"Askagintza": drogaren aurka herri mugimendua antolatu


2021eko uztailaren 23an
"Askagintza", drogaren aurkako erakundeko kideei elkarrizketa
Gipuzkoatik Hego Euskadira hedatu nahi den erakundea
"Askagintza": drogaren aurka herri mugimendua antolatu
Alde askotatik hel daiteke drogaren gaia. aste honetan drogaren aurrean sortu den herri mugimendu baten ikuspegitik begiratuko dugu. "Askagintza"ko jendeak urteak daramatza drogaren arloan lanean. "Gizakia helburu" egitarauaren bultzatzaileekin bat datoz baina beraien lana beste bat da. Alternatiba berriak zabaldu eta ezagutarazi nahi dituzte, ez hainbeste reabilitazio lanetan eta aritu. Hara hemen zer dioten.
Askagintza. - Orain dela lau urte hasi ginen jende talde bat elkartzen. Kezkatutako jendea gauza garbi haundigirik gabe. Eragindako batzuk, profesional batzuk, familiar batzuk, heroinomano batzuk... Heroinaren ondorioek kezkatutako jendea. Laguntzarik gabe ikusten genituen pertsona batzuren alde zer egin genezakeen galdetuz geuron buruei. Bilera zabal batzuk egin eta handik sortu zen DEE (Drogak Eragindakoen Elkartea) bertan fijo eta lanean gelditu zirenen artean.
ARGIA.–Zein zen DEEren helburua?
As.–Heroinaren aurkako borroka aurrera eramatea zen helbururik garbiena. Maila horretan hiru aldetatik ikusten genuen lana: prebentzio aldetik, tratamendu aldetik eta penal aldetik; Prebentzio aldetik heroinaren ondorio txarretan oinarritzen ginen hitzaldiak eta emateko. Tratamenturako baserri batzutan hasi ginen lanean. Berastegin, Hondarrabin eta Orion izan ditugu. Eta esan dezakegu frakaso bat izan zirela. Ezin esan genezake jendea deskolgatu genuenik. Baina asko ikasi genuen. Ia ezinezkoa da talde pribatu batentzat honelako esperientzia bat arrakastaz aurrera ateratzea. Gainera.horretantxe sartzen dituzu zure indar guziak.
Hirugarren arloa penala zen. Espetxeratutakoekin harremanetan jartzea, komisaria eta barruko egoera salatzea...
A.–Bazenuten beste arlo bat «Bizitzari alternatibak» edo antzeko zerbait.
As.–Ez genuen gehiegi landu arlo hori eta bukaeran konturatu ginen horretan zegoela arazo guztiaren mamia. Sumatzen genuen drogarekin bukatzeko nolabait gaurko gizartearen baloreak apurtu eta gizarte berri bat egin beharra zegoela. Alde horretatik ikusi genuen prebentzioa ez zela bakarrik droga zein txarra eta kaltegarria den esatea baizik eta jendeari estimuloak eta baloreak ematea. Prebentzioa zela jendeak nahiko nortasun izatea gauzak egiteko, antolatzeko eta ez drogatzeko. Gero konturatzen ginen tratamendu eta penal aldetik genituen kasu bakan batzuk gure lan osoa eramaten zutela. Nahiz eta oso gutxi izan gure indar guziak horretan joaten ziren. Kasuak konpondu nahi genituen eta egoerak ez zuen irtenbiderik. Zergatik? Oso postura paternalista eta protekzionista batean erori ginen. Gauza lehertu zen Bidebietako bi toxikomanoek pertsona bat hil zutenean.
A.–Orduan atera egin zineten DEEtik.
As.–DEEk atera zuen agiri bat esanaz toxikomano horiék gizartearen "biktima" zirela esanaz eta nolabait beraien ekintza justifikatuz. Gu ez geunden konforme horrekin. Toxikomano izateak ez dio bati edozer gauza egiteko eskubiderik ematen. Orduan hasi ginen eztabaida sakon batean, guk asistenzialismo hori salatzen genuen eta proposatzen genuen prebentzio eta informazio mailan lan egitea eta herritar erakunde bat bezala antolatzea. Honela sortu zen ASKAGINTZA, DEE sortu genuen berberak izan ginelarik honen sorreran.
A.–Ze eratako antolakizuna izan da «Askagintza»n egindakoa?
As.–Esan beharra dago hasiera batetik batzarrak izan duen garrantzia eta drogak eragindako lagun eta profesionalen zirkulotik ateratzea bilatu dela kezkadun pertsonak ere inplikatuz.
Boluntarismoa dela eta, guk boluntarioki egiten dugu lan, baina gu ez gara «ejercito de salvación» moduko bat. Gu herri erakunde bat gara eta herri dinamika bat eraman nahi dugu drogaren aurka.
A.–Nola ikusten duzue drogaren «arazoa»?
As.–Ikusten dugu desdramatizatu egin behar dela droga. Konponbidea gizarte berri bat sortzea da baina halaz ere, sistema honetan, nahiz eta txarra izan, guk askatasun pertsonala badugu neurri batean. Hori garrantzitsua da. Azken finean drogazalea da droga sartzen duena bere zainetan. Eta neurri batean edo bestean denok drogatzen gara. Gizarte honetako egoerak, egia da, bultzatu egiten zaitu drogatzera, baina azkenean zu zeu zara drogatzen zarena. Kontutan hartu gizartearen baldintza berdinetan gehiengo bat dela, modu honetan behintzat, beste drogazale hauek bezainbatean drogatzen ez direnak.
A.–Zein da "Askagintza"ren planteamendua drogaren aurrean?
As.–Gizarte bakoitzak bere drogak izan ditu historian zehar eta ez da arazo berezirik gertatu horregatik. Desekilibrio sozialak egin zirenean, sistemak, droga batzuk toki batetik bestera eraman zituen helburu sozial eta ekonomiko garbiekin. Hor bai eman zela desoreka ikaragarri bat.
Bestalde guretzat droga dependentzia da, menpekotasuna. Baina tabakoa, alkohola eta gainontzeko guztiak diren bezalaxe, nahiz eta neurri ezberdinetan. Baina kontutan hartu behar dugu hau drogazalea "gaixo" bat bezala ez kontsideratzeko. Medizinaren ikuspegitik bai, drogazalea «gaixo» bat da. Baina beste ikuspegi batzutatik ere begiratu beharra dago, ikuspegi sozial eta ekonomikotik hain zuzen ere. Euskadin oso interes hi ndia egon da eta dago droga bérriak sartzeko.
A.–Sartu dira eta mantentzen dira...
As.–Droga momentu honetan agresio bat da Euskal Herrian. Uste dugu une honetan, bizi dugun egoera honetan, konponbiderik ez daukala. Baina posible da drogaren oinarrizko sortzaileen aurka joatea. Ez bakarrik ondoriotan gelditu, baizik eta oinarrietara jo, zergatien jatorrira. Lan egin behar da. Prebentzioan esatebaterako. Eta prebentzioa ez da bakarrik informazioa ematea. Bizimodu eta gizarte alternatiben bilaketa bat ere bada. Denbora «kontsumitu» beharrean era sortzaile batean igarotzea... Hezkuntzan esaterako, pertsona konpetitibo eta kontsumistak egin beharrean, eman ikasleari tresna egokiak gizarte honetan zoriontsu izan eta borrokatzeko.
A.–Kartzela mailan, han dauden drogazaleekin zertan ari zarete?
As.–Uste dugu kartzela ez dela drogazale bat edukitzeko toki bat. Beste kontu bat da inor gordetzeko toki bat diren ala ez. Ikastaroak antolatzea, eginkizunak kartzelari begira... ez daukagu posibilitaterik hori egiteko. Ez da gure lana gainera. Instituzioek asumitu beharreko lan bat da hori. Guk erreibindikatu egin dezakegu hori. Egin, beraiek egin behar dute.
A.- Zuen lanen artean informazioa zabaltzea aipatu duzue lehen. Horretarako «Askagintza» izeneko aldizkaria argitaratzen duzue.
As.–Bai, eta hor zabaltzen dugu guk gizarte honen aldaketarako pentsatzen duguna. Bizimodua hobetzeko aldatu egin behar da gizartea. Gu hasi gaitezke jada gizarte hori aldatzen. Hasi gaitezke gure harremanak, kultur arloak, erakundeak etabarrak aldatzen. Kontradizioak dauzkagu nahiz pertsonalki nahi kolektiboki. Eta asumitu beharko ditugu kontradizio horiek. Horrek ez du esan nahi onartu behar ditugunik. Aldatu egin behar ditugu geuron buruak ere aldatuz.
A.–Aldaketa hanek ez al dira urrun xamar gelditzen? Ez al dira printzipio edo helburu mallan geratzen gero konkretuan ikusten ez direla?
As. Hori gertatzen da beti. Aidatu behar da gizartea. baina gure harremanak eta ez dira aldatzen goizetik gauera. Maila ezberdinak daude eta hasi beharra dago mailarik apalenetik. Horretarako zer behar dugu? Antolatu. "Askagintza" erakunde bat da. Oraingoz Gipuzkoan ari dena baina Hego Euskal Herrira zabaldu nahi dena. Garrantzitsua da orain dauden beste erakundeekin batzea eta denan artean erakunde nazional bat egitea. "Askagintza"izena edo beste bat eramango duen? Igual dio horrek. Garrantzitsua ez da izena, mugimendua baizik.
Gero, gauza konkretuen artean, tailerren gaia dago. «Talleres ocupacionales» edo deitzen diete. Eta gauza ez da «okupazioa», baizik eta kalegorrian dagoen hainbat eta hainbat jenderentzat lan sortzaile bat aurkitzea. Taller horiek izan daitezela aldaketaren gune.
A.–Baina kalera begiratu eta zintzilikatu pila bat ikusten direnean... zer egin horiekin?
As.-- Guretzat nahikoa da auzo bakoitzean edo herri bakoitzean pertsona bat prest aurkitzea lan egiteko. Bat aurkitzea nahikoa da lanean hasteko. Gero begiratu ea ze erakunde dauden. Agian pertsona asko daude. Beti dago elkarteren batean kezkatutako jendea arazo honekin. Horiek denak bildu. koordinatu eta mantendu. Hori da hasiera. Hor gaude orain.
A.–Instituzioek nola erantzuten diote drogaren arazoari?
As. Sortu dituzte modulo batzuk. Laguntzen dituzte zenbait iniziatiba. nonbaiten dirua ematen dute kultur-etxe bat egiteko... baina guzioriek irtenbide partzialak dira. Irtenbide horiek ez dira nahikoak drogaren marea izugarri hau geraarazteko. Hiru gauza falta dira instituzioen ekinbidean: lehenik. planifikaketa global bat. Bigarrenik, udaletxe mailan ez dago konpetentziarik, eta udaletxeek ez dituzte hartu nahi, drogaren aurka ekiteko. Beti diputazio edo Jaurlaritzaren zain geratzen dira udaletxeak gai honetan. Eta drogaren aurka herrian eta auzoan bertan borrokatu behar da. Hirugarrenik, udaletxeak, diputazioak etabar ez dira dinamizatzaileak izango drogaren aurkako herri dinamika batetan. Batzutan ematen du beraiek daramatela iniziatiba, baina askotan ez dira enteratu ere egiten.
A.–Drogaren trafikoa dela eta, poliziaren inplikazioaz aparte, behin baino gehiagotan aipatu izan da beren interesa Euskadin droga sartzeko.
As. Interesa esan dezakegu indar politiko eta ekonomikoena izan dela eta poliziak bitartekotzarena egin duela. Trafikoaren «boom»a 78-80 urteetan eman zen. Toki guzietan agertu zen orduan. Gero begiratzen dituzu detentzioen estadistikak eta farregarriak dira. Ez dute inor harrapatu! Harrapatu izan dituztenak dira oso pertsona gutxi eta kontsumatzaileak. Gero pertsona batzuk gehiago detenitu izan dituzte baina beti berberak. Eta inoiz ez dira pasa erdi-mailako trafikanteetatik gora. Eta izenak askotan agertu dira.
A.–Izenak agertu baldin badira, eta polizia españolak bitartekotzat egiteko dauzkan interesak ez dituela suposaturik, zergatik ez da Ertzantza gogor sartu trafikante handi horiekin?
As.-- Esaten dute ez daukatela frogarik. Gauza harrigarriak ere egiten dituzte. Larehun kilotik gora haschis erre eta inor enteratu ez.
Dena dela, eta aurrekoarekin jarraituz, hemen droga sartu zenean ez zegoen bakarrik sartzeko interesa. Hemen drogaren sarrerarako giro egokia sortua zegoen. Oferta zegoen alde batetik. baina demanda ere bai bostetik. Eta horren kontra joateko ez da aski trafikante txiki mailan egiten diren redadak egitea. Errepresio horrek ez du ezer konpontzen. Konstituzio plazatik bidaliko dituzu trapitxeroak eta hurrengo egunean Trinidadeko enparantzan jarriko zaizkizu. Hortik bidali eta beste toki batera. Eta pentsatzen dugu ikusten ez dugulako arazoa konponduta dagoela. Orduan, benetan planteatu beharra dagoena da ea arazoa konpondu nahi dugun ala bistarako atsegina gertatzen ez zaigun zerbait begibistatik kendu nahi dugun.
A.–Trafikante handiak kontrolatzea edo harrapatzea hain zaila al da?
As.–Trafikante handiak? Ez da hain sinplea gauza. Batzutan uste dugu lau elkartzen direla mahai batean eta horiek erabakitzen dutela dena. Hori ez da horrela. Trafikante handiak badaude. Baina hemen hedatu da beste trafiko bat garrantzi handia daukana: Thailandiara bidaiak antolatzen dituztenena. Horiek ere pila bat zabaldu dute trafikoa. Trafikoak esku asko ditu. Mafiak ere badaude. Mafia badago. Seguru. Zenbat mafia ordea? Bat baino gehiago. Seguru. Mafiak Andorra, Miarritze eta holako tokiak erabiltzen dituela bai. Portuak, aideportu klandestinoak etabarrak daudela bai... Nola kontrolatu horiek ordea? Eta guzi hauetaz aparte badira beren bidaiak antolatzen dituztenak.
A.–Eta arrain txikiaren haritik handiak aurkitzearen bidea?
As.–Bidea bai, baina ez zoaz urrutira. Toxikomanoek ez dizute ematen hainbeste informazio. Askotan beldurra dutelako. Egia. Baina beste askotan pentsatzen dutelako hurrengo egunean ez dutela drogarik izango. Arrisku hori ez du edozeinek pasatzen.
A.–Reabilitazioa zela eta, izandako esperientzia kaskar horien ondoren, ze postura daukazue orain?
As.–Esperientzia nahiko politak izan ziren baina frakaso batean bukatu zuten. Horrek erakutsi digu boluntarismoaren ondoan profesionaltasuna ere behar dela. Bigarrenik garbi eduki behar da ez dela bakarrik azer egingo dugu?» planteatzea eta egiten hastea, baizik eta metodo bat ere behar dela. Eta azkenik ez dela ea zenbat sendatzen ditugun baizik eta filosofia oso bat hedatu behar dugula.
«Askagintza» bezala behar sozial eta errekurtso sozial batzuk ikusten ditugu. Beharrak oso handiak dira. Errekurtsoak berriz eskasak. Horregatik metodo guztien beharra onartzen dugu, baina guk, esperientzia hauen ondoren "Gizakia Helburu" metodoa bultzatzen dugu egokiena bezala, nahiz eta oraindik ez jakin Euskadin ze frutu emango dituen.
22-25


GaiezGizarteaDrogaDesintoxika
GaiezGizarteaHerri mugimBesteak

Azkenak
Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


2024-12-26 | Leire Ibar
Nafarroak garraio publikoaren %50eko deskontuak ekainera arte mantenduko ditu

Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]


‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eguneraketa berriak daude