Gandiagarekin, esperantza urratu nahi eta ezinean


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Herriz, gizonaz eta poesiaz Arantzazun
Gandiagarekin, esperantza urratu nahi eta ezinean
Liburu berria argitaratzekotan dela eta Bitoriano Gandiagarekin aspalditik egin nahi genuen solasaldia edukitzeko aukera izan dugu. Gizon gordina dago 1928an Bizkaiko Mendatan jaiotako frantziskotar hau, duela urte pare bat jasandako ondoezak puska bat bajatu badu ere. Eta Arantzazun jarraitzen du klaseak ematen, garai batean ezagutu genuenoi ia hutsa iruditu zaigun Kolejioan. Kafea artuz elkarrizketa egin eta Xabir Egañaren koadroak ikustera eraman gaitu. «Nahiz hanka bana hautsi... jaioko dira berriak». Terrazatik zerua goibel eta Elgea mendiko pagadiak ilun. Zuri-zuri dator euria Bizkai aldetik.
ARGIA.–Mundutik aparte, Arantzazun, baina urrutitik bederen munduari so egiten dion fraile batek idatzia da zure lehen poema liburua.
BITORIANO GANDIAGA.–Neretzako "Elorri" pasatu zen eta ez naiz bueltatuko "Elorri"ra sekula santan. Eta berdin esan nezake `'Hiru gizon bakarka"z ere. Hor dago baina ni ez naiz bueltatuko horra.
Niretzako orain arte egin dudan gauzarik onena horixe da. "Elorri'' bere sinpletasunetik partituz. Liburu erlijioso bat, edo literatura erlijioso bat dela esan genezake. Arantzazun dago zentratuta barruan duen muin guztia, orduko begirada oso laburrez, mendi horiez haruntz ez bait genuen ezer ikusten –bueno, ni joaten nintzen mendi horien puntetara ikusteko zer zegoen beste partean, Artzanburu eta Gaboño eta oso maiteak nituen mendi hauek, hortik ikusten nuen beste mundu zati bat, mundua ez zela bukatzen horretan–. Ez genuen periodiku bat irakurtzen eta ezin genezakeen irakurri. Ez genuen irratirik entzuten eta ezin genezakeen entzun. Telebistarik eta zer zenik ere ez. Orduan testu liburuak, literaturako liburuak eta nondik edo handik lortzen genuen literaturako errebistaren bat. Hor bukatzen zen gure mundu guztia.
Orduan nonbait behar nituen erroak bota. Eta erroak bota nituen hemen. Eta hau hartu nuen zentrutzat ingurua ukatu gabe. Hemengo bibentziak dauzka liburu horrek. Espirituari buruzkoak eta bai materialak ere. Mila gauza sinbolikoak dira. Erlijio bisioa bera ere sinpleegia da mila puntutan. Nik kenduko nituzke baina ez noa kentzera ze egia horixe da eta ni egiarik ez noa kentzera, ze kenduko banitu sinplekeriak "Elorri" beste gauza bat izango litzateke.
A.–Lehen liburuaren ondoren isiltasunean murgiltzen zara, eta puska batean ez da Gandiagarik inondik azaltzen.
B.G.–Nik "Elorri" egin eta gero utzi egin nuen. ze esan zidaten liburu sinbolista zela, sinbolismoa pasaturik zegoela mundu honetatik; orduan poesia soziala zegoela ernetzen eta indar hartzen eta... Gauza trasnotxatu bat bezala ipini zidaten "Elorri". Orduan nik egin nuen neure buruaren karikatura: «Hasten bahaiz idazten, edo jarraitzen baduk idazten heuk dakikan moduan, pasatutako norbait haiz hi, garaiz kanpora ari haizen norbait. Kalabera bat esate baterako. Hildako bat. Gizarte berri batetan heure mezu eta heure formarekin ari haizena. Hori beldurgarria duk benetan». Eta orduan utzi egin nion idazteari;. bueno, utzi ez nuen egin? jarraitu nuen idazten baina neretzako jadanik.
Behar nuen idatzi, beti gustatu zaidalako nere buruarekin hitzegitea. Nere buruarekin komunikatzea.
Hamar bat urte hola pasatu ziren. Niretzako idazten nuen... Behar nuen idatzi... Paper zuri horren aurrean, nere kontzientziaren ispilu beltza bezala ipini hori, eta hor isladatuz joan nere sentipenak, esankizunak, iritziak, ikuspegiak etabar. Hori egiten jarraitzen nuen.
A.–Eta Jorge Oteiza azaltzen da Arantzura, bere apostoluak egitera.
B.G.–Zorioneko Oteiza agertu zen hemen eta harengana hurbildu ginen. Ginen dinot, niz kanpo beste mordo bat ere inguratu zitzaiolako. Baina oso gutxi geratu ginen Oteizarekin ze Oteiza asko konprometitzen duen gizona da, asko esijitzen duen gizona. Orduan galdetu egiten zuen: «Eta zuk zer egiten duzu?». Eta nik «morala ematen dut». «Ederki. Morala ematen duzu zuk? Eta zu euskaldunaren moralari buruzko iritziak kezkatzen al zaituzte? Ze ikuspegi du moralari buruz euskaldun jendeak...» etabar. Era berdinean galdetzen zion teologia fundamentala esplikatzen zuenari ere. Ea fedeari buruzko euskaldunen iritzi edo portaera... Mamu bat bezala. Nori bururatu behar zaio morala euskaldun ikuspegitik, teologia fundamentala euskaldun ikuspegitik... Musika jotzen zuena, organista, euskaldun ikuspegitik. Gauza guztiak ziren horretara. Orduan, behin galdetzen bazion norbaiti horrelako zerbait eta erantzuna ezezkoa baldin bazen hura nekez urreratzen zitzaion Oteizari. Oteiza lagunak galduz joan zen.. Eta orduan joan nintzen ni urreratuz. Aurreragoko jendeak aldegiten zuen neurrian aurreratuz.
A.–Hor kokatu beharko dugu "Hiru gizon bakarka" liburuan Oteizaren ahotan jartzen duzun hura: «Baina zer paper-saski ta sasko/ Euskal Herri ez al dago/ paper-saskiz hutsik asko".
B.G. - Bai, galdetu zidan ea idatzi egiten nuen–lehenagotik ezagutzen ninduen. Ameriketan ezagutzen zuen nire osaba baten bitartez–, eta ea idazten nuen. Eta nik ezetz eta baietz. Ezetz kanporako. Baietz neretzako. Gauza batzuk esan nizkion, desegin ere egiten nituela
Ikaragarri interesgarri suertatzen zitzaidan eta nahi nuen Oteizarekin adiskidantza bat eduki. Ez nuela idatziko baina nahi bazuen bere lanari laguntzeko edo giroa egiteko ba Mitxelenaren Euskal Poema letuko niola, eta kantatu ere bai nahi bazuen. Ezetz, berak kontsuelorik ez zeukala horrekin bakarrik eta nahi zuela nik idatzia izatea. Oso interesgarria zen Oteiza niretzat eta hori ez galtzearren hasi nintzen idazten. Eta idatzi behar nuen bi hizkuntzatan: euskaraz, eta gero kastellanoz berarentzat. Gero, hori bai, irakurri arazten zidan lehenengo euskaraz eta gero kastellanoz entzuten zuen eta gero berriro euskaraz irakurri behar nion. Eta horretara idatzitako liburua da "Hiru gizon bakarka".
A.–Aldaketa haundia ikusten da lehen liburutik bigarren horretara. Euskal herria bera ere arras aldatua zelako agian.
B.G.–Tarte horretan politika aldetik ETAren fenomenoa ere badago. Ni banengoen ikututa eta kezkatuta kanpoan ikusten nuen kezkaz edo bizikizunez edo. ze ja ordurako igandetan behintzat, irten egiten ginen hemendik eta joaten ginen meza ematera hara edo bestera, eta gauzak entzun, ikusi etabar... Bai, bai... Ez dago "Elorri"ko ikuspegia. Hor azaltzen dena erabat diferentea da. Lehen komentuko lau pareten artean bizi banintzen jadanik inguruan neukan giza jende, giza sentipen etabar nagusitu zitzaizkidan. Nahiz eta gogoz eta kezkaz eta frakasoz eta enteratuz joan nintzen eta horiek denak pilatzen ziren barruan. Eta behin idazten hasiz gero bakoitzak bizi duenetik idazten du –bueno, idatzi daiteke bizi ez denetik ere, baina ez neukan zergatik idatzi bizi ez nuenetik-.
A.–Aresti bezalako pertsonalitate gogor batek ere eraginik izango zuen.
B.G.–Nahiko goiz ezagutu nuen nik Aresti, 56ean edo. Eta Arestik botatzen zituen nere poesiaren kontra... puntada batzuk bota zituen. Dena dela, nahi duenak ikusi, formaren aldetik ez naiz aldatzen asko "Elorri"tik "Hiru gizon bakarka"ra. Poesia suelto gehiago dagoela "Hiru gizon bakarka"n. Baina poesia sueltoa, esan nahi dut idazteko forma sueltoa, "Elorri"n ere badago. Hori esplotatu nuen nik asko. Asko esplotatu nuen umetan nekizkien kantuen doinua hartu eta asko han kantableak dira. Eta horrekin oso jende gutxi konturatu da. Nik sarri tontor horietan eskribitzen nuen, baina kantuz eskribitzen nituen. Orduan Aresti... Hor dago Mitxelena ere, nik ez dakit zer zor diodan bakoitzari. Egia esan oso gustora emango nioke nori berea baneki bakoitzari zer. Esan dut Oteizarena, Oteizak behartu egin ninduen. "Hiru gizon bakarka"rako Aresti irakurria neukan. Inkonszienteki izan da inflentziarik izan baldin bada.
A.–Bera ere frantziskotar izaki, Salbatore Mitxelena ezagutuko zenuen.
B.G.–Are eta gutxiago. Horren obra irakurri genuen, «Arantzazu euskal poema», Oliten. Zazpi ginen talde batean eta tranpaz irakurri genuen. Habitopean gorde poema hori eta sasiarte batetara joaten ginen eta han kantatu egiten genuen, Felix Bilbaok ipintzen zien musika poemei. Behin maisuak harrapatu egin gintuen eta beste zenbait gauzaren artean zera esan zigun: «Los cantos vascos son tristes...». Nik ez nekien zer esan, baina banengoen horrekin zerbait lotuta eta esan nion: «...pero son verdaderos».
Hor irakurri genuen eta gero hemen ere bai. Baina nik pertsonalki ez nuen Mitxelena ezagutu. Bitan egin genuen hizketan eta bakoitzean bost minutuz edo.
A.–Eta "Hiru gizon bakarka"tik "Uda batez Madrilen" obrara. Hor ere jauzi galanta badago, bada...
B.G.–Nik neuk ere ez dakit ze tarte dagoen hor ere. Ez náiz gogoratzen, nahastu egiten dut. Nik dakidana zera da, «Uda batez Madrilen» txiripa bat dela «Hiru gizon bakarka» izan zen bezala. «Hiru gizon bakarka» Oteiza ez balitz ez zen jaioko.
Orduan gertatu zen, nahiko nekaturik ere banengoen eta, teologia nahi nuen berriztatu. Madrilen ikastaro batzuk ziren eta Cisneros estudianteen etxea izendatu zidaten egoteko. Han hasi nintzen enteratzen eta ikusten zer programa zegoen teologiari buruz kurtsilo horietan. Lehen ikasitako teologia berbera zela ikusi nuen, izen batzuk aldatuta. Ez zidala zerbitzen. Teologia hortik piskabat banekiela eta nik ikuspegi berriak nahi nituen ikusi. Leiho berri batzutatik ikusi nahi nuen teologia. Eta dezepzionatu egin nintzen. Animoa galdu nuen.
Horrek dezepzionatu egin ninduen bezala Madrilek ikaragarriko zirrara sortu zidan. Sospetxatxen ez nuen bezalako hiritzar bat. Ez nenkien zer esaten zidan. Zerbait esaten zidan edo. Nik esaten nuen «inpresio hau nola islada nezake...».
Madrilek zerbait esaten zidan. Nik entzun egiten nion. Baina nik ere zerbait esan nahi nion Madrili. Ikusten nuela, esate baterako. Madril ageri zitzaidan neri. Nigan erreflejo bat sortzen zuen. Orduan nik esan nahi nion Madrili ikusten nuela, entzuten nuela, banenkiela zerbait esaten zidala. Hori sortu zen bion artean: Madril eta bion artean. Eta hasi nintzen idazten, bere formak, bere itxura, bere tankera... entzuten nuena... ikusten nuena... Orduan nire borroka zen han ikusten nituen gauzak, bizi eta ulertzen nituen gauzak idaztea. Paperean ezartzea. Inork ulertzeko moduan hori irakurtzen zuenak nere bibentzia berbera jaso ahal izan zezan. Honela sortua da. Txiripa bat da.
A.–Orain berriz laster argitaratzeko omen duzu laugarren liburua.
B.G.–Laugarena ere beste txiripa bat da zeren ezbehar bat izan ez banu ez zen jaioko inprentan dagoena. Gaisoaldi gogor bat izan nuen, infarto batekin-eta, eta sikiatrari ere bisita egin behar izan nion. Eta hark esan zidan denbora galtzen ikasi behar nuela. Orduan, denbora galtzea niretzako idaztea zen. Hori bai, sentsazioa nuen... ez dakit. Lapurretan bezala idatzi dudala askotan. Beste gauza bati zor nion denbora ohoztuz. Inpresio hori badaukat; lapurretan egin dudala.
A.–Komentua ezagutzen duenak badu lapurreta sentsazio horren berri, baina askok ez dute ulertuko. Zeri lapurtu denbora?
B.G.–Nere eginkizunei. Esatebaterako teologia ikasi beharrean idatzi. Eta egin beharreko beste gauza batzuk egin ordez idatzi. Hori lapurreta bezala da. Beraz, stress arazo bat zela eta eskulanak eta lan asko kendu egin zidaten, euskarazko klaseak bakarrik utziaz.
Eta lasai lasai lasai, nere buruarekiko batere obligaziorik gabe, espansio bezala, eta behar nituen esplikatu nere barruan orduan bizi nituen horiek, gaitza sortu zidaten gauza horiek.
Kontutan eduki behar da pertsona banaizela, fraile ere banaizela, apaiza ere banaizela, irakasle ere banaizela eta gero tipo nere moduko bat ere banaizela. Hor kakao bat sortzen da negargarria. Elkar txokatzen dute askotan naizen gauzek heuren artean. Orduan nik hartzen nuen papera eta poliki poliki kezkaren bat etortzen bazitzaidan kezka hari buruz idazten nuen. Psikiatraren aurrean banengo bezala.
Hor sartu ditut, beraz, sikiatrarengana joateko eman zidaten agiria eta berak esandako gauzak ere bai batzuetan, nire kezkak, nire bizitzako frakasoak, bizikizunak... Azkenetako gauza bat Real Sociedad bascongada de Amigos del País-en kontrako zerbait da. Euskararen hilobiratzerakoan denok joango gara kantuan, eta kanposanturako bidean ikaragarrizko komitiba joango da eta han egongo dira RSBAP-ekoak ere, arrosa zurien petaloak boteaz.
A.–Euskararen hilobiratzea, beste egun batean ere aipatzen zenigun. Herri honen etorkizuna zein beltza ikusten zenuen, jende idealista gutxirekin, anaiak analen aurka... Gauzak konpontzen ari direla esan zaigu, ordea, behin eta berriz.
B.G.–Begira, gauzak aldatu dira superfizialki, eta komeni zaigu sinestea gauzak aldatu egin direla, baina barrutik ez gaude oso seguru aldatu diren ala ez diren. Gure etorkizuna oraindik ez dago garbi, nik ez dut garbi ikusten.
Ni euskaldun xinple bat naiz eta badakit Euskal Herriaren zati haundi bat jadanik hil dela. Euskarak berak ez dauka zergatik bizirik jada. Gure gurasoen garaian ez zitzaien haiei euskararik egin euskara debekatuta zegoen. Orduan guk bagenuen arrazoi bat euskara egiteko, gurasoak bizirik genituelako, haiekin komunikatzeko, haiei esperantza emateko. Gaur egun denok dakigu nahiko katellano, eta euskara romantizismo bezala edo ikusten dut. Egia da, nik nere bizitzarako behar dut euskara, eta ni bezala euskara behar duten «kapritxosoak» lagun ditut Txillardegi bat, bat esateagatik.
Euskararenganako maitasuna badago, baina premia hilda dago. Eta hala ere euskarari eutsi behar diogu, geure herritasunaren gauzarik garrantzizkoena bera delako:
A.–Baina euskarak zentzurik izango badu eta aurrera aterako bada Herriak ere aurrera atera beharko du. Nola ikusten da Euskal Herrian dabilen borroka mendi honetatik?
B.G.–Damu naiz bururapen asko ez idatzia. Ez ditut idazten zauritu ez nazaten. Baina sekula ez dut espero izan Madriletik inondik inorako miraririk etorriko zitzaigunik. Egitekotan geuk egin behar dugu, opa duguna geuk irabazi behar dugula. Madrilek sekula ez du konprentsiorik izan gureganako.
Gu Euskal Herriaren barruan ere gu gara e? Hemen arlo haundiko jendea dago eta beste interes batzuk bizi ditu, eta guk euskaldunok beste ilusio batzuk ditugu. Eta badakigu Madrilek ez digula ezer emango, ezta justoa dela demostratuta ere.
Horrek ez die ardura Bilboko jauntxoei eta. Sei milioitik gora dauzkan pertsonari, inori ez dio axola euskaldunen gogoak. Bi herri bizi gara hemen, Baskongadasetan: Espainiarekin batuta edo bateratsu doan sail bat, eta hil nahi ez duen edo bereari eutsi nahi dion sailtxoa. Gu hemengo indioak gara. Eta indioari latifundistagandik ez datorkio ezer. Hemen ere sartuta daude multinazionalak eta. Guri multinazionaletatik ez datorkigu ezer, eta horiekin elkartuta daudenetatik ere ez.
Hortik itotzea besterik ez dator. Total beste asko ere ito dira eta gu ere itoko gara, bakarrik gu itotzen ari garela jakinik itoko garela, hori da txarra, konszienteki itoko gara. Ni ez naiz politikoa, e? Nik hemen bizi den hondarra maite dut, arbolen izenak, iturrien izenak, harrien izenak, hemengo mundutxoa ulertzen dituena. Baina ez gaituzte aintzakotzat hartzen.
Barkatuko diduzue hain gauza ilunak esatea, baina nik hola ikusten dut gure Herriaren errealitatea. Ez dakit esperantza nondik urratu. Oraingoz ikusten dudana zera da, bakoitzak hel diezaiola bere kandelari eta bere makilari. Eutsi, zutik egoteko gauza den arte. Sortuko dira berriak.
Iñaki URIA Pello ZUBIRIA
25-28


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGANDIAGA1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazGANDIAGA1
EgileezURIA3Kultura
EgileezUBIRIA2Kultura


Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude