ZUZENEAN | Emakume bat hil da Sunbillan luizi batek harrapatuta

Zuzeneko jarraipena
  • Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Hainbat tokitan ibaiek gainezka egin dute Euskal Herri osoan eta luiziek trabak eragin dituzte garraiobideetan.


2021eko abenduaren 13an - 08:07
Gakoak
2021-12-10
2021-12-09
2021-12-09
2021-12-10
2021-12-09
2021-12-09
Arga ibaiaren emaria hasi da jaisten

Grafikoan ikusi daiteke azken egunetan Arga ibaiaren emariak izan duen bilakaera eta bertan ikusi liteke emaria hasi dela jaisten. Grafikoa 15:00etan gaurkotu da. Antonio Aretxabala geologoak bere Twitter kontuan (@AAretxaba) jakinarazi duenez, Ibaiaren emaria urriaren 12an Iruñean 0,47 m3/s-koa zen eta hilabete eta erdi geroago 612 m3/s-koa; hau da, emaria duela ia bi hilabete baino 1.300 aldiz handiagoa da. Orain Nafarroako erdialdean eta Erriberan dago alerta deia. Iturria: Antonio Aretxabala geologoa (.

 

Nafarroako hiriburua eta eskualdea bete-betean harrapatu dute uholdeek

Mendebaletik ekialdera jo du denboraleak eta Iruñerria bete-betean harrapatu du. Arga ibaia eskualdeko hainbat tokitan atera da eta azken bi hamarkadetako uholde handienak eragin ditu, arazo ugari eta kalte handiak eraginez.

Argazkia: Iruñeko Udala
Argazkia: SER katea
 Argazkia Iruñeko Udala
Sanferminetan zezenak izaten dituzten ikuiluak ere urpean geratu dira Arrotxapea auzoan. (Arg.: Iruñeko Udala)
Argazkia: Iruñeko Udala
Argazkia: Iruñeko Udala
Burlatako Larraintzar plaza. Argazkia: Angel Erro

 

Ondoko bideoan ikus daiteke Iruñeko Belosoko aldapatik joanda Burlatako sarrera nola geratu den. 

Larunbateko eskola kirola bertan behera utzi ditu Gipuzkoako Aldundiak

Abenduaren 11n jokatu behar ziren eskola kiroleko jarduerak bertan behera uztea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol departamentuak, alerta laranjak jarraituko duelako uholde arriskuengatik. Hala, natur inguruneko haurrentzako kirol jarduerak, espazio itxietakoak nahiz espazio irekietakoak ezin izango dira egin.

Aldundiak eskatu du egoeraren aurrean "zentzuz" jokatzeko, eta gogorarazi du "asteburuan zehar alarma gorria aktibatuz gero eskola kiroleko jarduera guztiak suspendituta geratuko liratekeela".

 

Emakume bat hil da Sunbillan, luizi batek harrapatuta

Foruzaingoak eguerdian topatu du emakumea. Bere baserriaren atzeko aldeko estalpe batean zuen autoa eta barruan harrapatu du luiziak. Foruzaingoa eguerdia baino minutu batzuk lehenago iritsi da baserrira, herritar batek estalpea luiziaren azpian zegoela ikusi eta Poliziari dei egin dionean. Egun hauetan Euskal Herrian bizi den denboralearen ondorioz Euskal Herrian hildako lehen pertsona da.

Argazkia: Foruzaingoa

 

 

Altsasuko egoera

Nafarroan, Altsasun ere ibaia gogor doa.

Azkaingo etxe batzuk husten ari dira suhiltzaileak

Lapurdin, Urdazubi ibaia gainezka dago, eta hainbat herritako kaleak hartu ditu.

Azkainen etxeetaraino iritsi da ura, eta suhitzaileak etxebizitzak husten ari dira.

Ipar Euskal Herriko errepideetan kalte ugari eragin ditu. Hauek Euskal Irratiak emandako datuak:

Errotxapeako bizilagunei ibilgailuak garajetik kentzeko deia

Arga ibaia gainezka dago Iruñean; udalaren arabera azken bi hamarkadetan ez da hainbeste hazi ibaia.

Kale batzuk itxita daude, eta arrisku eremu batzuetatik autoak kendu dituzte gauean zehar.

Errotxapeako bizilagunei eskatu diete Argatik gertu dauden garajeetako ibilgailuak ateratzeko.

Mendaro isolatuta dago

Gipuzkoan, Mendaro isolatuta dago, inguruko errepideak itxita baitaude. Deba ibaia gainezka dago, eta AP-8 errepidean luizi bat egon da. Ezin da Mendarora iritsi Debatik ezta Elgoibartik. Osakidetzak eskatu du Mendaroko ospitalera ez joateko, hitzordua izan arren, sarbideak itxita baitaude.

Atzo baino euri gutxiago espero da

Euskalmeten iragarpenaren arabera, atzo baino euri gutxiago egingo du. Egunaren erdiko orduetan zaparradak ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira.

Euriak gogotik jarraituko du, Euskalmeten arabera

Giro euritsuarekin jarraituko dugu ipar partean. Euri kopuru handiena egunaren hasieran pilatuko da bihar.

Haizeari loturiko datuak: 127 km / h neurtu da Karrantzan. 125 km / h Donostiako Santa Klara uhartean.

Itsasoan 5,8 metroko olatu altuera neurtu da Donostian.

Euskalmetek emandako datuak dira.

 

Bidasoak gainezka egin du Elizondon eta Donezteben

 

Donibane Garazi eta Kanbo artean trenbidea eten du luizi batek

Donibane Garazi eta Kanbo artean luizia izan da 18:00ak inguruan SNCFren trenbide sarean, Berrian Mikel P. Ansak informatu duenez. Bidea eta tren zerbitzua eten dituzte. Bidaiariak autobusez ari dira batetik bestera garraiatzen, baina Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hiriburuen arteko zerbitzua etenik dago.

Arga oso indartsu Huarteko presan

 

Azkaine, Urruña, Ezpeleta eta Senperen uholdeak; Baionan adi

Ibaiak gainezka egiten ari dira Lapurdin ere, Naizen informatu dutenez.

Uhabia eta Untxin ibaiek ere gainez egin dute beren bidean.

Baionan adi dira eta herritar ugarik neurriak hartu ditu lurraren mailan dauden lokaletan.

Nafarroan adi Ega, Bidasoa eta Arga ibaiekin

Nafarroako Gobernuak larrialdi-aurreko maila aktibatua dauka. Arreta bereziz jarraitzen ari dira Ega, Bidasoa edo Arga ibaiak.

Senperen Urdazuri ibaia atera da

 

Gasteizko Aztegieta auzoan hogei lagunek etxetik irten behar izan dute

Zadorrak gainezka egin du Gasteizko Aztegieta auzoan. Ondorioz bi atari urez bete dira eta hogei auzokide inguruk beren etxeak utzi behar izan dituzte, EiTBk informatu duenez.

Jaurlaritzaren oharra: Bizkaian arrisku gorena ilunbarrean, Gipuzkoan goizaldean eta adi Zadorrarekin Araban
Josu Erkorekak prentsaurrekoa eman du 18:30ean

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburua mintzatu da hedabideekin. Jakinarazi du ostegunean 200 gertakari baino gehiago izan direla euriteei lotuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Ibaietako ur-emarien hazkundeak eragindako kezkaren une gorena ilunabarrean izango da Bizkaian eta goizaldean Gipuzkoan. Araban, Zadorra ibaiak sortzen dio kezka Jaurlaritzari.

Andoainen Oriak gainezka egiteko arriskuaz ohartarazi du Udalak

 

Gueñesen hainbat auzotan uholdeak Kadaguak gainezka egin ostean

Kadagua ibaiak gainezka egin du eta Quadra-Lakabexeko auzoko sarbide nagusiak itxi dituzte, Gueñeseko alkate Juan Andres Iragorrik eta EiTBk jaso duenez. Bideo honetan irudiak.

 

Autoak ibai inguruetatik kentzeko eskatu du Galdakaoko Udalak

Eurite iraunkorrak direla eta, uholde arrisku gorrian dago Galdakao. Gune batzuetan ura gainezka egiten hasi da, eta adi egoteko eta autoak ibai inguruetatik kentzeko eskatzen du Galdakaoko Udalak.

Uholdeak izateko arriskua duten guneetan bizi direnei adi egiteko eskatzen die Udalak, eta autoak ibai edo erreka inguruetatik aldentzeko. Bereziki, autoa Zuhatzun, Olabarrin eta Puentelatorre inguruan aparkatuta dutenei egiten die handik kentzeko deia. Gune batzuetan gainezka egiten hasi dira urak. Ibai inguruko gainerako lekuetan dauden autoekin ere berdin jokatzeko gomendatu du. Erreka inguruetan bizi direnei edo autoak leku arriskutsuetan dituztenei telefonoz deitzen ari zaie Udaltzaingoa, egoeraren berri emateko.

Urreta kalea ixteko erabakia ere hartu du Larrialdi Mahaiak, Arantzile eta mendialdetik datozen urak irentsi ezinik, ur pilaketak sortzen ari baitira. Itxita egongo da kalea, eta garajeetara doazenei soilik utziko zaie bertatik pasatzen.

Itsas gora 20:46an da

Uholde arriskuak handituz joango dira datozen orduetan, kontutan hartuta 20:46ean izango dela gaur itsas gora.

Markinako Lanbide Heziketako ikasleak txalupan

 

Uholdea Agurainen

https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20 https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20 https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20 https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20

 

Ostiraleko 15:00ak arte Alerta Laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Gutxienez ostiral 15:00ak arte alerta laranjan daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa prezipitazio iraunkorrengatik.

Nafarroan alerta laranja iparraldeko eskualdeetan dago ezarrita, gainerakoan horia, baina elurteengatik ere arazo ugari espero dira, batez ere ipar-ekialdean.

Uholdeen ondorioz, bestalde, aurre-alerta egoeran daude oraingoz.

Trenbidetik atera du aldirietako trena luizi batek Gabirian

Euriak luiziak ere eragin ditu. Horietako baten ondorioz Renfe konpainiako aldiriko zerbitzuetako trena trenbidetik irten da lur-metarekin talka egin ondoren Brinkola eta Beasain artean, Gabiria herriaren parean.

Zerbitzua etenda geratu da Irungo norabidean eta autobus zerbitzua jarri du Renfek.

Barruan zeuden pasaiarien artean ez da zauriturik izan, baina luiziak irudi ikusgarri eta arriskutsuak utzi ditu.

 

Oria Beasainen barrena

 

Larrabetzun oso hazita

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uholdeak
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak ere hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.


2022-08-29 | Leire Artola Arin
Ekainetik gutxienez mila pertsona hil dira Pakistango uholdeen eraginez

Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.


Uholde arriskuagatik alerta laranja ezarri dute Ipar Euskal Herrian

Departamentua alerta laranjan jarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak euriagatik uholdeak sor daitezkeelako. Alerta gutxienez gaueko 21:00ak arte dago ezarria.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Nafarroako suhiltzaileek salatu dute uholdeetan agerian geratu dela baliabide falta dutela

Uretako babes indibidual eta kolektiborako material “egokia” eskatu dute, bestela gaueko esku-hartzeetan segurtasuna “arriskuan” baitago. ELA sindikatuak ohartarazi du 2017an ere zuzendaritzan salatu zutela egoera bera, baina ez dela irtenbiderik eman.


Bi hildako eragin dituzten uholdeei aurre egiteko: auzolana

Bi herritar hil dira azken egunotako euriteek eragin uholdeen ondorioz. Bata Sunbillako emakume bat luizi batek harrapatuta, eta bestea, Elizondokoa, Lesakara bidean zela desagertu eta Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilotz. Kalte materialak leku ugaritan eragin ditu, izan Lapurdin... [+]


2021-12-09 | ARGIA
Alerta egoera: euriteek uholdeak eta luiziak eragin dituzte

Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Eusko Jaurlaritzaren krisi-mahaia arratsaldean bildu da ibai arroen uraren emariaren gorakadaren ondorioz hartu beharreko neurriak aztertzeko. Hainbat tokitan ibaiek... [+]


2021-12-06 | Leire Artola Arin
Eguzkik ohartarazi du ibaiak “garbitzea” ez dela uholdeak saihesteko irtenbidea

Euriteen ondorioz ibaiek ezinbestean gainezka egiten dutela gogorarazi du talde ekologistak, prozesu naturala delako. Gomendatu dute inguru horietan ez eraikitzeko eta ibaien ibilgua desbideratzen duten proiektuak ez egiteko. Barakaldoko Gorostiza eremuaren uholde-arriskuaz... [+]


Indiak 6.000 koronabirus kasu berri zenbatu ditu egun bakarrean, orain arteko zifrarik altuena

118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera izan dute kutsatze berriek.


Amphan zikloiak gutxienez 22 pertsona hil ditu Bangladeshen eta Indian

Historian jasotako zikloirik bortitzena India eta Bangladesh batzen dituen Bengalako itsasoan da. Bengalako itsasoko mendebaldera heldu denean, hamabost pertsona hil ditu gutxienez; hiru milioi pertsona inguru ebakuatu bazituzten ere.


Eguneraketa berriak daude