Idatzian Solas Egin Beharrekoak


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
«Joanes Urkixo eta Laura Mintegi, Ttu-ttua aldizkariaren arduradunei elkarrizketa
"Ttu-Ttua Zero Kalean Dagoeneko"
Idatzian Solas Egin Beharrekoak
Nire aurrean bi neska-mutil erabat arrunt. Zur eta lur geratu naiz, egia aitortzeko, nigana hurbildu eta ea ARGIA-ko kazetaria naizen itaundu didatenean, ez bait nuen espero, aldizkari berri honi ipini dioten izenburu martxosoa dela eta honen jende arrunta izatea –barka iezadazue errepikapena, baina astoratu samarrik nago oraindik– eta azken finean, hala subertez ere txerokee jator eta garbiak dira: Laura eta Joanes Joanes Urkixo eta Laura Mintegi, aldizkariaren erantzundunak, beren eta beste hamairu partaideren izenean, maketatzailea barne. Azkenean, nire harridura eta pozezko nahasketa bitxi hau nabari ez dezaten, prest nekartzan galderei ekin diet:
ARGIA: Tira, lehen galdera behar-beharrezkoa iruditzen zait aldizkari berri bat sortzen denean, eta batez ere zuen kasuan: zer dela eta, Ttu-ttua izenburu hori?
1TT: Eta zergatik ez? Beste hamaika mila izen bururatu zitzaizkigun, eta azkenean aldrebesena aukeratu. Norberak nahi duen moduan har dezala, azken batean mila itzulpen ezberdin bait ditu. Dena dela, ez esan guapoa ez denik.
2TT. Bai horixe. guapoa eta martxosoa, nahiz eta guk beste zerbait eman. Gainera ere jendeak hitz jokoak asmatu eta barre egingo digu, baina barrukoa irakurtzen dutenean, sekulako sorpresa.
ARGIA: Eta sorpresa zergatik?
1TT: Ba benetan kalitatezko edukina duelako, eta idazle ezagun zein ezezagunak azaltzen direlako.
(Arraioa! Tipo hauek ez dira ba harroputz samarrak? Baina ez dut irtenbiderik eta derriorturiknago elkarrizketa burutzeko).
ARGIA: Konda ezazue, mesedez, zeintzu diren idazle horiek eta zer nolako literatur metak idazten dituzten, aldizkaria zertan den tinkatzeko.
1TT: Izen guztiak aipatzea luze samarra litzateke, eta nahiago dugu jendeak erosi eta bere kaxa deskubritu ditzan. Literatur motei dagokienez, aipa ditzagun itzulpenak, nobela beltzari buruzko saio laburra, poemak eta hainbat sormen-idazlan.
2 TT: Eta kontuan izatekoa da ere, egin dugun izen batzuren erreibindikazio antzekoa: Ambrose Bierce, Tolkien, Franklin, euskal literaturaren ohizko hildoetatik pixkat aldentzen gaituena.
ARGIA: Ederto, aipatzekoa da, beste aldetik ere, azala eskuz margotu duzuela, eta bostehun ale horrela egitea ez da lan makala. Non salduko duzue aldizkaria?
1TT: Bilbo inguruan hainbat liburudendatan, baita euskaltegi eta unibertsitateetan ere. Horietaz gain, Donostian. Gasteizen eta Iruñean, ohizko liburudenden bidez.
2 TT: Venezuela eta Estatu Batuetan bigarren alerako uzten dugu banatzea.
ARGIA: Azkenik, zer uste duzue zuek euskaraz azken boladan hartu duen gorakadaz, pop-rock ere euskaraz egiten dela, eta hainbat eta hainbat irakurri eta erosten dela?
L1TT: Ba, Eusko Jaurlaritzak subentziorik ematen ez duen bitartean...
2TT: Eta euskal iduzleak gartzelaturik dauden bitartean...
1TT: Eta gainera ez da horrenbeste irakurtzen, oraingoz behintzat...
(Moztu egin behar diet, bestela ederrak botako dizkidate eta. Azken batean, ez ziren nik uste berain txerokeeak).
Ignatius LIXT IRAZGARMENDIA
34

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakTtu-ttua
PertsonaiazURKIXO1
PertsonaiazMINTEGI1

Azkenak
2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude