Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Hainbat tokitan ibaiek gainezka egin dute Euskal Herri osoan eta luiziek trabak eragin dituzte garraiobideetan.
Grafikoan ikusi daiteke azken egunetan Arga ibaiaren emariak izan duen bilakaera eta bertan ikusi liteke emaria hasi dela jaisten. Grafikoa 15:00etan gaurkotu da. Antonio Aretxabala geologoak bere Twitter kontuan (@AAretxaba) jakinarazi duenez, Ibaiaren emaria urriaren 12an Iruñean 0,47 m3/s-koa zen eta hilabete eta erdi geroago 612 m3/s-koa; hau da, emaria duela ia bi hilabete baino 1.300 aldiz handiagoa da. Orain Nafarroako erdialdean eta Erriberan dago alerta deia. Iturria: Antonio Aretxabala geologoa (.
Mendebaletik ekialdera jo du denboraleak eta Iruñerria bete-betean harrapatu du. Arga ibaia eskualdeko hainbat tokitan atera da eta azken bi hamarkadetako uholde handienak eragin ditu, arazo ugari eta kalte handiak eraginez.
Video cedido por @CarabiasMartin . Parque Uranga y piscinas de Burlada engullidos por el agua.
— Virginia Mongay (@VirginiaMongay) December 10, 2021
Que desastre todo! ?#inundacionesPamplona pic.twitter.com/gXTL3zgxrf
Ondoko bideoan ikus daiteke Iruñeko Belosoko aldapatik joanda Burlatako sarrera nola geratu den.
Abenduaren 11n jokatu behar ziren eskola kiroleko jarduerak bertan behera uztea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol departamentuak, alerta laranjak jarraituko duelako uholde arriskuengatik. Hala, natur inguruneko haurrentzako kirol jarduerak, espazio itxietakoak nahiz espazio irekietakoak ezin izango dira egin.
Aldundiak eskatu du egoeraren aurrean "zentzuz" jokatzeko, eta gogorarazi du "asteburuan zehar alarma gorria aktibatuz gero eskola kiroleko jarduera guztiak suspendituta geratuko liratekeela".
Foruzaingoak eguerdian topatu du emakumea. Bere baserriaren atzeko aldeko estalpe batean zuen autoa eta barruan harrapatu du luiziak. Foruzaingoa eguerdia baino minutu batzuk lehenago iritsi da baserrira, herritar batek estalpea luiziaren azpian zegoela ikusi eta Poliziari dei egin dionean. Egun hauetan Euskal Herrian bizi den denboralearen ondorioz Euskal Herrian hildako lehen pertsona da.
Nafarroan, Altsasun ere ibaia gogor doa.
Altsasu gaur: pic.twitter.com/m6OiVsFWvS
— Mikel Berdud (@MBerdud) December 10, 2021
Lapurdin, Urdazubi ibaia gainezka dago, eta hainbat herritako kaleak hartu ditu.
Azkainen etxeetaraino iritsi da ura, eta suhitzaileak etxebizitzak husten ari dira.
Urdazuri ibaia gainezka eta ura Azkaingo etxeetaraino sartu da. Suhiltzaileak heldu berri dira ura husten laguntzera https://t.co/BB3qd9EVnA pic.twitter.com/QcS3NOSRzu
— Mikel Irastorza (@mikel_irastorza) December 10, 2021
Ipar Euskal Herriko errepideetan kalte ugari eragin ditu. Hauek Euskal Irratiak emandako datuak:
?️ LAPURDI
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) December 10, 2021
? Errepideak hetsirik:
❌ Uztaritze - Baiona (D932), Arruntzan uholdea.
❌Uztaritze - Milafranga + Jatsu (Xopolotik)
❌ Larresoro - Haltsu
❌ Azkaine - Sara - Dantxarinea (D4)
❌ Kanbo Beherea
❌ Bidarte - Ahetze (D655)
❌ Basusarri (D932)
❌ Senpere (D918) pic.twitter.com/AA9BupBwyZ
Arga ibaia gainezka dago Iruñean; udalaren arabera azken bi hamarkadetan ez da hainbeste hazi ibaia.
Kale batzuk itxita daude, eta arrisku eremu batzuetatik autoak kendu dituzte gauean zehar.
Errotxapeako bizilagunei eskatu diete Argatik gertu dauden garajeetako ibilgailuak ateratzeko.
⚠️ #RiadaPamplona_Así transcurre ahora mismo el río Arga a su paso por Pamplona
— Ayuntamiento de Pamplona (@Pamplona_ayto) December 10, 2021
?Estamos viviendo su mayor crecida de las últimas dos décadas
?El pico de la crecida paso por la ciudad a ls 5.30 de la mañana pic.twitter.com/rAZkzxEiNq
Gipuzkoan, Mendaro isolatuta dago, inguruko errepideak itxita baitaude. Deba ibaia gainezka dago, eta AP-8 errepidean luizi bat egon da. Ezin da Mendarora iritsi Debatik ezta Elgoibartik. Osakidetzak eskatu du Mendaroko ospitalera ez joateko, hitzordua izan arren, sarbideak itxita baitaude.
❗️? OHARRA ↪️ Euri jasak eta ibaiaren ur-goraldia direla eta, zailtasunak daude #Mendaro-ko Ospitalera iristeko.
— Osakidetza (@osakidetzaEJGV) December 10, 2021
Langile batzuk ospitalera sartu ahal izan dira, eta, beraz, osasun-arreta bermatuta dago gaur egun zentroan dauden 90 paziente ingururentzat. pic.twitter.com/0R5RtAgWX1
Euskalmeten iragarpenaren arabera, atzo baino euri gutxiago egingo du. Egunaren erdiko orduetan zaparradak ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira.
? ? #EguraldiaBideoa #EguraldiaGaur
— Euskalmet (@Euskalmet) December 10, 2021
Gaurko eguraldiaren iragarpena. Ostirala, abenduak 10. pic.twitter.com/NxDeCMUCX7
Giro euritsuarekin jarraituko dugu ipar partean. Euri kopuru handiena egunaren hasieran pilatuko da bihar.
Haizeari loturiko datuak: 127 km / h neurtu da Karrantzan. 125 km / h Donostiako Santa Klara uhartean.
Itsasoan 5,8 metroko olatu altuera neurtu da Donostian.
Euskalmetek emandako datuak dira.
?El río #Baztán-#Bidasoa se desborda a su paso por #Elizondo y #Santesteban, inundando bajos y garajes
— Navarra Televisión (@NavarraTV) December 9, 2021
Imágenes de estos momentos ⬇️https://t.co/qbHFCtQckh pic.twitter.com/SJDhGGpTNk
Niagara Agurain @Euskalmet @Arabamet pic.twitter.com/ZsQz6Vx7X2
— tikismikis (@burutisasi) December 9, 2021
Donibane Garazi eta Kanbo artean luizia izan da 18:00ak inguruan SNCFren trenbide sarean, Berrian Mikel P. Ansak informatu duenez. Bidea eta tren zerbitzua eten dituzte. Bidaiariak autobusez ari dira batetik bestera garraiatzen, baina Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hiriburuen arteko zerbitzua etenik dago.
Presa de Huarte, impresiona el Arga.#SeguridadCiudadana pic.twitter.com/rTAKLgoGSs
— Policía Foral - Foruzaingoa (@policiaforal_na) December 9, 2021
Ibaiak gainezka egiten ari dira Lapurdin ere, Naizen informatu dutenez.
Uhabia eta Untxin ibaiek ere gainez egin dute beren bidean.
Baionan adi dira eta herritar ugarik neurriak hartu ditu lurraren mailan dauden lokaletan.
Nafarroako Gobernuak larrialdi-aurreko maila aktibatua dauka. Arreta bereziz jarraitzen ari dira Ega, Bidasoa edo Arga ibaiak.
Senperen Urdazuri ibaia atera da. Ibaiak zeharkatzen duen Azkainen eta Ziburun ere ateratzeko arriskua bada, itsasgora 20:58tan da, eta horrek arriskua areagotzen du.
— Idoia Eraso (@idoia_eraso) December 9, 2021
Ipar EH uholdeengatik alerta laranjan da, bihar arte bederen, Urdazuri eta Errobi ibaiak bereziki. @naiz_info pic.twitter.com/piKFINIYOJ
Zadorrak gainezka egin du Gasteizko Aztegieta auzoan. Ondorioz bi atari urez bete dira eta hogei auzokide inguruk beren etxeak utzi behar izan dituzte, EiTBk informatu duenez.
Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburua mintzatu da hedabideekin. Jakinarazi du ostegunean 200 gertakari baino gehiago izan direla euriteei lotuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Ibaietako ur-emarien hazkundeak eragindako kezkaren une gorena ilunabarrean izango da Bizkaian eta goizaldean Gipuzkoan. Araban, Zadorra ibaiak sortzen dio kezka Jaurlaritzari.
Oria ibaia horrela doa Lasarte-Oria partean. Hazita, oso indartsu, baina gainezka egitetik oraindik urrun.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) December 9, 2021
Gainezka egiteko arriskuaz ohartarazi du Andoaingo Udalak. #uholdeak
Zuzeneko jarraipena @argia-n https://t.co/wVJpF6D6A6 pic.twitter.com/ErOGNl5sAn
@aquilatierratve @Euskalmet @AEMET_PaisVasco
— César García (@andrinal63) December 9, 2021
Rio Cadagua a su paso por Balmaseda. pic.twitter.com/F6nDV6onPg
Kadagua ibaiak gainezka egin du eta Quadra-Lakabexeko auzoko sarbide nagusiak itxi dituzte, Gueñeseko alkate Juan Andres Iragorrik eta EiTBk jaso duenez. Bideo honetan irudiak.
#Inundaciones #uholde en #Sodupe, #Gueñes (#Bizkaia). #Imágenes de ahora mismo del #río #Herrerias en la cuenca del #Cadagua. Casas, huertas, carreteras inundadas... @Armeteo @AEMET_PaisVasco @tiempobrasero @ElTiempoes @ElTiempoA3 @jacobpetrus_tve @ElTiempo_tve pic.twitter.com/6J6HkMBk9U
— Hodei (@HodeiAtxa) December 9, 2021
Eurite iraunkorrak direla eta, uholde arrisku gorrian dago Galdakao. Gune batzuetan ura gainezka egiten hasi da, eta adi egoteko eta autoak ibai inguruetatik kentzeko eskatzen du Galdakaoko Udalak.
Uholdeak izateko arriskua duten guneetan bizi direnei adi egiteko eskatzen die Udalak, eta autoak ibai edo erreka inguruetatik aldentzeko. Bereziki, autoa Zuhatzun, Olabarrin eta Puentelatorre inguruan aparkatuta dutenei egiten die handik kentzeko deia. Gune batzuetan gainezka egiten hasi dira urak. Ibai inguruko gainerako lekuetan dauden autoekin ere berdin jokatzeko gomendatu du. Erreka inguruetan bizi direnei edo autoak leku arriskutsuetan dituztenei telefonoz deitzen ari zaie Udaltzaingoa, egoeraren berri emateko.
Urreta kalea ixteko erabakia ere hartu du Larrialdi Mahaiak, Arantzile eta mendialdetik datozen urak irentsi ezinik, ur pilaketak sortzen ari baitira. Itxita egongo da kalea, eta garajeetara doazenei soilik utziko zaie bertatik pasatzen.
Uholde arriskuak handituz joango dira datozen orduetan, kontutan hartuta 20:46ean izango dela gaur itsas gora.
Markinako Lanbide Heziketako ikasle hauek txalupan atera behar izan dituzte autobusetik, uretan harrapatuta gelditu ondoren. pic.twitter.com/6jRo6SQGVH
— Malcolm iXa ?️ (@ideiazabaldub) December 9, 2021
https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20 https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20 https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20 https://twitter.com/burutisasi/status/1468971382079774727?s=20
Orain uholdeak Agurainen @Arabamet @Euskalmet pic.twitter.com/0Hh2krPkgl
— tikismikis (@burutisasi) December 9, 2021
#Andoain 17:00. Río oria e Leitzaran@Euskalmet
— Imanol F. (@MeteoAndoain) December 9, 2021
#Uholdea #Oria #leitzaran pic.twitter.com/U0KyIcHtla
Gutxienez ostiral 15:00ak arte alerta laranjan daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa prezipitazio iraunkorrengatik.
Nafarroan alerta laranja iparraldeko eskualdeetan dago ezarrita, gainerakoan horia, baina elurteengatik ere arazo ugari espero dira, batez ere ipar-ekialdean.
Uholdeen ondorioz, bestalde, aurre-alerta egoeran daude oraingoz.
Euriak luiziak ere eragin ditu. Horietako baten ondorioz Renfe konpainiako aldiriko zerbitzuetako trena trenbidetik irten da lur-metarekin talka egin ondoren Brinkola eta Beasain artean, Gabiria herriaren parean.
Zerbitzua etenda geratu da Irungo norabidean eta autobus zerbitzua jarri du Renfek.
Barruan zeuden pasaiarien artean ez da zauriturik izan, baina luiziak irudi ikusgarri eta arriskutsuak utzi ditu.
BIDEOA IKUSGAI ? ?
— Ibiltari (@Ibiltari2020) December 9, 2021
Oria ibaia urez gainezka gaur arratsaldez, Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria ?? @Euskalmet @Ibarrameteo @bidaiari @eh_natura @starbienatotxa @euskalsouvenirs pic.twitter.com/Fb3jWOJRqy
⚠️? Aldendu zaitez erreka, uhar, zubi eta urak har ditzakeen eremuetatik.
— Iñigo Gaztelu Bilbao. Osasuna ta Askatasuna! (@igaztelubilbao) December 9, 2021
⚠️? Ez zeharkatu urak hartu duen eremurik, ez oinez ez autoan, uraren indarrak eraman egin zaitzake. #larrabetzu
#AlertaLaranja #Uholde #inundaciones pic.twitter.com/5apscq5yY7
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.
Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.
Departamentua alerta laranjan jarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak euriagatik uholdeak sor daitezkeelako. Alerta gutxienez gaueko 21:00ak arte dago ezarria.
Uretako babes indibidual eta kolektiborako material “egokia” eskatu dute, bestela gaueko esku-hartzeetan segurtasuna “arriskuan” baitago. ELA sindikatuak ohartarazi du 2017an ere zuzendaritzan salatu zutela egoera bera, baina ez dela irtenbiderik eman.
Bi herritar hil dira azken egunotako euriteek eragin uholdeen ondorioz. Bata Sunbillako emakume bat luizi batek harrapatuta, eta bestea, Elizondokoa, Lesakara bidean zela desagertu eta Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilotz. Kalte materialak leku ugaritan eragin ditu, izan Lapurdin... [+]
Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Eusko Jaurlaritzaren krisi-mahaia arratsaldean bildu da ibai arroen uraren emariaren gorakadaren ondorioz hartu beharreko neurriak aztertzeko. Hainbat tokitan ibaiek... [+]
Euriteen ondorioz ibaiek ezinbestean gainezka egiten dutela gogorarazi du talde ekologistak, prozesu naturala delako. Gomendatu dute inguru horietan ez eraikitzeko eta ibaien ibilgua desbideratzen duten proiektuak ez egiteko. Barakaldoko Gorostiza eremuaren uholde-arriskuaz... [+]
118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera izan dute kutsatze berriek.
Historian jasotako zikloirik bortitzena India eta Bangladesh batzen dituen Bengalako itsasoan da. Bengalako itsasoko mendebaldera heldu denean, hamabost pertsona hil ditu gutxienez; hiru milioi pertsona inguru ebakuatu bazituzten ere.