« Maskarada» ren hurrengo projektoa martxan
Marc Legasseren «Gastibeltzaren Karabinak»
"Maskarada"koak, taldea bera sortu zenetik urratsez urrats gero eta lan zailago eta anbiziosoagoekin ari dira, eta azken hau, zalantzarik gabe, sekula ez bezalako desafioa dute. Beste obrak muntatzea abentura bat bazen, honoko hau abentura zirraragarria izango zaiela zalantzarik ez.
Aspaldiko projektuaren gauzatzea
ARGIA.–Oker ez banago Marc Legesseren "Gastibeltzaren Karabinak" nobelaren antzerki bertsioa egitea ez da berria "Maskarada"rentzat.
MASKARADA.–Ez, ez da berria. Aspalditik dugu "Maskarada"n projektu hau egiteko asmoa. Baina gertatu dena zera izan da, orain arte ez dugula izan orainarte hauegiteko azpiegiturarik. "Maskarada" sortu zenean, oso jende gutxi zegoen, eta gure esperientzia ere nahiko motza zen. Orduan, umeentzako antzerkiarekin eta kale-antzerkiarekin hasi ginen. Guretzat, "Gastibeltzaren Karabinak" projektu nahiko eskura ezina zen. Asko itxaron dugu obra hau egiteko.
A.–Helduentzako antzerkiarekin hasi zinetenean zergatik ez zenioten heldu hasieratik projektu honi?
M.–Helduentzako lanekin hasi ginenean, joan den urtean, obra komertzial bat aukeratu genuen, horrek esan nahi du egile ezaguna, komertzialitatea frogatua zuena. Hori izan zen gure lehen obra. Orain hasten gara guk egin nahi dugun antzerkia egiten. Hau da, nolabait. gure lehen obra gure hirugarren etapan..Lehen etapa izan zen umeentzako antzerkia, horrek ez du esan nahi aurrerantzean egingo ez dugunik. Bigarren etapan hasi ginen Dario Forekin... Eta hau da Marc Legasseren testo bat, baina esan daiteke talde lana izango dela ere.
Marc Legesseren estilo berezia eszenaratu
A.–Gidoi teatrala ideztearen lana nola izan da?
M.–Bueno, Marc Legasseren estiloa nahiko berezia da,hemen egiten denarekin gonbaratuez gero. Liburuan ekintza oso laburra da, ekintzazko filme batetan eszena osoa osatuko lukeena Marc Legassek hiru esalditan botatzen du, eta aitzitik, oso zabal kontatzen du pertsonaien istoria. Obra honen funtsezko arazoa antzerkirako egokitze lana egitea zen. Lan hori Karlos Panera eta Santiago Gurrutxagaren artean egin dute, eta ondorengo lana izan da pertsonaia horien biziak elkarrizketetara aldatzea.
A.–Gidoi horretan liburu osoa sartu duzue?
M.–Ez, gidoiean gehienbat liburuaren lehen mugimendua osatzen duena sartzen da. Baina ez da horretan bakarrik oinarritzen, baita Marc Legasseren beste liburu batzutan ere, bere obretan deskribatu eta transmititu nahi duen ideologian, bere estiloan. "Pasacalles por un pais que ni existe" horretan ere oinarritu dugu lana.
A.–Eta zergatik hautatu duzue lehen zati hori?
M.–Guri, hasiera batetik interesgarriena iruditu zitzaigun lehen zati hori liburuko zatirik fantastikoena zelako.
Obra aukeratu dugu daukan fantasiagatik, fantasia eta komiko mailan eskeintzen dituen aukerengatik. Obrak Euskadiko errebelioa eta errebelio horrek duen fantastikotasuna eta poetikotasuna tratatzen du. Guk ideialak sinetsi ditzakegu ala ez, baina zalantzarik gabe ideial horiek poetika eta fantasia bat dute, eta horixe uste dugu guk uzten digula obra honek desarroilatzen.
"Maskarada"rentzat aurrerapausoa
A.–Interesgarria litzateke jakitea zer suposatzen duen obra hau muntatzeak "Maskarada" taldeak orain arte eraman duen ibilbidearekiko.
M.–Momentu honetan, azpiegitura piska bat badugu, orain bederatzi antzezle gara eta inguruan ere jendean badabil. Orain interpretazio aldetik pausu bat eman behar dugu derrigorrez. Dena dela, obra honekin dena jartzen dugu jokoan. Hiru hilabete eman ditugu emanalditan, gero bi hilabetez obra muntatzera dedikatzeko, hau da, obra muntaia bezala ateratzeko dirurik ez dago, bi hilabetetarako soldatak daude. Muntaiak bi milioi inguruko kostoa izango du.
Eta projektua lantzeko Lekeitiora joan dira "Maskarada"koak, bertan entzerratu eta lan egiteko asmoz, apirilerako edo Euskal Herrian kasik esistitzen ez diren eszenatokietatik "Gastibeltzaren Karabinak" paseiatzen hasteko asmoz. Aurrerago izango dugu talde honekin luzaroago mintzatzeko aukerarik.
M.A.
37