Primi Erostarbe: Urratzen Ez Den Eztarria


2021eko uztailaren 23an
Primi Erostarbe, pandero joleari elkarrizketa

37 Urte Plazarik Plaza Irrintzika
Primi Erostarbe: Urratzen Ez Den Eztarria
Araozen jaioa, Primi Erostarbe Euskal Herriko Emakume panderojole eta irrintzilaririk ezagunenetakoa dugu. Oraindik ere, bere 77 urterekin eta plazarik plaza ibiltzen ez den arren, hiru edo lau irrintzi gustora botako lituzkeela esaten digu. Eta ez da gezurra. Bizitasun izugarrizko emakume honek pozik hartu gaitu bere Amara Zaharreko etxean eta sartu orduko argazki mordo bat erakusten hasi zaigu, bere bizitzako pasadizu ugari gogoratzen dituen bitartean. Eta badauka Primik zer ezagutzen ez duen txokorik eta trikitilaririk ez da. Bere garaiko eta oraingo trikitilari guztien artean ibilia da eta hortxe aipatzen dizkigu Elgeta, Auntxa, Bitarte, Arbe Sakabi, Egañazpi, Tapia, Joan, Laja Martin e.a
ARGIA.–Nongoa zara?
PRIMI. - Jaoitzez Oñatiarra naiz, txantxikua. Oñatitik bederatzi kilometrotara dagoen Araoz anzoko baserri batekoa.
A.–Noiz etorri zinen Donostiara?
P.–Gaztetan etorri nintzen Martuterrera, hango taberna batean lan egitera. Gero ezkondu egin nintzen. Nik hemengoa nuen senarra, Erresidentzia ondoko baserri batekoa. Bera ere tabernakoa zen eta hara ezkondu nintzen. Han zazpi urte egin ondoren Loiolara etorri ginen bizi izatera, gero oraingo etxe hau erosi genuen eta hementxe bizi gara harrez gero.
A.–Nola hasi zinen pandero jotzen?
P.–Nerez. Amak jotzen zuen; eta aitak, berriz, soinua. Han Araozen taberna zegoen eta hantxe aritzen ziren. Nik-orduan ez nion erreparatzen. Gero igandeetan eta, neska batzukin biltzen hasi nintzen. Eta halaxe: hasi eta ikasi.
A.–Eta zure aitak tabernan bakarrik jotzen al zuen, ala plazarik plaza ere ibiltzen zen?
P.–Ez, ez. Bi soinu bazituen etxean eta elizako jendeak ateratzen zirenean eta joaten zen. Nik harena boza bat daukat hartua (eta.izugarrizko zahar kutsuko trikiti baten kantua botatzen digu). Horixe ikasi nion. Harenik nik ez daukat besterik. Txikia nintzen eta!
A.–Noiz atera zinen plazara lehenengo aldiz?
P.–Balentinekin San Fermin Txiki egunean, Pasaian. Baina aurretik Bikondoa eta Piquer-ekin ibilita nago. Batez ere Balentin Zialtzeta «Beltza»rekin ibili naiz. Hau jaiotzez Aiakoa da. Etxeak du Zialtzeta izena. 24 urtean ibiliz gero ezagutzen dugu batak bestea!.
A.–Zenbat urtetan ibili zara panderojole?
P. - 37 urte egin ditut. Senarra gaisotu zenean utzi nion. Azkeneko aldiz 1982ko San Martin egunean ibili ginen. Makina bat irrintzijo genitnen Dopostia aldean! Plaza San Martinen Soziedadeetan, La Voz de Guipuzkoa irratian...
A.–Berandu hasi zinen, beraz. Eta gaztetan?
P.–Gaztetan! Ni ez nintzen batere dibertitu gaztetan. Martuteneko tabernan zegoen lanarekin, ez nintzen atera ere egiten!. Senargaiak ere taberna zeukan eta gutxitan etortzen zen hura ere. Ez genuen ateratzeko aukera handirik izan.
A.–Non ibili zarete gehienbat; festarik festa?
P.–Festetan eta, beti deika ziren. Hiru aktuazio egindako egunak ere izan ziren: Lehenbizi Logroñon, gero Zestuan eta handik 18 de Julio plazara. Gogoan daukat Urnietara ere zazpi egun segidan nola joan ginen jotzera. Gogorra izan zen hura. Trikitia jotzea beti ere nekagarriagoa da eta heldutakoa jotzen hasten ginen tarteka. Baina neska koadrila bat etorri zitzaigun heldutakorik jotzeko esanez, trikitia jotzeko! .
Festaz aparte, Goizaldi dantza taldearekin 20 urte egin ditut, teatroetan e.a. Argiarekin ere ibili izan naiz.
A.–Eta Euskal Herrian zein aldetan.
P.–Euskal Herri osoa pasatu dugu guk. Gehienetakoa Gipuzkoa izango da. Herri askotatik deitzen ziguten, hango festetan plazan jotzeko. Bodatan ere asko ibili gara Gipuzkoan. Lehen orkestinarik ez zegoen eta... Orain, berriz, "rockero" edo direlako horiek sartu dira eta akabo!. Neri ez zaizkit gustatzen, ran, ran, ran, haien meneoa eta historia!.
Bizkaian ere dexentetan izan gara: Arrigorriagan, Mungian, Mundakan, e.a. eta baita teatroetan ere. Baina Bizkaian soinuarekin baino albokarekin gehiago aritzen nintzen. Gasteizen eta Iruñean ere egin genituen geure saioak, teatroetan hauetan ere. Frantziako Euskal Herrira ere joan ginen Goizaldirekin: Donibane Lohitzunera, Donibane Garazira, e.a.
A.–Euskal Herritik kanpora ibili al zarete?
P.–Bai horixe! Makina bat bazter ikusitakoak gara. Suiza, Alemania, Austria, horiek denak pasatu ditugu Goizaldirekin joanda. «Sección Femeninarekin ere joan nintzen Parisera. Beste behin ere horrelaxe Paristik honaxeagoko herri batean, Dijon uste dut zuela bere izena, kalean zehar gindoazela, desfile moduko batean, irrintzi bat egin nuen eta frantses guztiak harrituta geratu ziren. Ezin zuten sinetsi pertsona batek horrelakorik egin zezakeenik eta inguratu eta honela esan zidaten: «Zuk txilibituren bat edukiko duzu eztarrian, bestela ezinezkoa da», eta gure gizonak erantzun zien: «Ekarri medikua eta begiratu». Ez zuten sinesten.
Txapelketa batean ere parte hartu genuen Madrilen, «Coros y Danzas de España» zelakona, orain dela 20 urte. Aurreneko bueltan irabazi egin nuen irrintziarekin. Bigarren egunean irrintzi bera egin behar nuen baina aurreko egunean, irabazi nuenean, koadrila batek bizkarrean hartu eta han ibili ninduten eta kokakola ere eman zidaten edateko. Edaria hotz samarra zegoen nonbait eta eztarria erabat itxita utzi zidan. Ibizakoek irabazi zuten.
A.–Zuk panderoa jetzeaz gain kantatu ere egiten zenuen. Inportantea al da ondo kantatzea?
P.–Panderoa eta kantua, biak dira inportanteak. Panderoa bakarrik jotzea "más soso", da ezta?. Beti ere «IUfiiiii» edo « HOrri, horri, gazte horri....! egin eta...
Ni honelako gauzak egiten «eroa» izandu naiz. Eroa ez, zelebrea.
A.–Nolako kantak kantatzen zenituzten, letra berderik ba al zen orduan?
P.–Horixe baietz! Guk ere noizean behin kantatzen genituen horrelakoak. Lehen lehenago, hasi berrian «kanta berdeak kantatuko al ditugu Balentin?» esaten nion, eta honek, «erreparatu apaizarik edo frailerik ote dagoen». Apaizak baldin bazeuden bestelako kantak kantatzen genituen: Aita gureak amari gona gorria ekarri gona gorria ekarri berriz ere nahiko dio ama neureak aitari.
Letra pikanteak, horrek du bada grazia, jendea kontentu jartzeko horrelako pixka bat behar da.
A.–Zuk asko al dakizkizu?
P.–Asko, ez dakit. Neri ahaztu egin zaizkit oraintxe. Hau kantatzen genuen batzutan: Urkiola gaineko haizearen hotza hantxe bilatu nuen praile buztan motza
A.–Rock-a ez zaizu gustatzen. Baltsak?
P.–Bai eta asko. Eta gainera nik jotzen ditut. Oso errazak dira jotzen. Tangoak erejotzen ditut. Hori gehiago kostatu zitzaidan. Pastea, baina Zialtzetak azkenean esan zidan: «Ikasi duzu horratio!».
A.–Lehen esan duzu alhokarekin jo izan duzula. Ba al dago diferentziarik soinuarekin ala albokarekin jo.?
P.–Soinuarekin jotzea nahiago du t albokarekin baino. Alboka ondo jotzen baduzu, nik ondo joko dut pandereta, baina albokari bikotean batek ondo eta besteak gaizki jotzen badu, nik ezin diot segitu.
A.–Kantak-eta berdinak al dira albokarekin?
P.–Bai. Fandangoak eta horiek berdinak dira. Baina albokarekin itsusiagoak dira.
A.–Emakume gehiago ba al zen zure garaitan panderoa jotzen zuenik?
P.–Bizkai aldean bai. Baldomera edo bazen bat, baina hura hil zen. Orain Maurizia ibiliko da, ni baino gazteagoa izango da eta... Horiek albokarekin gehiago jotzen dute soinuarekin baino.
A.–Emakume zinen partetik arazorik izan al zenuen plazetan eta?
P.–Soinujolea ere bai neri txarra atera. Beti hatzaparka ibiltzen zena. Baina egun batean bakarrik joan zen!. Hala, hala!, hemen "alegria todo" baina formalidadea. Gainerantzean jendea nerekin oso kontentu zegoen. Behin Iriondok Trinidadeko plazan esan zidan: «Nahiago nuke Primi berriz ere irrintzi klase horiegingo bazenu». Eta «egingo dugu bada», eta hala hasi nintzen: «Heldu, heldu, heldu, aurreko neska gazte horri, gerri-gerritik, pixkat beheraxotik e bai!!!»... eta horrela. Eta denak txaloka eta farrez hasi ziren.
A.–Zergatik uste duzu hain emakume gutxi dagoela?
P.–Lotsatu egingo dira eta... Ez da lotsagarria baina.
A.–Zure seme-alabetan norbaitek jotzen al du panderoa?
P.–Nik baditut hiru neska eta bi mutil, baina inor ez da horretan hasi. Lotsatu egiten omen dira. Behin edadean sartuz gero ez dut esaten; baina gaztetan.. Nik ez dut sekula lotsarik izan plaza batean. Ez naiz inoiz ere gorritu, «datorrena datorrela» esan eta aurrera.
A.–Ondorengorik ez orduan?
P.–Bai, bai. Lau neska ibili dira hemen nerekin ikasten. Hortxe Belauntzako neska bat, Donostian neskame zegoela, panderoa ikasita joan zen etxera. Aldameneko neska ere, neronek esanda, gauero gauero etortzen zen txikitan ikastera eta orain nik utziz gero bera ibiltzen da Balentinekin, Zialtzetarekin.
A.–Erraza al da panderoa ikastea?
P.–Oso erraza. Ikasiz gero denak dira errazak; baina panderoa, horretara jarrita, 8-15 egunetan ikasi ezinik ez dago.
A.–Zer behar da panderoa ikasteko, belarri ona edukitzea, besterik ez?
P.–Belarria; eta kantatu nahi baduzu, boza ona.
A.–Printzipala da boza, ezta?
P.–Bai. Batzuk kantu bat, trikiti bat edo kantatzen dute eta besterik ez.
A.–Gaur egun dabiltzenetan zein iruditzen zaizu onentsuena?
P.–Joxe Mari Astiasaran neri asko gustatzen zait. Landakandak ere bastante ondo jotzen du. Orain, ahots aldetik Egañazpi gehiago gustatzen zait.
A.–Trikitixatik bizi litekeela uste al duzu?
P.–Orduan ez zen asko irabazten. Orain bai, orain gutxiena dela ere panderoari 5000 pzta. ematen diote. Orain dela 3 urte ere hainbestexe eman zidaten neri.
A.–Trikitixak ba al dauka etorkizunik?
P.–Gazte asko ari direla ikasten esaten dute. Hortik baten batzuk onak aterako dira eta.... Ba omen dago Hernanin neska gazte bat soinua oso ondo jotzen duena, Miren. Horiek gu bezala baina aldrebes, neskak soinua eta mutilak panderoa.
Malores ETXEBERRIA. Mielanjel HARANA

Azkeneko aldiz 1982ko San Martin egunean ibili ginen.
Elgetarekin
Gaztetan! Ni ez nintzen batere dibertitu gaztetan.
Panderoa bakarrik jotzea "más soso"da, ezta? beti ere«lufi!!!'» edo «HOrri,horri, horri, neska gazteorri....!» egin eta...
22-25

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariEROSTARBE1
PertsonaiazEROSTARBE1
EgileezHARANA1Kultura
EgileezETXEBERRIA7Kultura

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude