Lankide Aurrezkia: 25 Urtetan Inperio Txiki Bat


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñaki Gorroñorekin Kooperatiben egoeraz
Lankide Aurrezkia: 25 Urtetan Inperio Txiki Bat
Irail honetan betetzen ditu 25 urte Lankide Aurrezki Kutxak. Nekez pentsatuko zuten bere sortzaileek, 1959 hartan, hainbeste hedatu eta indartzeraino iritsiko zenik. Bere mailan, indar faktiko bat da Caja Laborala Euskal Herrian. 160 kooperatiba bere inguruan bilduta, 19.000 langiletik gora, 130.000 pezetatako salmentak joan den urtean, taldearen baliabideak 60.000 milioitatik gora, milioi erdi euskaldun taldean inplikaturik (langileak, Lankide Aurrezkiaren bazkideak, Eroskirenak....) Eta inperio txiki honen motorean Iñaki Gorroño da Idazkari Nagusi Tekniko.
ARGIA.–Zertan oinarritu da Lan Kide Aurrezkiak bildu dituen kooperatiben aurrerabidea?
IÑAKI GORROÑO.–Begira, oso galdera konplexua da hori; eta erantzun xinple bat ematea, arlotekeria litzateke. Bat egiten diren faktore asko daude, nire iritziz:
Euskal Herriak duen industri esperientzia eta eskuhartzeko ohitura.
– Espainia-ko merkatuaren haztura 60. hamarkadan.
–Aurreratzaileek Lan Kide Aurrezkiari beti eman izan dioten laguntza. –Irabazien birrerabiltze politika oinarrizko Kooperatibatan.
– Babes-Kooperatiba edo bigarren mailakoen existentzia beharrik duenari laguntzeko, merkatuak ohituraz ematen dituen baino zerbitzu merkeagoak emanez (Lan Kide Aurrezkia, adibidez, finantza sailean, Lagun-Aro aseguru sozialetan, Hezibide Elkartea hezkuntzan, Ikerlan teknologia ikerkuntzarako, etab).
Faktore guzti hauek kontutan izan behar dira nahitaez, eta beste bat ere: Kooperatiba-Experientzia hasi zen garaia, 50. urte garaia, alegia. Euskadirentzako hil ala biziko momentua. Euskal Herriak garai horretan hasitako beste ekintza asko ere, Kooperatiba-mugimenduari loturik dago; eta ezin bereiz ditezke, inola ere.
A.–Enpresa kapitalistaren kontraesan tipikoak gainditu al dira Kooperatibetan? Lan-antolakizunetarako ohiturazko ereduak aldatu al dira?
I.G.–Hasteko, Elkarte Izengabeetan gertatu ohi diren funtsezko kontraesanak ez dute indarrik Kooperatibatan: Kapitalak ezin irentsi dezake lanak sortzen duen gainbalioa. Hala ere, honek ez du esan nahi, noski, kontraesan gaizto denak gainditu direnik. Adibidez, beren lanagatik informazioa kontrolatzeko ahalmena dutenak, eta, bestalde, egunero informazio-iturri horietara hurbiltzea ezinezko zaienen artekoa. Honez gainera. beste zenbait kontraesan ere bada eguneroko bizitzan, hala nola gizona eta emakumearen arteko ezberdintasunak sortzen duena, taldean elkar lanean ari direnen belaunaldi-ezberdintasunak etab; konpontzen zailak dira, baina printzipioz ahaleginak egiten dira Kooperatibetan.
Orohar, euskal Kooperatibetako langintza-antolakizunaren ereduak antzeko beste industria modernoctan erabiltzen diren bezalatsukoak direla esan daiteke. Alabaina, esperientzia zehatzak hezurmamitu dira zenbait Kooperatibatan konbentziozko lan-kateak kendu eta autoarauzten diren lan-taldeak sortuz. Europa guztian lehenengo esperientziak izan direla esango nuke; eta langile bakoitzaren jarduna aberastuz gainera.
Emaitzak, nolanahi dela ere, oso desberdinak izan dira orainartekoan. Eta langilearen beraren portaera ez da beti positiboa izan: adina, bakoitzaren gaitasun-neurria eta beste faktore asko kontutan izan behar da, jakina.
A.–Kooperatibetan ere sentitu al da krisia? Eta zer erantzun praktiko antolatu du Kooperatibogoak larrialdi honi aurpegia emateko?
I.G.–Krisiak gogor eraso dio Kooperatibagoari ere, nosti. Beste edozein bezalaxe, enpresa bait da lehenengo eta behin. Hala ere, elkar lanak larrialdi honi beste moduz erantzuteko aukera eta bideak eman dituela esan behar, bestela ezinezko ziren baliabideak praktikan jarriz.
Esate baterako? Kooperatiba Industrialetan, lantsariak igotzerakoan ez zaio begiratu IPCren gorakoari bakarrik. Kooperatiba bakoitzak lortu duen Chas-Flow delakoa ere oso kontutan izan da, ezinbestean. Eta zenbait Kooperatibatan kapital gehitzeak ere egin behar izan dira azkeznengo urte hanetan, bazkideen aldetiko ahalegin haundiz.
Jeneralki. urte hauetako krisiak sortu duen larrialdia gozatzeko, beste zenbait bideurratze ere egin du euskal KooperatiLagoak: Eskualdeetan Kooperatiba taldeak antolatu, adibidez, edo desenpleguaren kontra egiteko kQoperatiLarteko akordioak lortu. Iehendik ez genuen laguntasun bide hau sortu eta indartuz, KooperatiLatako langileen mesedetan, eta Taldeko Gizarte Asegurantza Elkartearen barruan (Lagun-Aro).
Hala eta guztiz ere, egoera larri honetan euskal Kooperatibagoak aurrera irtetzeko sortu izan duen laguntasunik onena, babes elkartasunen eragina izan dela esango dizut: Lan Kide Aurrezkia, Lagun-Aro, Ikerlan, etab.
A.–Lan Kide Aurrezkia eta Banku kapitalista baten artean bai al dago egiazko diferentziarik?
I.G.–Inolako subjetibismorik gabe, baina Lan Kide Aurrezkia eta Banku baten arteko diferentzia sustraizkoa da, noski.
Ez dezagun ahaztu Lan Kide Aurrezkia bera ere Kooperatiba bat dela, eta, horregatik, barneLo gestiogintzan eskuhartzaile dela esperientzia honetan. Baina, horrez gainera, funtsezko ezberdintasun bat ba dago beren lanean: Kooperatibei eskeintzen dien laguntasonaren interesak, alegia. Bazkideturik ari diren Kooperatibei % 13an esPeintzen die dirua Erakunde honek. Eta Bankuak, ostera, batanaz-beste % l5an ematen die.
Batetik bestera dagoen diferentzia. bistan dago, beraz.
Hala ere, laguntasun hau beste zenbait alderditan oraindik ere haundiagoa da. Esate baterako, promozio berrietan, birmoldatzen ari diren Kooperatibatan, Nekazari Kooperatibatan edo hezkuntza profesionalean, etab.
Lan Kide Aurrezkia Banku konbentzional baten antzekoa izan balitz, lehenengo, euskal Kooperatibagoa ez zen sortu ere egingo, ezta hazi den bezala hazi ere.
A.- Lan Kide Aurrezkia eta bere Talde Kooperatiboak bai al dute projektu politiko zehatz bat Euskal Herrirako?
I.G.–Sozialismo eta Kapitalismoaren arteko «hirugarren bide» bat antolatu nahi izatea, hantustekeria ikaragarri bat izango litzateke guretzat, eta hori erabat baztertzen dugu, noski.
Baina areago: Kooperatibak ez dira apolitikoak, baina bai partidugabeak. inork instrumentaliza ez ditzan ahaleginak egitearen zentzuz behintzat. Eta erakunde bezala ez dute ere inor babestu eta aukeratzen.
Talde Kooperatiboak ez du, beraz, inolako projektu politiko zehatzik Euskal Herrirako, bistan dagoenez. Ez bait da hori bere egitekoa eta ez helburua ere. Enpresak sortu eta desarroilatzea dagokigu guri. Euskal Herriaren eraikuntza, bestalde, euskaldun guztioi dagokigu.
A.–Zer harreman dituzue Administrazio Zentralarekin? Gogorrak ala errazak?
I.G.–Inola ere ez gogorrak behintzat. Zuzenak esango nizuke eta, orohar, oso emankorrak ere bai elkar lanaren sailean. Nolanahi delarik ere, zenbait arazo konkretutan behintzat, harreman horiek pizkortu daitezkeela pentsatzen dugu.
A.–Gaurregungo egoera autonomikoak zer aldakuntza ekarri du Kooperatibatara?
I.G.–Aldakuntza positiboa ekarri duela esan behar. Alde batetik, Kooperatiba Lege Euskalduna askoz ere malguagoa da Estatala baino, batez ere Kooperatiba berriak antolatze zereginetarako. Eta bestalde, administratuarentzako askoz ere errazagoa da gure arazoak hemen hurbilean erabakitzeko aukera izatea.
Aldaketak bereziki Bazkide Lanean diharduten kooperatibei erasan die. Izan ere, beste Babes-Kooperatiba haiek, Lan Kide Aurrezkia. eta antzekoak alegia, estatu mailako Legeriari loturik bait daude. Kontuan izan Nafarroan ere ba direla Kooperatibak.
A.–Lan Kide Aurrezklak zer harreman ditu, bestalde, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioarekin?
I.G.–Lan Kide Aurrezkiaren legezko estatusa, jakina denez, Kreditu-Kooperatibarena da, eta ez Aurrezki Kutxarena. Horrexegatik, hain zuzen ere, ez dago sarturik Hego Euskadiko Aurrezki Kutxen Federazioan. Orainaldian bateratzeko joera nabari delarik ere, Kreditu-Kooperatibei aplikatzen zaien Legeria eta Aurrezki Kutxena desberdinak dira.
A.–Kooperatibagoak, guttienik ere bere irabazien % 10a Hezkuntza eta Gizarte Ekintza Fondorako erabiltzen du. Zer ekintza konkretutarako ordea?
I.G.–Hezkuntza eta Gizarte Ekintza Fondorako uzten den dirua zertan eta nola erabili Kooperatiba bakoitzetako Batzarre Nagusiak erabakitzen du.
Nolanahi dela ere, Talde osoari begiratuz, Fondo honetako ondasunak erabiltzeko orduan, euskararen promozioa eta kooperatiba berrien sorkuntzak izaten dute lehentasuna gure historia guztian zehar.
A.–Zeintzuk dira Lan Kide Aurrezkia eta bere Kooperatiba Taldearen kezka nagusiak geroaldiari begira?
I.G.–Gure kezka nagusia, gaurregun sortu zaigun langabeziak areagotu duena hain zuzen ere, Euskal Herrian elkar-lanpostu berriak sortzea da, noski.
Azkenengo lau urte hauetan, Talde kooperatiboak bere lanpostuak oso-osorik zaindu ditu: baina ez dugu izan enplegu berria sortzerik, zoritxarrez. Oztopoak ez dira sortu baliabide finantzarien taltaz, bai bait daude: ez eta industri aukerarik ezez ere. Bai zera. Behar hainbat gidatzaile eta gaurregun exigitzen diren baldintzaz jantzitakorik ezak sortu ditu larrialdirik gogorrenak, zinez.
Geroaldia segurtatzeko era bat bakarrik dago: «ikerkuntza- exportazioa - hezkuntza» hiru zutabeak tinkotu, alegia. Eta, oso laster hala ere, ahaleginik haundienak hezkuntza sailean egingo dira.
Lan Kide Aurrezkiaren XXV. urteurrenaz baliatuz, 1.984-ko urtearen azkenaldera hain zuzen, "Ikasbide" ikastetxea eraikiko da. Hau da, hezkuntza kooperatibo, enpresarial eta euskalduna emango duen ikastetxea, alegia. Eta bere eginkizun nagusienetako bat, besteak-beste, gero Kooperatibatako zuzendari izan daitezkeen postgraduatnentzako ikastaro bereziak antolatzea izango da.
Bestalde, Talde Kooperatiboaren dimentsio eta konplexutasunak Kooperatiba guztien akoplatze eta eskuhartze egoki eta zuhur batetarako organo berriak sortaraztea aholkatzen dute (Kooperatiba Batzarre eta Talde Kontseiluak). Kooperatibagoa bereizten duen prozedura federatibo honetan urrats berri bat izango da guztiori, noski. Eta gure eguneroko bizitzan protagonismo nabarmenago bat izatera eragingo ditu, Taldearen kohesioa indartu eta zuzpertuz.
Iñaki ZUBIONDO
11-13

GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
GaiezEkonomiaerbitzuakBanka
PertsonaiazGOROÑO1
EgileezUBIONDO1Ekonomia

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude