Literaturaren Anaia Pobrea Indartzeko Lehiaketa


2021eko uztailaren 23an
Koldo Tapia, Santurtziko Udaletxeko itzultzaileari elkarrizketa
Koldo Tapiarekin, Santzurtziko Udaletxean Itzultzaile, Solasean
Literaturaren Anaia Pobrea Indartzeko Lehiaketa
Euskal Herriko hainbat udaletxetan, nobela edo ipuin sariketak antolatu, antolatzen eta antolatuko dira, baina horien azken helburu ezkutua, zenbait kasutan, udaletxearen izena goratzea baino ez da izaten. Santurtziko udaletxeak, Koldo Tapiaren eskutik, Antzerkigintza Lehiaketa antolatu du «gure herrian diharduten antzerki taldeei, materiale berria eskeini ahal izateko, egun zaharren moldaketen bidez edo itzulpenez bakarrik balia bait daitezke".
Korporazio berriarekin batera, Koldo Tapiak bulego berria estrenatu du. Oraingoa lasaiagoa eta apartagoa da, eta ez horren zaratatsua, baina bestea bezala, paperez eta euskararen aldeko kartelez beterik dauka. Goiz goizetik aurkitu dugu lanean, langilea dugu, eta berak esan digun bezala, batzutan murrungatua izan da, gaueko bederatziak arte lanean aritzeagatik.
Guk iniziatiba berri honi gorputza eman dion zergatia galdetu nahi genion, baina ez hori bakarrik. Azken bolada honetan udaletxeetan ematen ari den «fenomeno literarioaz» ere, mintzatu nahi genuen.
ARGIA.–Zeintzu dira aurtengo ediziorako dituzuen asmo berriak?
KOLDO TAPIA.–Ikusirik aurreko bi urteetan ipuin lehiaketak aurrera eraman ditugula, eta azkenak arrakasta nahiko handia izan zuela, aurtengo edizioaren aurrean eztabaida bat sortu da: zer da garrantzitsuena, hasierako lehiaketari halako propaganda izango lukeen lehiaketa ospetsua eta izen handiko bati eustea, eta hori indartzen jarraitzea, edo udalek kultur maila honetan egin behar duten zeregina zehaztea?
Azkenengo honetan, badirudi instituzioen aldetik, ipuin lehiaketari lehentasun handia emateko halako joera bat dagoela. Joera hau, orohar, oso baikorra da, baina badirudi halako gurpila batean sartu eta bertatik atera ezinda gabiltzala. Beharbada, kasu askotan, udaletxe bati izena emango dion zerbaiten atzetik, beste ezer baino gehiago. Hau da, helburuak gehiegi zehaztu gabe.
Nik uste dut beharrezkoa dela momentu honetan erreflexio bat egitea; alde honetatik ikusi dugu, udalen zeregina eta beste instituzio batzuren zeregina bereiztu beharra dagoela. Hau da, udalek beren lekuko zereginetara askoz ere lotuago behar dute izan, eta beren aportazioa, maila honetan, pretentsio apalago, baina ez horregatik garrantzi gutxiago duten zeregin batzuetara lotu behar dutela.
Aurtengo literatur lehiaketa honetarako, jende asko ari zela bere ipuinak prestatzen, hirugarren lehiaketa zetorrela pentsatuaz. Telefonoz hainbeste dei jaso dugu noiz atera behar ziren oinarriak galdetuz.
Aldiz, guk aldakuntza bat emango diogu aurtengo lehiaketa honi. Eta aldakuntza hau honetan datza: bi urtetan ipuin lehiaketak egin ditugu eta aurten antzerkiari lotu nahi gatzaizkio. Zergatik? Nik pertsonalki uste dut udalek, literaturgintzan dauden beharrei, ez erantzun bat–azken batetan erantzun bat ez da lehiaketa bat sortzea–baizik bide urrats bat egin behar dutela. Zeintzu behar aurkitzen diren ikusi behar da, zeren ipuingintza ez bait da literaturako jenero bakarra.
Gaur argi eta garbi ikusten ari da literaturgintzan, anaia probeena antzerkigintza dela. Pareko jarri daiteke poesia baita ere (Nik, dagoenera, pobreagotzat jotzen dut antzerkigintza).
Nahiz eta jakin ipuin lehiaketa batetik espero daitekeen oparotasunik ez duela izango, halan eta guztiz antzerkigintzari lotzea pentsatu dugu. Eta funtsezko arrazoi bati lotua dago. Alde batetik, azkenengo denboraldi honetan Euskal Herrian–eta ez hemen bakarrik–, antzerkia, urrats berri bat egiten ari da.
Eta antzerkigintza honetan, oztopo handirekin aurkitzen ari dira; beti textu oso zabal batzuetara lotu beharrean aurkitzen ari dira, eta hortik atera behar dituzte textuak heuren lanak egiteko.
Hemen, antzerki tailer batek funtzionatu zuen bi urtetan, eta zeri heldu ez zeukatela eta, obra luze bat hartu behar izan zuten. Agertutako eragoz penak zirela eta, taldeak azkenean porrot egin zuen.
Literaturaren aldetik, antzerkilariek oso laguntza gutxi daukate. Guk, lehiaketa honen bitartez egin nahi duguna zera da, bide bat urratzen hasi, eta egun antzerkigintzan ari diren jende horiek behar dituzten textu laburrak eskeintzen ahalegindu.
A. - «Eskeini» esaten duzunean, lan horiek argitara emango dituzuela esan nahi duzu?
K.T.–Guk lehiaketa hau martxan jarri genuenean, puntu bat azpimarratu genuen. Literatur lehiaketek oso zentzu gutxi lukete idazleen lanek udaletxeko papertzarren artean galduta gelditu behar badute.
Hau da gure helburua: idazleek beren lanean jartzeko, eta berriak idaztera bultzatzeko egiten dituzten lanek argitaratzeko posibilitatea ematea. Nolabait, heuren lanak lehiaketa pasatzeak, eta ondorioz, kritikoen eskuetan jartzeak sor bait lezake literaturgintzan aurrerabidea. Guk, orain arte, argitaratutako liburuegatik oso kritika onak jaso ditugu hain zuzen ere, asko direlako lehiaketak antolatzen dituztenak, baina argitaratzen dituztenak. oso gutxi.
Lan horiek argitara ez emateak, udalek heuren propaganda bakar bakarrik egiteko montatzen diren roilo batzu direla esan nahi du, besterik ez.
A.–Zein izan da aurreko bi lehiaketen balantzea? Santurtzi herri erdalduna izanik, nortzu izan dira horretara aurkeztu direnak? Bertako euskaldunberriak, kanpoko idazleak.... zeintzu datu dauzkazue?
K.T.–Azken lehiaketan 37 ipuin aurkeztu ziren, 12 Gipuzkoatik eta 25 Bizkaitik. Hauetatik 13 Bilbo Handia deituriko horren barnean bizi direnak, eta hauetatik 4 euskaldunberriak. Lau hauetariko 2, ibai ezkerrekoak. Saritutako ipuin bat hemengo euskaldun berri batena izan zen. Honek zerbait garrantzizkoa esan nahi du, eta gure ahaleginaren justifikazioa da.
Ez dugu esango literatur lehaiketa hauekin garantizatzen dugunik herriaren euskalduntzea, gutxiagorik ere ez, baina euskarak prestigioa lortzeko urrats interesgarria dela uste dut.
A.–Lehiaketa hauek aurrera ateratzeko izugarrizko esfortzua egin duzue. Lan honetan, udaletxeko politikoen aldetik zelako tratua jaso duzue? Erraztasunik eman dizuete, edo aldiz oztopeak aurkitu dituzue?
K.T.–Nik esango nuke Aita Santuarekin topo egin dugula, eta topo egin dugu politika gizonekin. Lehiaketaren kostoa, erderazkoa eta euskarazkoa sartuta eta edizioa barne delarik, ea hiru milioitakoa da, eta Santurtzi bezalako udaletxe batentzat, hori esfortzu oso garrantzi handikoa da. Norbaitek baino gehiagok esango luke Santurtzik nolabaiteko kontzientzia daukala, baina gauzak barrutik ikusita oso desberdinak dira.
Ni sartu nintzen garaian, udaletxean mota bateko konposaketa politikoa zegoen, eta oraingoa oso bestelakoa da. PSOEk alkatetza dauka, nahiz eta guztizko gehiengoa ez izan.
Aurten projekto hau aurkeztu dudanean, hauxe gertatu da: nola aurreko Korporazioak atera zuen lehiaketa, oraingoak ez zuen gutxiago izan nahi. Zoritxarrez, funtsean dagoen argudioa hori da.
Dena dela, horretaz balia bagintezke euskal literatura indartzeko, ongi etorria izan bedi, eta beste lekuetan egin ahal baledi, inork ez beza diskisizio arraroetan minutu bat bera ere pasa, aurrera.
Laura MINTEGI
26-27



GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazTAPIA2
EgileezMINTEGI1Hizkuntza


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude