«Ez gara hiltzaileak; antzinatik datorkigun kirola praktikatzen dugu»


2021eko uztailaren 12an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bizkaiko Ehiza Fedeaziokoak mintzo
«Ez gara hiltzaileak; antzinatik datorkigun kirola praktikatzen dugu»
Espainiako Ehiza Federazioak gure artean dituen bulegoetatik Bilbokoa aukeratu genuen eta bertan geure galderei erantzuteko prest ez zirudien jende gehiegi zegoenik. Hala eta guztiz ere, azkenean erantzunak eman zizkigunak oso prestu egin zuen eta benetan argigarria izan zela azpimarratu behar da.
ARGIA.ðGure asmoa da deabruaren abokatu-papera hartzea eta zuei akusazioetatik defendatzeko aukera ematea. Hasteko, ehiztarioi maiz egiten zaizuen kritika: ez duzuela legalidadea ere errespetatzen.
BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA.ðHorretan bi gauza zehaztu nahi nituzke. Hasteko, ez direla hainbeste legalidadea errespetatzen ez duten ehiztariak, ehiztaria benetakoa baldin bada kirol honen erregelak errespetatzea maite bait ditu, beste edozein kiroletan bezala. Eta gero, nik esan nahi nuke geu garela lehenengo interestuak horrelako ehiztari ahalik eta guxtienak egoteko. Ehizaren onura eta izen ona bait dago auzitan.
A.ðBai, baina zein bide dago «eskopeteroen» kontrola eramateko?
B.E.F.ðGuk ez dugu inongo prolemarik aitortzeko dauden guardak benetan gutxi direla eta dauden horiekin ezin dela ezer kontrolatu. Baina horrexegatik ere gu behin eta berriz ari gara guarda eta zaindari gehiago eskatzen. Geu gara legalidade hori kunplitu dadin lehen interesatuak. "Eskopeteroek" ez diote inori bentajarik ekartzen, eta are gutxiago ehizaren alderdi postiboan mugitzen garenoi.
A.ðZein da ehizaren alderdi positibo hori?
B.E.F.ð Ehizak daukan alderdi positiboa beste edozein kirolek daukan bera da: osasuna, ariketak, helburu bat lortzearren sakrifikatzea, gogoaren lasaitzea... guzti hori bilatzen dugu ehiztariok ehizera ateratzen garenean. Badakit hortik badiotela gu hiltzaile batzu garela, baina gu ez gara hiltzaileak guk antzinetik datorkigun kirola praktikatu baino ez dugu egiten. Egia da kiroi hori praktikatzeko zenbait animalia hiltzen ditugula, baina horregatik hiltzaileak baldin bagara askoz hiltzaileagoak dira xerra edota txuleta bat dastatzearren egunero milaka abere hiltegira eramanarazten dituztenak.
A.ðLehenago esan duzu «eskopeteroen» kontra zaudetela. Halere, jendeak dioenez ez dituzue salatzen eta elkarri babesa ematen diozue.
B.E.F.ðBeno, hori ez da sinplea baina hor gertatzen da hori ez dela guk jokatu behar dugun papera. Besteak salatzearen papera ez dagokigu guri, guardei baizik. Horrezaz gain, ez da egia guk «eskopeteroak» ezagutzen ditugunik, oso gutxi dira eta ezkutuan ibiltzen dira.
A.ðIngurunea zein hondatua dagoen ikusita, ez al litzateke egokia izango denboraldi luze batez ehiza bazter batetara uztea?
B.E.F.ðEz zaigu guri iruditzen hori irtenbide egokiena. Guk erreserba modukoak sortzea eskatzen dugu, zenbait animali klase azkar haz daitezen, gure kotoetan honez gero egiten dugun lez. Gainera, ingurunea izorratua dagoela egia izanda, erantzukizun hori ez dagokigu guri horretan ,askoz erantzukin haundiagoa eduki bait dute fabrikek edota ziutateetako planifikazio falta. Horren errua ezin zaigu guri hain modu errazean leporatu. Zer uste duzue? Guri ez zaigula natura eta bere irautea interesatzen?
A.- Halere, nahiz eta naturarekiko ardura izan zuen eskakizunetan ez duzue horrelakorik agertzen, ehizari buruzkoak baino ez dituzue egiten.
B.E.F.ðNoski, izan ere gure federazioa ehizarako federazio bat da eta ez da ingurune naturalaz arduratzen den ezer. Horretarako dauzka gobernuak bere organuak. Eusko Jaurlaritzak, esate batera, hor dauka SEFOCONA delakoa, eta gainera gure ehiztari-kuotak neurri haundia batetan hori eta hori bezalako organismoak finantziatzera dedikatzen dira. Ezin esan, beraz, horretarako ezer aportatzen ez dugunik.
A.ðBukatzeko, beste zerbait gehiago esan nahi al duzu ekologistengandik jasatako erasoei erantzuteko?
B.E.F.ðBai, batzutan inpresioa ematen didala benetako arazoetan zentratu gabe adarretatik joaten direla. Esate batera, behingoz aklaratu daitezela zergatik dauden ehizaren kontra. Zeren batzutan arrazoin moralak entzuten ditugu, izaki bizidunak hiltzea gaizki dagoelako eta hori guztia. Eta egia esan, ez zaigu serioa iruditzen gisa horretako arrazoinak ematen ibiltzea gizarte honetan okela jatea norma onartua denean (zenbat barazkijale daude herri honetan?). Gauza bera esan genezake haiek ere guk hil gabe animaliak bizirik ikusteko eskubidea dutela esaten dutenean, zeren gauza bera aplikatu beharko litzateke loreekin, guk eskubide bera bait daukagu beste batzuk ebakitzen dituzten loreeraz gozatzeko. Nik dakidala ez dira horretaz kexatzen. Guzti honekin esan nahi dut batzutan zentzuzko arrazoinak entzuten badira ere, askotan eta askotan txorakeria galantzak esaten dituztela.
22, 23



Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Natura\Besteak

Azkenak
2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Eguneraketa berriak daude