argia.eus
INPRIMATU
Zure zergekin gastu militarra ez ordaintzeko gida azkarra
  • Aurrekontuetatik 20.000 milioi euro gastu militarrerako izatearekin desados egonez gero, ez ordaintzeko aukera dago.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 12a

Lau pausu dira jarraitu beharrekoak eragozpen fiskalak publiko egin duenez:

  1. Ogasunak zirriborro bat bidaliz gero ezeztatu. Prestatzen duen deklarazioa atzera bota.
  2. Aukeratu kuota desobeditzailea zer proiekturi eman. Ogasunari desobeditutako diru kantitatea, zer elkarteri eman hautatu. Arrate Vivar aktibistak jarrera hau, “erresistentzia ez-biolentoa”, dela dio.
  3. Nola utzi gastu militarrak ordaintzeari? Errenta aitorpena egiteko orduan, diru kopuru bat desbideratu, Espainiako Estatuak egiten duen gastu militarra salatzeko. Pertsona bakoitzak aukeratzen du zenbat diru kantitateri jarri oztopoa. “Prozesu hau Erraz egiten du, etxebizitzaren bat erosirik edo inbertsio handirik ez duenak”, diote ekintzaileek. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundia ez dabilela “arreta gehiegi”, jartzen aditzera eman dute.
  4. Arrazoiak plazaratu. Zergatik ez duzu dirudik bidali nahi gastu militarrera? Gutun batean arrazoiak idatzi behar dira. Gutuna oso garrantzitsua da, desobedientzia hau ez dadin iruzur fiskal gisa ulertu.

“Arau injustuen aurka desobeditzea demokratikoki osasuntsua eta guztiz etikoa da”, diote ekintzaileek .