Egilea: Bernardo Atxaga / Koldo Izagirre / Ramon Saizarbitoria / Ibon Sarasola
Euskal parlamentari baten amari elkarrizketa
Hemen azpian zinatzen dugunok, erabateko akordioaren ondoren, astero Zeruko Argiako bazter honetan agertzea erabaki dugu, bakarka nahiz taldean. Baina, nork hasiera eman lanari taldetasuna galdu gabe! Elkar lan batekin aurkeztea pentsatu dugu.
Zenbait proposamen ( interesgarriak, haatik) baztertu ondoren, euskal politikoen ( eta ez ahantz, denok gara poltiko) dimentsiorik humanoenaren bila zuzendu gatzaizkio geure gaurko pertsonaiari : euskal parlamentari baten ama.
Zergatik euskal parlamentari baten ama? Ama, denifizioz ( Sergio Finzi, "Le pere anal", Psychanalyse et politique, Seuil) esentzia bera delako. Bestalde, nork ezagut dezake edozein gizonen (eta areago politiko bada) alde guztiz humano hori, ema batek baino hobeki?
Telefonoz egin dugu zita: "bai, baina ez baitakit nik ezertxo ere politikaren gainean". Lasaitu egin dugu guri ere ez zaigu politika interesatzen.
Kazetalari karnetak erakutsi behar izan dizkiogu atezainari. Carga máxima 3 personas. Bernardori tokatu zaio oinez. Paretsu heldu gara baina bizpahiru minutu, egin behar izan ditugu arnasa bere onera itzul dakion. Bernardo, tabakoak eramango hau...
Zalantzan, elkarri begira, tinbrea nork joko urduri. Ama bera azaldu zaigu
tinbrea jo gabe. Bernardo, eztul hori. (...)
Ikusi artikulua (HTML)
Ikusi artikulua (PDF-1,67 MB)
Ez dago erantzunik.
© 2009 ARGIA.com