Yosu Loroño musika irakasleari elkarrizketa
Loroño'tar Yosu
Bilbo'ko Alameda Urkijo kalean, euskal izendan denda bi dagoz: "Toko Eder" izena daben kaletegi but eta onen orduan "Goxo toki", bestea. Or etxe orretan, irugarren pisoun dauko Loroño'tar Yosu'k bere soñu irakastegia, bai pianorako eta bai kordeoirako. Eta alkar-ikuste onen botartez, Zeruko ARGlA'RA ekarten goaz.
–Yosu, Zelan sortu yatsun soñu zaletasana?
–Begira: nire aitak (g. b.) gitarra bat lagun ebala oso ondo abesten eban. Entzungarria zan aren Iparragirre'ren "Agur nire biotzeko" eta Zabala'ren "Euskal Ereserkia". Atsegiñez beterik entzuten neutson eta ortik sortu yatan soñulillura.
–Eta, esaiduzu nortzuk izan dira zure irakasleak?
–Larrabezu'n euki neban bat, baña benetan bideratu nenduana" Gazteki'ko" zuzendaria, Derteano izan zan
–Soñu arloen zer ikasi dozu?
–Piano, kordeoia, eres-araoak eta eresgintza ikasi nebazan Bilbo'ko Musika Ikastegian.
–Bai, badakit aurrerenetariko ikaslea izan ziñala eta, enzen, zare irakasleak nortzuk?
-Len esan deutsuten lez, Derteano... eta pianoan Aurelio Castrillo; eres-araoan José Franco eta Tomás Aragues, biok eres sortzalle ospatsuak, eta, atsenez, eresgintza, gaur Bilbo-ko Musika Ikastegia'n zuzendari eta "Kardin" euskal-balletaren egille dan Zubizarreta'tar Bitor Janua.
–Soñu arloan zer da zure berebiziko egite-araoa?
–Pianua, kordeoia eta ereskuntza erakusten dodaz.
–Eta zelan sortu-erazi zenduan zure orkesta ori?
–Ikasle oneneitakoak aukeratuta.
-Zenbat sarie guztiz?
-Izen da guzti esango deutsudaz:
Lenengoak:
Mª Yosune Errasti (banakoa)
Ariznabarreta Miren
Izagirre Miren
Bigarrenak:
Manzarbeitia Miren L. (banakoa)
Ibañez Irune
Irugarrenak:
Elorriaga Mari Asun (banakoaJ
Kobanera Txaro
Laugarrenak:
Bardesi Kontxa (banakoa)
Lara Mikel
Bekoak:
Lasagabaster Iñaki eta iruertzkiñegaz, Loroño Asier, nire seme txikia.
–Eta zuen eres txorta?
–Berrogei bat lan dira ikasiak, euren artean: Bethoven, Haydn, Schuber, Verdi eta abar.
–Eta euskal soñurik?
–Geyena: orretan gara ba gogorrak: Oñazez. Ai ori begi eder. Goizeko Izarra, Mai-ganeko... Orain euskal eresti bot gertatzen diardogu. organorako Alberdi Irabasleak egiña eta nik kordeoirako atondua.
Eta, zeu, soñu jotzalle lez, zer?
–Esan deutsut, nire erakuskaiakin eta partitura gertatzeagaz oso lanperatuta nabillela, baña, orregaitik ez dut alde batera ixten nire sayoak...
–Partitura gertakizanak aitatu dozuz, eta, ori egiteko zelan konpontzen zara?
–Lenengo ta beiñ, kordeoiaren gora-berak ezagutu bear dira, eta Ondoren lan bakotxari bere abots neurria lortu, bere kutsua galdu ez daitenean.
–Eta astu baño lenago: zenbat soñu zeureak?
–Idutzi gura baduzu: Balts bat: Crepúsculo en Paris, izenekoa–Sokoa- Aurrera beti (biribilketa) –Nire aitari agurra (zortzikoa)– eta entzute andienekoa, Larrabezu, nire erriari ezkeñitakoa: "Nire erria" (biribilketa) eta boste ba tzuk
–Eta asmoak?
-Soñu arloan aurrera jarraitu geyen be euskal soñuan eta jotzalleak ugaritu, bada onela lan andiagoak erabilliko gendukez.
–Garko soñu jotzallerik onena?
–Neure iritziz Mateosignori, Italikoa.
Eta, amaieran, Josu'k, antziñako futbolista denporak gogoratuaz, jo ezkerragaz eskuartean paper bate gaz egindako pelotaxo bat... eta agurtu gara.
SALARI
7
GaiezKulturaMusikaIrakaskuntz
PertsonaiazLOROÑO1
EgileezSALARI1Kultura