarria da, brasildarrek izango dute aukera eta irtenbide gehiago. Nik ez dakit, bi alderdi bakarrik egotea hobea izango litzatekeen. Esan behar dena zera da, agertzen dena ez dela egitazkoa izaten, begira Estatu Batuetan zer gertatzen den, itxuraz bi alderdi daude, baina alderdi bakar bat da, alditan aurpegi batekin agertzen dena eta alditan beste batekin. Zuen egoeran ez dakit zer esan...
A.Bai... ni ere alderdi politikoen alde nago, baina, alderdi batek bestearen jokaera kaltegarritzat jotzen duenean, eta ez osagarritzat, bide horretatik nola iritsi daiteke berjabetasunera?
P.F.Gertatzen dena da, desberdintasun hori, eskubide berdina dutenen artean ematen dela... Hau Brasilen ere gertatzen da. Niri iruditzen zait hau gertatzen dela gure artean ez dagoelako iraultza bati dagokion oinarririk beharrezkoenetarikoa: onarpena. Onarpena, ez ezaugarri liberal bat bezala, baizik eta gizaki bakoitzak ekintzetan zehar sortzen eta jasaten duena. Honek bakarrik esan nahi du, aldamenekoarekin desberdintasun guztiekin egaten ikastea etsaiaren aurka borrokatzeko.
Ni zurekin nago, gure gizartean dagoen onarpen falta hau kaltegarria da, baina gauza bat esango dizut, onarpen hau ekintzetan eratzen da, ez mintegietan eta ez lege baten bidez ere, baizik eta talde eta alderdi bakoitzak jasaten dituen muturrekoetan, azken batean elkarren ondoan onartuz eta ez elkarri kontra eginez.
Hau lortu behar da, zati desberdinak orokorra osatuz, mosaiku gisa, ez elkarren aurkako zatiez egina noski baizik eta zati osagarriez, bestela ezinezkoa da. Irakaskintza zaila da benetan, baina ez dago beste biderik, beraz, bi aukera ditugu: edo ikasten dugu edo ez dugu irabazten.
A.Zu. hainbeste herritan zehar ibilitakoa eta pedagogi askatzaile baten alde hainbat lan egina, zein esango zenuke dela zapalkuntzarik arruntena, eta zein askatasunik duingarriena?
P.F-. Zapalkuntzak maila desberdinak ditu. Bat, gizarte maila bakoitzak duen duen boterean oinarritzen da, gizarte maila bat besteen zapaltzaile bihurtuz. Era berean herri batek beste bat zapaltzen duenean, eta bapatean zapaldutako herri horren goiko mailakoak herri zapaltzaile horrekin bat egiten dute... Honek denal etekinekin zerikusi handia du, boterearekin zuzenki.
Askatasunean oso maila desberdinak daude. Nik, nahiz eta kanpotik mugatuta, burujabetasun pertsonala lortu dezaket, hau gertatu daitekeen gauza bat da, eta onartzen dut, gizaki bat idazten edo loreak zaintzen edo beste norbait maitatzen libre sentitu daiteke... Baina hau z da nahikoa. eta ez da nahikoa inguruan gosea dagoenean batez ere, askatasun politikoa ere lortu beharra dago, berak bakarrik dakar gizartearen aldaketa. Senar-emazte batzuek lortu dezakete beren askatasun giroa, bizimodu sorkarri, askatu batekin, eta hau ikusgarria da maila esistentzial batetan, baina ez da nahikoa. Fraile batek ere lortu lezake hau, eta maila hau onartu liteke besteen askatasuna mugatzen ez duen bitartean, beraz egon daiteke monastegi barruan askatasun mistiko bat bizi izanik. Ezin dezakeena da esatea: pobreak ere, egitca dauka. Hori inolaz ere ez, erantzuna borobilduz esango nuke nire helburua hauxe dela: ekintza politikoen bidez herriaren askatasuna lortzen den aldi berean lortu neure askatasana ere. Nik ez dut etxe barruan askatu, nire herria askatzen doan arabera askatzea nahi nuke. Berriz esango dizut, askatasun maila desberdinak daude, eta denak ez dira garrantzi berekoak.
A. Elkarrizketa bukatu baino lehen, euskaldunei zerbait esatea nahi nuke, Brasil eskerga honetatik.
P.F- Hitz hauekin doa nire bihotza, nire ulerkuntza eta nire adiskidetasuna, iparraldeko brasildar baten adiskidetasuna, morroi den herri baten seme intelektual baten hunkimena, bere aberkideen gosearen bidez kanpoko zorrak ordaintzen dituen herri baten seme batena.
Gehiago esango nuke, lagunkidetasun hau gaztarotik datorkit, zeren gurasoei anztunda, euskaldunen arazoa aspaldidanik ezaguna zait.. Ginebran egon nintzen urteetan ere euskaldun batzuk ere ezagutu ditut, eta azkenik nire alaba espainiar seme batekin ezkonduta dago, eta nahiz suizatarra den euskaldunen aldeko zaletasuna garbi azaltzen du.
Hemendik ba, besarkatzen zaituztet eta egunen batean dagokizuen burujabetasuna lortuko duzuelakoan, agur.
Arantxa UGARTETXEA
17,18,19



Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Normalkuntz\Egoera
Pertsonaiaz\FREIRE1

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude