Sebastopoleko Titiriteroak, trapezioko langileak


2021eko uztailaren 23an
Sebastooleko Titiriteroekin, hilabete barru estreinatuko dute « Bost axola (gabe)» antzezlanaz

Hilabete barru estreinatuko dute « Bost axola (gabe)» antzezlana
Sebastopoleko Titiriteroak, trapezioko langileak
Beren izenari amore emanez zenbati urte batetik bestera ibili ondoren, Altzoko Urkidi baserrian kokatu dute Sebastopoleko Titiriteroek beren etxebizitza eta lantegia. Ganbara trapezio, alanbre eta beste tresna estrainoz bete dute, bertan ensaiatzen dute hurrengo antzezlana.
ARGIA.–Sebastopoleko Titiriteroak duela lau edo bost urte hasi ziren lanean, laburtuko zenukete zuen orainarteko historia?
Sebastopoleko Titiriteroak.–Santander eta Asturias aldera bizikletaz buelta bat eman nahi zuen koadrila batetan du sorrera taldeak. Ez geneukan dirurik, eta panpin batzurekin joan eta kalean antzerkia eginez dirua ateratzea pentsatu genuen. Hamar bat lagun ibili ginen hilabetez inguru haietan, egunean ordubeteko bi emanaldi eginez. Han ibili ginen jendeak antzerki munduan jarraitu du, bat "Zingili Zangala" taldean dago, beste bat "Tanttaka"n, eta horrela.
Haietatik lau edo bost geratu ginen, eta seriotan hartu genuen asuntoa Zorroagako Unibertsitateko Antzerki Lantegia sortuz, beste lantegiekin batera. Garai hartan denetarik egiten genuen, baratza landu, unibertsitatea barrutik eta kanpotik aldatu, margotuz-eta; eta antzerkia ere, noski. Beste lantegiak pikutara joan ziren eta guk, apirila hartan taldea muntatzea erabaki genuen lehengo izenarekin, Sebastopoleko Titiriteroak.
Emanaldi batzu egin eta furgoneta bat erosteko adina lortu genuen eta aurrera jarraitu. Duela bi urte profesionalizatzea erabaki genuen.
A.–Horrek zer esan nahi du zehazki zuen kasuan?
S.T.–Gure kasuan, horrek esan nahi du ordu piloa sartzea erabaki genuela.
A.–Eta antzerkia egitetik bizitzea?
S.T.–Bai, bizitzea bai, baina gehiena ordu piloa sartzea zen, zeren eta taldeak bere egitura berezia zeukan, gehienak Donostiatik kanpo bizi bait ziren eta oso garestia zen denon etxebizitza eta jatekoa ordaintzea. Orduan horiek taldetik ateratzen zuten jatekoa eta etxebizitza, eta Donostian gurasoekin bizi ginenok ez genuen ezer ateratzen. Uztailaz geroztik soldata fijoa dugu, baina ez noa esatera lotsagarria delako. Egunero egunero zortzi bat ordu lan egiten dugu, astelehenak jai eginez.
A.–Zuen arazo garrantzitsu bat, beste talde askorena bezala, lokale egoki bat ez izatearena izan da urte askotan. Orain badirudi finkatu zaretela baserri honetan.
S.T.–Abuztuan alokatu genuen baserria, baina berez azaroan sartu ginen. Baina bai, beti izan ditugu arazoak lokalarekin. Intxaurrondoko auzo elkartearen lokalean aritu ginen garai batean, baina, noski, auzokoek protesta egin zuten goizaldeko ordubitan txaranga entzuten zelako, ordu piloa sartu behar bait da, eta edozein momentutan ensaioa egin behar izaten da musika-tresnekin. Orduan, guk behar beharrezkoa ikusten genuen gure etxebizitza, edo gutxienez gure lokala, hiritik edo herritik kanpo egotea. Hemen behiak ez dira kexu eta auzoko baserritarrek esan digute beraientzat oso polita dela musika entzutea inguru hauetan. Eguraldi ona egiten duenean hemen ibiltzen gara gora eta behera txarangarekin, zankoekin eta monozikloarekin beheko baserriraino jeitsiz.
A.–Beraz, itxura denez oreka bat lortu duzue?
S.T.–Bai, oreka bat lortu dugu, eta jendeak onartu egin gaitu, herritako jaietara deitzen gaituzte eta. Horrek ekonomikoki ere estabilizazio bat dakar, eta hori oso garrantzitsua da, bestela baserria nahiko garestia bait da. Bestalde, lokala edukitzeak beste lan txiki batzu egiteko aukera eman digu. Orduerdiko ikuskizun txiki batzu egin ditugu, «Ai, Nikaragua» izenekoa adibidez.
A.–Sebastopoleko Titiriteroek beti egin duzue kaleko antzerkia.
S.T.–Bai, baina orain sortzen ari garen espektakulu berria, "Bost axola (gabe)" izenekoa, barrurako ere izango da. Kanpoan eta barruan proposamen desberdinez egingo dugu. Baina gure orainarteko estiloan jarraituko dugu, musika-tresna herrikoiak landuz eta.
A.–Kale antzerkla egiteko orduan, edo antzerki moeta hori hautatzerakoan ze arrazoi izan zenuten kontuan?
S.T.–Taldeko batek esan zuen behin kaleko antzerkia egiten dugula jendea kalean dagoelako. Hori poesia aldetik nahiko polita da, baina ez dakit zerikusirik duen errealitatearekin. Bestalde, ez gaituzte deitzen antzokitan egiteko. Lau edo bost urte hauetan hirurehun bat emanaldi egin dugu, eta esajeratu gabe, bi edo hiru besterik ez ditugu egin antzokitan. Lehen egin genuen obra, «Txintxo herensugea», barruan egin zitekeen prolemarik gabe; baina barruan egiteko deitzen ez gintuztenez, pentsatu genuen kaleak ematen dituen posibilitateak hobeto aprobetxatzea. Eta hori gero eta gehiago egin dugu, «Ni artista izango naiz» horretan, eta azken muntaian, «Nire bihotzeko azukre koxkorra» izenekoan, lau eszenatoki jartzen genituen eta umeak alde batetik bestera eramaten genituen, umeak ere protagonista bihurtzen ditugu, obra guztiona izaten da.
A.- Beraz, zuen nahia izateaz gain, kale antzerkia egitera behartu zaituztete nolabait.
S.T.–Bai, begira, gu beti diru aldetik nahiko gaizki ibili izan gara, baina beti diru nahiean; orduan, guri antzerkia interesatzen zaigu mugida bat delako eta gure bizitzarako nahiko interesgarria delako honelako antzerkia egitea. Baina giroak ere honelako antzerkia egitea eskatzen digu. Jendeak antzerki beharra du.
A.–Zuk diozu jendeak antzerki beharra duela, baina bestalde antzerkiaren egoera nahiko txarra da; nola esplikatzen duzue hori?
S.T.–Jendeak edozein gauza egiteko ohitura behar du, antzerkira joateko ere ohitura behar da, eta ohitura gutxi dago. Hemen ohitura hori sortu behar da eta denok dakigu nork egin behar duen lan hori. Antzerkia egitea garestia da, emanaldiak egitea garestia da laguntzarik ez badago. Eta nire ustez kulturak laguntzak behar ditu derrigorrez, boluntarismoa puntu batetaraino iristen bait da. Diputazioek eta Jaurlaritzak eman behar dute, arazoa nola eman da, baina nik uste dut ez dela konpontezko zaila, gogoa izanez gero. Ezinezkoa dena da talde batek emanaldi bat egin eta gainera dirua galtzea.
A.–Beste gai bat antzerkigintza elebidunarena litzateke zuek euskaraz eta gazteleraz egiten duzue.
S.T.–Guretzat hori oso gai garrantzitsua da. Guk gero eta gehiago euskaraz egiten dugu. Normalean emanaldiak euskaraz egitea eskatzen digute. Taldeko batzuk ez dakite euskaraz, baina denok ari gara ikasten. Guk ehuneko larogei emanaldi euskaraz egiten dugu. Baina diru asuntoa dela eta gazteleraz egiten dugun ehuneko hogei hori beharrezkoa zaigu.
A.–Baina badira antzerki talde profesionalak euskara hutsean egiten dutenak. Zuek posible ikusten duzue hori?
S.T.–Bai, eta horretara goaz. Gu talde merkea gara, hau da, gutxi kobratzen dugu emanaldiko gure zirkuitoa auzo-elkarteena delako. Beraz, emanaldi guztiak zaizkigu beharrezko. Aukera bat da gehiago kobratzea, baina orduan zirkuito horretako antolatzaileek ezingo lutete ordaindu...
A.–Orain obra berriarekin ari zarete, zertaz doa gutxi gora behera istorio berri hori?
S.T.–Biski, Mosio eta Maroto dira gure obra berriaren pertsonaia nagusiak. Istorioa lo daudelarik hasten da, esnatzerakoan agure bat agertzen zaie, eta honi iseka eta burlaka hasten dira hiru lagunak. Agureak beldurti batzu direla eta ez direla seinalatzen dien kaiola horretan sartzera ausartzen. Hirutako bat sartu eta agureak desagertarazten du. Agureak alde egin eta orduan hasten da abentura, agurearen bila abiatzen bait dira ikusleen lagunizarekin.
A.–Lehen esan duzue barruan egiteko moduan muntatuko duzuela.
S.T.–Bai, barrurako ohizkoak diren eskemak aldatu nahi ditugu, zerbait berezia egin. Umeak eserita ez egotea lortu nahi dugu, ez aurrera begira, baizik eta gora, behera, ezkerretara, eskubitara, eszenatoki gainera igotzea eta abar. Komunikazio bat lortu nahi dugu. Aurreko lanean ere umeak tabernetara, etxetara eta sartzen ziren bihotzaren bila, honetan ere hori lortu nahi dugu. Pedagogi mailan ikusiz zera ulertarazi nahi diegu haurrei, guztiek elkarturik posible dela arazoak konpontzea. Nire ustez, nahiz eta gutxi, gure obretan azaltzen da planeta honi buruz dugun pentsakera, nahi izanez gero hori irakur daiteke...
A.–Horrezaz gain beste projekturik ba al duzue?
S.T.–Bai, tailerrak muntatzen ditugu horretarako deituz gero. Bi orduz haurrei titiritero izatea zer den erakusten diegu, eta gustatzen zaie. Malabarak, zankotan ibiltzen, monozikloan ibiltzen eta abar erakusten diegu, eta laister gure trapezioan ibiltzeko aukera ere eskeiniko dugu.
A.–Arriskurik gabe?
S.T.–Noski, noski, arriskurik gabe
M.A
Beren Altzoko baserrian topatu dute, azkenean, lasai entsaiatzeko toki aproposa.
36-37


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakSEBASTOPOL

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude