Aresti‘ren "beste mundukoak eta zoro bat" ekin teatro berria asi zela,esan genezakegu, dio -Lete’k


2007ko otsailaren 21ean
Xabier Lete aktoreari elkarrizketa
Aresti'ren "beste mundukoak eta zoro bat" ekin teatro berria asi zela, esan genezakegu, dio -Lete'k.

Gaurko antzezgille edo antzez gora beretan sartua zengoen norbaitekin alkar izketa bat lortu nai genduan, ta ez degu urrutira joan bear izan. Oiartzun'go Xabier Lete gana joan.ta beriala giñan guk nai bezela teatrotzaz mintzatzen.

Gazte onek ondo dakizki gure antzerkiaren berriak, buru belarri orretara jatria bai-dago; atzo antzezlari, gaur zuzendari izenarekin.

Gaztea da, ta bear bada ez zan esan bearrik, beriala nabaitzen da. Geiago gabe asi gaitezen:

Xabier, zer diozu gaurko euskal-teatrotaz?

Azken denbora auetan Lartzabal jauna izan da euskal teatroari kolore pixka bat eman diona. Bizkai aldetik, Zubikarai jauna ere jarri genezake lan prestu batzuen jabe bezela. Baiñan, nere iritziz, Gabriel Aresti izan da euskal teatroa kalidadezko bide berrietara zuzendu duena. Joan dan dagonillaren 13'an ikusi gendan Donostin ú"Beste mundukoak eta zoro bat", Aresti' ren obra jatorra, ta esan genezake egun artan eta obra arekin asi zela euskal-teatro berria.

Aresti ezik, zein doa teatro berri orren alde?

Ikusleetan jende asko, noski. Bañan egilleetatik iñor gutzi, zoritxarrez. Nola nai, orain berriro Ondarru'n saritutako «Hixtoria trixte bat~, Xalbador Garmendia apaizaren obra, guztiz gaurkoa ta txit ederra dala entzun det. Miñ emango omen du obra orrek gure eszenariotan. Betor bedi, ba, zorionez, egille ezezagun au.

Oraiñ arte egiñ dan gañuntzeko euskal teatroak zenbaterañoko balioa duela uste dezu?

Utsa. Oraiñ arterañoko euskal teatroak ez ditu bi sos balio. Izen bat edo beste salbatu genezake, ortara jarri ezkero. Bañan izen bat edo bik ez dute teatro bat egiten. Gañera izen ori arkitzeko oso antziñara joan bearko giñake.

Orrela ba, ogeigarren gizaldiak eman ditun euskal antzesgilletatik iñor salbatuko altzenuke?

Iñor ez.

Gure teatro zarra orrenbeste gutxiesten duzun ezkero, esango al-zeniguke zergatik?


Eskasa, arlotea ta gezurrezkoa dalako. Batez ere, gezurrezkoa. Gure teatroetan gezurra besterik ez dute esan izandu aurreko antzesgilleak. Gizona sakon analizatzeko gauza etziran izandu, eta orregatik ekin zioten "costumbrismoa'ri".
"Costumbrismoa" ori izaten da gienetan, iges egite bat. Gure artean beintzat.

Zeiñ deritzaizu gure antzesgilleen arteko gaitzik aundiena?

Ezjakintasuna. Gure antzesgille geinak teatro kulturik ia batere ez dute. Beste lurraldeko teatrorik ez dute ezagutzen. Eta, okerragoa oraindik, ezjakintasun ori batzueri gauz aundia iruditzen zaie. Ezjakiñean lasai bizitze ori ikaragarria da gero... Gure idazle askoz batere kulturik ez dute, eta ala ere lasai eskribitzen dute.

Ori gure literaturan... Arrazoiren bat izan bear du orrek.

Bai, bada arrazoi bat. Gure literaturan «plaga» bat dago.

Ze "plaga"?

Gramatikoak, "euskerologoak". Gure errian badirudi euskera'ren gaiñ bi edo iru gauza ikasi ditun edozeñek daukala euskeraz idazteko ta euskal literatura arteko gauzak juzgatzeko eskubidea. Ez dakit noiz arraio ikasi bear duten gramatika ta literatura bi gauza ezberdiñ dirala. Gramatika zienzia bat da. Literatura, berriz, esakizun bat, zerbait adierazteko premia. Orregatik da ain txarra gure literatura. Esateko gauz interesanterik ez duten pertsonak eskribitzen dutelako. Gure teatruak aspertu egiten gaitu. Bereala nabarmentzen da an esaten diran gauzak gezurrezkoak dirala.

Zu, dirudinez, idea billa joaten zera teatrora, bañan kontuan artu zazu gure jende asko, euskal giro bat, baserri giro bat arkitzera bakarrik joaten dala, beste pretensiorik gabe.

Gaizki egiña. Pretensio ori bearrezkoa da.

Bañan egintzazu kontu ez dagoela. ..

Egintzagun bada kontu. Eta ordan gauz bat esango dizut: Gure teatroetako euskal-giroa munduko gauzik faltsoena dela. Ni Oiartzunen bizi naiz ta badakit baserri giroa zer den, eta realidadeko baserri giro onek ez du ikustekorik teatroetako giro faltso orrekin. Gure teatroak kalea utzi ta baserria gai bezela artu duala diote. Baliteke, bañan oso azaletik, batere sakondu gabe. Eta baserri giroa arkitu nai duten euskaldunei kontseju bat emango diet: euskal baserri giroa arkitu nai badute, mendira irtetzeko, ta ez Antzoki Zarrera. An nik ez det iñoiz ."garo usairik" nabaitu, desinfectante ta izerdi usaia baizik.

Ordun, zuretzat euskal teatroa gauza zarregia da.

"Zarregia"esan bearrean" txarregia" esan zazu, ta orrela puxtuan egongo gera.

Ona edo txarra, gure teatroa beti gurea izan go da, ez al genuke orregatik bakarrik errespetatu bear?

Nik teatro ori egin zutenen intentzio ona errespetatzen det. Bañan teatro ori ez det iñoiz ontzat ernango. Gure buruari kalte egitea.
 
Zer beardu gaurkoz euskal teatroak piztu dedin?

Egille berriak bear ditu. Gizonaren egitazko problema sakonak aztertu ta adieraztera emango dituzten egille jatorrak. Sozial teatro bzt ere egin genezeke, gurea, euskalerriko gaurko problema sakonekin. Bañan benetan egitazkoa bearko luke izan "topico'tara" joan gabe.

Egille berriak sortzeko girorik bai aldu euskal-teatroak?

Badirudi. Ori geroxeago ikusi bearko da. Emendik lau bost urtetara, agian.
 
Publikoak erantzungo aldu?

Publikoa gaizki edukatua dago, baño errez jarri leike kategori geioko teatro batera. Ez da uste izan bear euskal publikoa orreri jende tontoa danik.

Taldeen jokabidea ere ikusi bearko da, noski...

Bai. ikusi bearko da. Garrantzi aundia dute taldeak euskal teatroan. Izan ere, zertarako da obra bat idaztea gere obra ori iñork jartzen ezbadizu? Taldeak obra berrietara edekiak bear dute egon. Kultura ta arte gauzetan-mentalidade berri bat bear dute zuzendariak.

Itzulpenak gustatzen al zaizkitzu?

Bai. Gaur gaurkoz bearrezkoak ditugu gure teatro eskasaren osagarri bezela. Aresti ta Garmendia asko sortzen diranean, agian ez dira orren bearrezkoak izango. Bañan bitartean bai.

Arestik etsai asko ditu. Zuri zer deritzaizu?

Euskera monopolizatu nai duten espiritu eskaseko jende asko dabillela oraindik gure artean. "Intransijente" asko. Naiko gaitz egin digute lenago ere, ta uste det ixiltzeko garaia iritxi zaiela. Gaztedia, zerbait dakien gaztedi responsablea beintzat, Aresti'ren alde doa.

Orrela ba, zerbait geigo esateko bai al dezu?

Gaurkoz aski izango da. Teatro berri baten sortzea ikusten ari gerala dirudi.

Ala izan dedilla.

Nola nai, gaizki esanak barkatu.

Joseba


Gaiez\Kultura\Antzerkia\Taldeak\JARRAI
Gaiez\Kultura\Antzerkia\Aktoreak
Pertsonaiaz\LETE1

Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude