L.M. Bandres, Jaurlaritzako kargu berritik mintzo


2021eko uztailaren 27an
L.M. Bandres, Kultur Sailburuari elkarrizketa
Oraindik ere datuak zehatz-mehatz aztertzeko betarik gabe baina
L.M. Bandres, Jaurlaritzako kargu berritik mintzo
Duela aste pare bat jakin genuen L.M. Bandres Gasteizko gobernuan Kultur Sailburu izendatu zutela, eta –nola ez– kargu horretan dagoenak zenbait gaitaz zer pentsatzen duen jakitea probetxu haundikoa izan ohi da beti. Horrexegatik egin genion ondoko elkarrizketa hau bere Donostiako etxean errezibitu gintuen larunbat hartan.
ARGIA.– Gobernu guztiek beren programak dituzte; zeurean programarik ez bada ere, helburu nagusiak argi ditzazun gustatuko litzaiguke.
L.M. BANDRES.– Beno, hasteko esan beharra daukat sartu berria naizenez datu asko oraindik biltzeko dauzkadala eta nahiko arinkeria litzateke orain zehatz-mehatz hitzegitea gure helburuei edo gure eginkizunei buruz. Dena dela, ideia orokor batzu emateko gai banaizela eta alde horretatik ekingo diot.
A.–Turismoaren gaia Kulturaren aldamenean ipintzea izango litzateke berrikuntza haundi bat, agian.
L.M.B.– Kultura Departamendua piska bat berritua izan da ni sartuz geroztik eta hain zuzen ere lehen ez zegokion sail bat sartu dute: turismoa. Turismoaren aldetik nik uste nahiko lan egin beharra dagoela, orain arte egindako zenbait gauza sakonduz. Denok dakigun bezala, duela zenbait urte arte Euskal Herriko zenbait partek arrakasta haundia zuten turismoaren aldetik. Gero, gauza batzu izan direla etabar, turismoak atzera jo du eta berriro azken urte hauetan ikusten da gorantzako tendentzia bat, bai ekonomiaren aldetik eta bai gure Herriko egoeraren agerpide bezala aldetik, jendea hona etor dadila derrigorezkotzat jotzen dut., Gure herriaz saltzen den imajina oso berezia da, oso desitxuratua eta bortxatua. Zoritxarrez askotan biolentzia dela eta ez dela, agertzen gara aldizkarietan, eta ezin uka hori hor dagoela baina horrezaz aparte mila gauza ere egon badaude.
Orain artekoa kanpoko turismoari zegokionez. Baina barne-turismoa ere ikutu beharreko puntua izango da, guk gure, herria behar bezala ere ezagutu dezagun. Honek ekonomia aldetik ere bere inportantzia haundia daukala uste dut.
A.–Orain arte Kultura Sailari zegokionarekin sartuz...
L.M.B.–Hor parte desberdinak daude: kirola, patrimonioa, gazteria eta euskara, alde batetatik; eta gero HABE, EITB eta Orkesta Sinfonikoa bestetik.
A.–Has gaitezen, bada, kirola, patrimonia eta gazteriarena laburki ikusten.
L.M.B.–Nik uste dut Herri honetan kirolan bataz beste izan den maila oso altua izan dela, zenbait kiroletan bereziki, eta sakondu behar dugula alde horretatik. Bestalde, oso inportantea litzateke gure federazioak indartzea, onerako ala txarrerako; hori oso inportantea da. Orain arte Gobernutik pasa direnek lan polita egin dutela esango nuke batez ere azpiegitura aldetik, polikiroldegiak etabar hainbat herritan eraikiz... hori izan da gehien landu den arloa. Guri tokatuko zaigu beharbada azpiegitura horretaz baliatzea eta lantzea.
"Patrimonioa" deitzen zaion arloan, nik esango nuke daukagun patrimonio artistikoa oso aberatsa izanda oso gutxi ezagutzen dela. Guk bitartekoak ipiniko ditugu, beraz, gure ondare artistikoak ezagutu eta modu borobil batetan ezagutu daitezen (monumentuak eta ikusi ezezik, beren kontestuan ipiniz, e.a.).
Beste arlo bat–eta aurten maila berezi bat hartzen duena–gazteriarena da. Dakigun bezala aurten ospatzen da "Gazteriaren Urtea" eta hori dela eta ekintza batzu egingo dira. Beti nahiko beldurrarekin ikusi izan ditut horrelako urte borobiltsuak, askotan gauza sinboliko hutsetan gelditzen bait dira, baina halere ez dago gaizki orain arte mespretxatua izan den sektore bati ikutu edo toke bat emateko balio badu.
A.– Euskeraren arloan zuzenki sartuz...
L.M.B.– Euskara zuzpertzeari dagokionez oraindik gaia aztertu beharra daukat, arrazoin batengatik: aurreko gobernuan Lehendakariak bazuen Aholku Batzorde bat eta nik uste, hizkuntz politika gehiena handik zuzendua zetorren Kultura Sailean zegoen arlotxo hau nahiko ahalmen gutxituaz-ari zelarik. Nik ez dakit gure gobernu honetan nola eramango den hau, baina tratatuko denean ikusi beharko da nondik eramango den hizkuntz politikaren zuzendaritza. Alde batetatik nire desioa litzateke autonomia osoa edukitzea dauzkadan eritziak aurrera atera ahal izateko baina lanaren aldetik niretzat ere oso erosoa litzateke ardura hori ez hartzea.
A.–Lehenago aipatu dituzu zuen Sailarekin lotuta dauden beste gai batzu ere: telebista, HABE, Orkesta...
L.M.B.– Irrati-telebistari dagokionez beren lana hor dago eta beren arrakasta ere nabaria dela esango nuke. Horrexegatik ETBri aukera eman nahi diogu ordu gehiago emititzeko, noski presupostuen arabera. Beste atal bat HABE izango litzateke, bere lana hor dago eta ezin uka guztiz beharrezkoa denik. Hori kontutan hartuta, hortik ere sakondu beharko dugu. Errepaso honetan nire departamenduan dagoen azkeneko atala Orkestari dagokiona da. Oso positibotzat jotzen dut bere lana eta badakit oso kritikatua izan dela, horrenbeste dirua horretan gastatzeagatik edo. Guztion gustora ezin joka, baina ikusi behar da gure herriak beti izugarrizko joera izan duela musikarekiko, ondo kantatzeko, zenbait instrumento jotzeko, eta zaletasun hori hezi egin behar da gure musika azkeneko lau abesti modernoetan gera ez dadin. Horiek ere bai noski baina teilatua egiteko oinarria behar da eta musikan nik dakidalarik oinarria musila klasikoa da.
A.–Presupostuek zein puntutaraino mugatzen dituzte asmo guzti horiek?
L.M.B.–Gure Herriko zoritxarreko egoera ekonomikoaren ondorioz, gure presupostoek ezingo dute oso oparoak izan. Pertsona batek ez badauka bere elikadura segurtatzeko, ez du sekula pentsatuko literaturaz, musikaz edo arteaz. Horrexegatik, langabezia dela eta krisia dela, dagoenean pon-pon eta ez dagoenean ez dut esango egon, baina bai neurtu egin behar dela. Halere nik ahal dudan borroka haundiena egingo dut ahal dudan gehiena ateratzeko.
A.– Euskararen munduaz dauzkazun eritziak praktikan nola konkretatzen diren jakin nahi genuke, laguntzetan alegia.
L.M.B.– Lehen aipatu dut telebista: gero eta audientzia gehiago eduki dezan ahalmena eman behar zaio. HABEri dagokionez, edo beno, alfabetatzearen arloari dagokionez (mementu honetan ez naiz sartuko siglen borrokan). Hortik ere jo beharko dugu sakontzen, sakontzen eta fruituak neurtzen. Nire susmoa da zenbait kasutan dirua nahiko arin gastatu izan dela, nahiko sinbolikoki. Bitartekoak eskasak díra eta beraz ondorioz neurtu egin behar.
A.– Euskalduntzeari buruz ari garela, iaz kale mailan gori-gorien ibili zen gala AEK eta gobernuaren arteko istiluak izan ziren. Aurten horrelakorik gerta ez dadin aldetzeko aukerarik ikusten al duzu?
L.M.B.–Egia esan, oraindik ez dut astirik izan HABEko jendearekin hitzegiteko. Nik orain arte izan dudan erizpidea prentsatik hartutakoa da, barrutik ez dut ezagutzen, eta nik ahal dudan neurri objetiboenean ezagutu behar dut arazoa. Askotan irudi bat ematen da baina gero barrutik zifretan ikusita beste gauza bat izaten da. Beraz, ez dakit. Dena dela, hori alde batetara utzita nik uste dut Euskal Herrian lekua badagoela puntu honetan irakasle guztientzat (siglak alde batetara utzita, gehiago bai bait daude) badagoela lekua eta eginbeharra. Bitarteko batzu ditugu eta bitarteko horiek ahal den modurik praktikoenean erabili beharko ditugu, horretarako lana egiten ari garen bitartean lan horren fruituak neurtzen joan beharko dugularik.
A.– Dena dela, horretaz orain arte guztiok konforme egon dira, ezta?
L.M.B. Hitzez bai, baina horregatik diot ikusi beharra dagoela hitzez esandako hori benetan praktikarekin batera doan. Gero hor badago arazo bat. Munduan kualifikazioa neurtzeko nik dakidala modu bakarra asmatu da, eta horixe titulazioa da. Gustatu ala ez gustatu, munduan ez da beste biderik izan hori neurtzeko. Nik honekin inori ez dizkiot ukatzen bere dohaiak, hori beste gauza bat da. Administrazio baten edo gizarte baten egitura aldetik titulazioa beharrezkoa da.
A.–Hori bezalako beste arazorik?
L.M.B.–Beste arazo bat niretzat funtzionarioen konplexua da. Jendeak pentsatzen du gobernuak obligazioa daukala behin hezkuntzarako kontratu bat eginda horrek gero bizitza guztirako izan dadin, eta horrek badakartza bere ondorio latzak eta negatiboak.
A.– Aurreko urteetako berreuskalduntze-alfabetatze gaietan ezin konpondua arazo horietan ikusiko zenuke agian...
L.M.B.– Beno, lehen esan bezala gauza bat da egunkarietan agertzen dena eta beste gauza bat datuak eta zergatiak. Nik mementu honetan datuak ez dakizkit. Aldez aurretik nik esango nuke nire jarrera izango litzatekeela efikaziaren aldetik jotzea. Bitarteko eskasekin izugarrizko emaitzak lortzerik baldin badago, hortik jo beharko dugula uste dut, siglak eta gainerakoak alde batetara utzita. Mementuz hori besterik ezin dut esan.
A. Siglen gainetik ibili nahiak zer esan nahi du, datuen bila eta, HABEra nahiz AEKra berdin jotzeko asmoa duzula?
L.M.B.–Eta zenbait erakunde ere badira, ezta? Pentsatzen dut ez dakit, Hizkuntza Eskolak... egon badaude.
. A.– Majoritarioak diren aldetik aipatu ditut HABE eta AEK...
L.M.B. Bai, bi horiek dira majoritarioak noski eta dagokien garrantzia eman behar zaie baina beste batzu ere badira eta kontestu orokor batetan ikusi beharko da.
A.– Elkarrizketa bukatzera doa baina beharbada parentesi artean jarri behar genuke, guztia nahiko airean geratzen bait da, datu faltaz edo...
L.M.B.–Datuak zehatz-mehatz bilduak eta aztertuak edukitzeko gutxienez hilabete tterdi edo bi hilabete beharko ditut, pentsa joan den astelehenean izan zela gure zinegitea, eta dudarik ez dago presupostuak aztertzea eta erabakitzea, eta gero puntu bakoitzari dagozkion datuak eta biltzea... horrek denbora asko eramango dit.
A.– Bukatzeko, pertsonalki interesatzen zaidan galdera bat egin nahi nizuke. Zuen partiduan, PNVn, badago euskeraren arloan botere faktikoa baino botere erreala ere baden sektore bat, bizkaieraren aldeko sektorea. Alde horretatik presiorik izateko beldurrik ez daukazu?
L.M.B.– Orain arte ez dut izan inongo presiorik horretaz, e, orain arte. Dena dela. nik uste borroka honen sorrera hasiera batetan behinik behin linguistikoa baino politikoa izan zela. Politikan askotan sinboloak behar dira planteiamendu sakonago batzuren agerpide bezala kalean ibiltzeko. Nik askotan hitzegin dut euskalkien ultradefendatzaile direnekin, eta mahai baten inguruan jarriz gero nik frogatua daukat ez dagoela inongo prolemarik ados jartzeko.
J.L.
32-33


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazBANDRES2


Azkenak
2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Anbroxi Burguburu. Laborari sinple bat (omen)
“Orain dela zenbait urte euskalduna haboro jiten zen Santa Grazirat”

Liburua da Txomin Peillenena, Animismua Zuberoan (Haranburu, 1983). Hango istorioek ekarri gaituzte Urdatx edo Santa Grazira. Besteak beste, azkena hildako hartzaren historiak, kasu honetan ez baita istorioa. Herriko ostatuan galdezka hasi, hartzaren historia lekukotzen duen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Gorputz hotsak
“Batzuetan beldurra ematen du zer datorren galdetzeak”

Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude