Ballet Olaeta


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bitor Olaetari elkarrizketa
Ballet Olaeta
Olaeta eta Torrezuri'tar Bitor' egaz aurkitu eta gure jaioterriko barriak edo zarrak erabiltea bat izaten da.
–Konturatu, –esaten neutson, –zure aita oindiño ezkongai egoala Gernikako Erestaldearen zuzendari–ordezkaria zan eta bere barrenean beti auznartzen eban alakoren batean Euskal Ballet batzuk sortu eragiteko gogoa. Bere zuzendaria Altube'tar Sebero zan, soñulari ospatsua eta euskaltzale jatorra eta onek piztu eutson su ori.
Orduan zan gure pelota-leku zarrean, Bikandi, Labauria, Begoña anaiak, Madariaga, Txankan, gaur jetuita dan Endeiza,Solaguren, Balchier, "Txapeloma" anaiak eskuz jo ta kea ebiltzanean...
Ostikoketan bere burruka gogorra izaten eben Bemeo'ko Matxitxako'k, Lekeitio'ko Siri-Mirik eta Gernika'ko Maloste eta Izarra'k.
Maloste'n orduan buru-samar onetxek: Marino pelotaria, Ziaran, Zabaleta, Zabalaurtena, Anzola Raul Etxebarria, Pertika, Renteri'ko osagillearen semea, Jaime Txakartegi... eta Izarra'n: Irazabal, Pertika (R), Fede Urrutia, Luengo, Azkue, Erezuma, Azumenti, Pertika (A), Letona, Madariaga, Basañez... eta baziran korrikalariak bere eta danen gañetik Iturriarte'tar Joxe (Panaderito) .
Txirrindularietan bere onak zindueguzan: Liborio Basail, Ramón Agirre (Sigarrerita) Juan Karlos Iturri, Morrodan (Angel) bizarkentzeilea... Baña joanak joan... etorri galtean gaurkoetara.
–Pelikula bat egiteko asmotan euskal-talde bat batu da eta pelikula orretan euskal Ballet'a eta Abestaldeak izango ete leuke lekurik ?
–Ez dakit zer izan leikean euren asmoa, baña gaurko antzerkiak orretarako joera dakar eta euskal lenengo pelikula onetan alde au kontuan eukitzea merezi dabela, uste dot.
La urte asko dira, Xabier Deuna' ren buruz Aita Prieto'k (S. J.) poemaballet bat idatzi ebala. Koreografi osoa antolatu neutson eta abestaldeari ikasi-erazo bere lan au, baña... txindi goraberagaitik ez da iñoiz aurrera eroan. Tamalgarria da benetan!
–Baña lendabizi, Bitor bera aurkeztu bear deutsuet, Euskalerrian bakarra dalako. Erestalde zuzendaria da, eta lenen-lenengoko dantzaria. Klasikoak ondo menperatu arren, euskal dantzetan da benetako irakaslea: bai plaza mutill lez eta baita bere estillista bikañena legez eta gai onetzaz bere izketaldia mamitsua da.
Eta Patxi Eskudero'ren "LIBE" ballet'a pozik aurrera atarako zenduke?
–Bai orixe: Nire eragintza artean ez dot bere lantxo bat bere erabilten eta pozgarria litzaidake orrelakoren bat...
–Bada nik entzun dot, ZIGOR'ek ballet asko daroala. Eskudero Jaunak aginduko baleutsu bere koreografi ori, egingo zeinkio?
–Badakizu Eskudero Jauna oso laguna dutala eta ze esan bearrik bere ez. Gañera, Mozart'en "Txirula Miragarrian" lez, ain maila andiko lan batean eta balletak orrenbeste ze-ikusi daukala, niretzat benetan atsegingarria.
–Eta zure ibilleran batzuk?
–Ba... barrnak bere ikara egin eustan bein New York'en nire arreba Lurdes'ek eta neuk kartel andiak "Olaeta Baskonia sons" ikusi genduanean. Oso txalotuak izan giñan eta Spellman Kardenalak bereala deitu euskun, mixioetarako diru batu alde, Waldford Astoria'ko jai batean aurkeztu gindeiazan. Eta kapitalista andiak ziran ikusle artean... eta judioak geyenak.
–Eta... "Elai-Alai" taldeagaz aiñ goratua izan zan JAUN ZURI, Bizkaiko lenengo Jauna, zelan ez dozue gertatzen ?
–Bai; ori Karrandi Jaunak idatzitako lan bat da eta nire aitaren soñu-azalpenagaz gertatua. Lan ori ballet antzera itzultzeko diru asko bear dau eta gañera soñu-atalak aldatu egin bearko litzakez.
–Jaun Zuri, altatu dogun ezkero esango deutsut zer gertatu zan beiñ Gernika'ko Batzar Etxean, Bizkaiko Jaunen buruz. Ormetatik dindilixka dagoz Jaun orrein irudiak, baña egun artan, erakusten ebazan zizeroia etzan agertzen iñundik ber... gaxorik edo...
Eta oen ordez jarri zan "Atite", kristal jasotzalle itxurasko bat, barregarria, erriko gaixo etxean artuta bizi zan bat... orduan egunean turistei Batzar Etxea erakusteko.
Irudi alen artean agertzen da gizon txiki buru andi bat, ondoan txakur bat dabela... eta turista batek itandu entson Atite'ri nor ete zan eta erantzun eutson onek al eban erderagaz:
"Ese... ése... ser muy valiente. Con una piedra y el perro matar todos arerios...
Tirar piedra... pegar frente arerio... arerio muerto! Perro buscar piedra y traer y traer en boca al Señor... este tirar piedra otra bez y... otro arerio muerto! y otra vez perro traer piedra... y así matar más de 100 arerios...".
–Atite, izan bere gogorra zan– diño Bitorrek.
–Eta ze dantzari talde dozu gaurko egunean ?
–Gizonezkoen artean: Txomin Unzalu, Irkus Robles Aranguiz, Jose Ignacio San Martin, Javier Arrieta eta beste batzuk...
Emakumezkoetan... nire arreba Libe, Makutxa Amezaga, Begoña Aldamiz Etxeberria...
–Eta Europa erdirunti noizl
–Urtero egiten dot neure joan etorria Frantziatra; Italia'n, Milan' eko Eskalan ballet ikasketak jarraitu eta bai ta bere Erroma'ko Nazional'ean bere; Londres'en Royal Ballet, era joango naz, an daukat ba oso lagun on bat eta irakaslea dana bertan: Harold Has Kell...
Ibilli egin bear gaurkotasun apur bat izatea gura ba-da..-. eta udaruntz Olaeta Balletak, «Cabo San Roquen itxasontzian joango da Cheburgo'ra (Frantzia'n) Londres'era eta Amsterdan'era.
–Eta zuen ikusketak?
–Euskaldun utsak...
An ikusten doguz etxean bere eginkizunen argazki eta margoak: Franko'ren "Urteko lau aroak"-Guridi'ren "Amaya"-Zubizarreta'ren Kardin-Aranbarri'ren "Aiko Maiko"-Ruiz Jalon'en "Atalayero de Machichaco" -Olaizola'ren "Sorgiñeta"...
–Eta nazio arteko erakuskizun batean zer ageraziko zenduke?
–1. Tchaikowski'ren "Lago de los Cisnes"
2. Borodini'ren Las danzas del príncipe Igor.
3. Guridi'ren: "Amaya".
Eta, banaka-banaka ikasleak agertuaz doiaz... guztiak emakumeak eta ia agurtzeko asti barik alde egin boar izan dogu.
Salari

Bitor Olaeta ta Irkus Robles Arangiz, «Usoa» Lide Olaeta'ren senargai nahiko pelotari biak, Guridirren akar aidetako "Oinkari" danitzaldian.
10

GaiezKulturaDantzaBalleta
PertsonaiazOLAETA1
EgileezSALARI1Kultura

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude