argia.eus
INPRIMATU
Zurekin, publikoari tinko!
  •  

    Hauteskunde sindikalak egin ziren EAEko irakaskuntza publikoan  martxoaren 26an eta STEILASek emaitza historikoak lortu zituen. 5236 bozka jaso zituen Zurekin, publikoari tinko! lelopean eta LAB izan zen bigarren indarra 659 bozka gutxiagorekin. Hala ere, esan beharra dago, delegatu-kopuruari erreparatuz LAB aurretik dagoela.

     

Steilas sindikatua @STEILAS_ 2019ko apirilaren 08a

Izan ere, modu desberdinean banatzen dira delegatuak; irakasleen artean delegatu bat lortzeko adibidez, beharrezkoak dira 102 bozka, erlijioko irakasleen artean 15 eta zerbitzuetako langileen artean berriz, 20. Bada, hau ez da irabazle eta galtzaileen kontua, baina gai horrekin loturiko zalantza ugari sortu dira ikastetxeetan, eta horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu gai hau komunikabideetan azaltzea.

STEILASentzat emaitza historikoak direla diogu, gure sindikatuak irakaskuntza publikoan inoiz sindikatu batek lortu duen babesik zabalena lortu duelako. Azken lau urte hauetan eginiko ibilbideari balekoa eman diote langileek eta aldi berean, bultzada ikaragarria jaso dugu datozen lau urteetarako. Indarberritu egin gara!

40 urte bete berri ditu sindikatuak, baina ez zen hutsetik abiatu, aspalditik baitator hezkuntzari garrantzia eman dion tradizio askatzailea. Hezkuntzak ibilbide luzea egin du; gutxi batzuen pribilegio izatetik unibertsala izatera iritsi da, baina ezin dugu ahaztu borrokarako gunea izaten jarraitzen duela. Horregatik, azken urtetan ere, hamarkada hauetan mantendutako koherentzia eta sindikalgintza-ereduari eutsi diogu: negoziazio kolektiboan gehiengo sindikalaren elkarlana, sistemaren ardatz Eskola Publikoa, justizia soziala, heteropatriarkatuari aurre egitea eta  burujabetza.

Horrela, STEILASen, guretzat zutabe izan diren lan-ildo horiek, eguneroko sindikalgintzan gauzatu ditugu: duela lau urte LOMCEren aurkako

Hezkuntzak eduki sozial horien garapenerako duen garrantzia eztabaida ezina da. Horrela, gure sindikatuak garbi dauka euskal-kulturaren eta hizkuntzaren transmisiorako, justizia soziala bermatzeko eta herri gisa aurrera egiteko ezinbestekoa dela sistemaren ardatz Eskola Publikoa izatea. Euskal Eskola Publikoa defendatzen, zabaltzen eta indartzen jarraitzeko konpromiso irmoa berresten du STEILASek Lekeition, Bastidan, Etxarrin, Lesakan, Ordizian eta Hendaian

borrokan ari ginen, eta, besteak beste, beste eragile askorekin batera, LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian gure hezkuntza propioa eraikitzeko gida plazaratu genuen. Aurrerago, ELA eta LABekin batera baina STEILASen ekimenez, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan lan-baldintzak hobetzeko borrokari ekin genion eta ez da lehia antzua izan. Tartean, Hezkuntza Publikoaren alde, eta, segregazioren eta hezkuntzaren pribatizazioaren kontrako ekimen ugari bultzatu ditugu. Bestalde, hainbat argitalpen plazaratu ditugu: unitate didaktikoak azaroaren 25ean, martxoaren 8an eta maiatzaren 17an, genero eta aniztasun sexualerako gida, komunikazio inklusiborako gida, hezkuntza eta hizkuntzak eskola globalizatuan, pedagogia feminista, ebaluazioa aztergai... Ugari izan dira urte hauetan sindikatuak eginiko ekarpen garrantzitsuak eta horren beste adibide bat Hezkuntza Salgai dokumentala izan da;  izan ere, herri batek bere hezkuntza-sistema eraikitzeko jorratu beharreko eztabaida asko erdigunean ipini ditu dokumentalak.

Hala ere, datozen lau urteetarako erronka asko ditugu oraindik. Azterketa sakona behar du sindikalgintza ereduak langileen parte-hartzea sustatu eta gure egunerokoan eraginkorragoak izateko. Askatzeko zaila izango den korapilo konplexu batean murgilduta dago Euskal sindikalgintza. Hala ere, 2017ko irailaren 4an, ELAk eta LABek adostutako --Aldebakarreko Burujabetza Prozesu Sozial Baten Alde dokumentua argitaratu zutenean, argi izpi bat ikusi genuen. Orain, berriz, bertan jasotakoa garatzeko eta horretarako konpromiso irmoa hartzeko deia luzatzen diegu sindikatu biei. Bere apaltasunetik behar den bultzada emateko prest dago STEILAS. “Eduki sozial argia daukan aldebakarreko burujabetza prozesua martxan jartzea; jendarte osoari, eta bereziki langile-klaseari, estatus politiko eta instituzional berria defendatu, zein lortzeko aukera emango diona”. Hori zen dokumentu hartan jasotakoa laburbiltzen zuen konpromisoa eta badugu horri heltzeko garaia! Egungo egoeran, nekez egingo baitugu aurrera herri honetan..

Hezkuntzak eduki sozial horien garapenerako duen garrantzia eztabaida ezina da. Horrela, gure sindikatuak garbi dauka euskal-kulturaren eta hizkuntzaren transmisiorako, justizia soziala bermatzeko eta herri gisa aurrera egiteko ezinbestekoa dela sistemaren ardatz Eskola Publikoa izatea. Euskal Eskola Publikoa defendatzen, zabaltzen eta indartzen jarraitzeko konpromiso irmoa berresten du STEILASek Lekeition, Bastidan, Etxarrin, Lesakan, Ordizian eta Hendaian. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako programan sinatutakori eusten diogu gehiengo sindikala osatzen dugunok; hots, 0-3 adin tartean, baita gainontzeko hezkuntza etapetan ere (unibertsitatea barne), eskatzen diren plaza guztiak sare publikoan estaltzea, doan.

Ekintza sindikalari eta justizia sozialaren aldeko borrokari dagokienez, hezkuntzako langileen lan-baldintzak hobetu eta pribatizazio dinamikak eteteko bidean, beharrezkoa ikusten dugu konfrontazio eremuak mantendu eta zabaltzea. Bai EAEko eta bai Nafarroako gobernuen hezkuntza-politikek alarma gorri guztiak piztuta izatera behartzen gaituzte!

Amaitzeko, Nafarroan ere irakaskuntza publikoko hauteskundeak badatoz eta mugarri garrantzitsua daukagu maiatzaren 22an. Hego Euskal Herriko irakaskuntza publikoan babes zabalena duen sindikatua izaten jarraitzea espero dugu. Ahotsa eta bozka langileek daukate. Guk, bitartean, lanean jarraituko dugu ikastetxez ikastetxe, langileen zerbitzura beharrean jarraituko dugu, lanean beti aldaketa sozialerako Euskal Herriko proiektua garatzen! Rikardo Arregi steilaskideak, behin esan bezala, STEILAS bezalako sindikatu batean lan egitea, munduko gauzarik poetikoena baita.

Ana Pérez Pérez
Nagore Iturrioz López
Aitor Idigoras Lasaga

(STEILASeko kideak)