Monzonen « Menditarrak» taulagainean berriro


2021eko uztailaren 23an
"Iturri" antzerki taldekoei elkarrizketa
Irisarriko «Iturri» taldeak estreinatu zuen
Monzonen « Menditarrak» taulagainean berriro
Aurtengo lehen estrenaldia izatearen garrantzia gaineratu zitzaion Telesforo de Monzonen «Menditarrak» antzezlanaren Irisarriko emankizunari. Antzezlanei bisita egin genien emanaldia hasi aurretik, makilaian azken ukituak eman eta falta ziren detaileak burutzen ari zirelarik, eta amaiera ondorako elkarrizketarako zita egin genuen.
«Aterbea» salako atzekaldera pasa ginen eta bertan antzezle, zuzendari eta laguntzaileak ikusle eta lagunen eritziak biltzen aurkitu genituen: sandiari ez zaiola bigarren eszena gustatu; urliari berriz hori gehien. Polemikatxo eta zorionen zurrunbilotik «Iturri» taldeko hiru partaide erreskatatu eta taulagain, orain hutsera, itzuli ginen berriz.
Estreinaldiaren ondoren «Iturri» taldearen sorreraz
ARGIA.–Zer moduz gaurko emanaldia, estreinaldia izan denez geroztik?
ITURRI.–Uste dut ongi joan dela. Jende batzukin mintzatu gara, eta lehen aldia motela izan dela uste dut, eta bigarrena eta hirugarrena piztu dela. Baina ongi pasatua da. Lehen aldia delarik esan behar da piska bat zainak badugula, zainetan garela, eta normala da hutsak egiten baditugu ere. Lehen aldia izanik publiko aitzinean, eta herrian, beti badauka zerbait.
A.–Lehendik ere «Iturri» taldea aritu izan da antzerkia egiten konda ezazue nola izan zen berrelgartze hori?
I.–Lehenik esan behar da herri honetan aspalditik izan dela antzerki taldea. Hemengo zenbait gaztek hasi genuen 76an sail berri bat «Gure Borda» antzerkiarekin; gero Daniel Landarten «Noiz», «Hil Biziak» eta «Ama» emanez. Hiru urtez gelditu ginen, eta duela hiru urte berriz hasi ginen baina ez Irisarrikoak bakarrik Ortzaize, Aiherra, Heleta, Bidarrai eta... Irisarritik hamabost-hogei kilometrotara dauden Nafarroa Behereko herrietakoak elgartuz.
A.–Eta zein lan egin dituzue duela hiru urtetatik gaurdaino?
I. Duela bi urte «Bordaxuri» eman genuen, iaz «Manex Azeri» eta aurten «Menditarrak»...
A. - «Iturri» taldearen bigarren alditzat izenda dezakegun honetan Daniel Landartekin ari zarete lanean.
I.–Aurretik ere beti Daniel Landartekin egin dugu lan, ezberdintasuna da duela hiru urte arte jokalariak, denak, Irisarri bertakoak zirela... Gero gertatzen da asko gauza badelarik herri batetan, biziki nekea dela herri batetako gazte guztiek antzerki bat antolatzea: zenbaitzu ari dira kultur eta kirol mailako beste lanetan. Orduan beste taldetan eta beste herrietako jendeari galde bat eginez berriz sortu zen «Iturri» taldea.
A.–Taldea ze asmorekin sortu zen?
I.–Antzerkia egiteko asmoarekin, asmo soil horrekin... Nik antzerkia egina nuen, baina gero armadarengatik utzia nuen eta lanagatik ere urrun bait nintzen, gero hurbildu naiz honerat eta berriz asmotan nintzen antzerkiaren egitea, pentsatzen bait genuen antzerkiak bazuela berpiztearen beharra...
Monzon aukeratzearen arrazoinak
A. - «Bordaxuri», Molléreren «Manex Azeri», eta orain Monzonen «Menditarrak». Zergatik hautatu duzue antzezlan hau?
I.–Jadanik gutariko batzuk duela urte asko Heletako taldeak eman zuena ikusi eta oroitzapen ona ukan zuten, eta nola orain antzerki berriak ez diren idazten usu... Daniel Landartek ere duela bizpahiru urte Hegoaldeko antzerki talde batek Ustaritzen emandakoa ikusi eta ez zitzaion biziki gustatu. Jadanik joan den urtean lerratu zizkigun zenbalt hitz, biziki maite zuela antzerki hori, eta eman nahi zuela. Beste antzerkirik hatzemaiten ez genuelarik, elgarrekin hautatu dugu. Nik uste Daniel Landartek ideia asko bazuela antzerki horrentzako, eta antzerki bati lotzekotan hobe da gusturekin lotzea.
Bai, Heletarrak eman zutelarik, duela hogei bat urte, ttikiak ginen denak, baina testua leitu dut eta biziki gustatu zait. Eta ainitz zirto, bertso eta poetika badu. Testoa ez dugu batere aldatu, ingurumena baizik.
A.–Zuen aurreko lanarekiko ze aurrerakada dakar antzerki lan honek?
I.–Zenbaitek gorputz mugimenduzko «stage» batzu segitu dituzte. Duela bi urte hemen Iparraldean, hasitako ikastaldiak dira horiek Francis Basterot jaunari esker, hau da « Bordaxuri» antzerki taldearen kudeatzailea ere. Ikastaro horiek oso baliagarri izan zaizkigu gero, bereziki antzerki honetan baliatzeko. Iaz, «Manex Azeri» eman genuelarik, guttiago baliatu genuen ikastaro horien emaitza. Aurten gehiago baliatu dugu, bereziki «mari-gaixto»k egiten ditugunak, ikastaldi horiei esker hobeki baliatu dugu «mari-gaixto»en jokua.
A.–Apaindura eta jantzikeri aldetik zer ikusten duzue?
I.–Ingurumenari dagokionez badugu xantza bat, edo suerte bat, Orzaizeko lagun batzu badira tindatzeko eta apainduren egiteko. Orainarte ez genuen suerte hori, baina ezagutu ditugularik horiei esker apaindurak «Iturri» taldean egiten ditugu. Nik uste dut beharrezkoa dela pizu bat ukaitea apainduran ere istorioa laguntzeko.
A.–Basterotekin gorputza eta landu duzue, bestalde interpretazio aldetik ze behar ikusten duzue?
I.–Beharra beti badugu. Hartako ditugu hasi berriz ikastaro horiek. Bigarren urtekoek segitzen dugu, eta bada beste talde bat, lehen urtekoak, beste hamabost bat, orain hasi direnak.
A.–Diralaguntzen aldetik zer dago Iparraldean?
I.–Erran behar da, Daniel Landart gure kudeatzailea Baionan eraikia den Euskal Herriko Kultur Zentroan dagoela, han lan egiten du antzerkiaz eta bertsolaritzaz arduratuz. Kultur Ministeritzatik dirua ematen dute kultur mailean egiten den lanentzat. «Iturri» taldearentzat ere, aurtengoz, etorriko da dirua Gobernutik eta Bordeleko Rontseiletik paperak eta behar direnak Landartek eginik. Erran behar da, kultur sailean laguntzarik ba dela.
Bestalde, diru sartzeak saioetatik dira bestela ez dago ezer.
Aurtengo lehen estreinaldiak, esperantza berriak
A.–Zuek zarete aurtengo lehen estreinaldia, nola ikusten duzue aurtengo antzerkialdia?
I.–Bai, urtarrilaren 27an gara. Eta laster ikusiko dugu Garaztar talde bat, «Hiruak Bat» taldea. Besteak ere ari dira prestatzen: Hazparneko «Bordaxuri» ari da; Ezterenzubikoak ere ari direla uste dut; «Xirristi Mirristi»koek ere nahi dute antzerki bat eman aurten... Talde guztiek badaukate zegitzeko asmoa.
A. - «Menditarrak»antzerkiarekin Iparraldean normalki arituko zarete, baina Hegoaldera joatearena?
I.–Orainarte ez dugu batere gomitarik Hegoaldetik. Pentsatzen dut otsailean eta martxoan arituko garela Iparraldean. Gero gelditu egingo gara, berriz ere, ekainean edo uztailean hasteko.
Mikel Antza
36, 37


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakITURRI
EgileezANTZA1Kultura


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude