argia.eus
INPRIMATU
Zunbeltz Larrea presoa kalean da
  • Aske geratu da Zunbeltz Larrea presoa hamabost urteren ostean. Valentzian Castello I espetxean egon da azkenaldian preso. Senideak eta lagunak kartzela kanpoan zain zituen espetxetik atera bezain laster.    

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 19a
Zunbeltz Larrea amama besarkatzen espetxetik atera berritan

34 urte ditu Larreak, eta ia bizi erdia eman du espetxean. 2001eko martxoan atxilotu zuten lehen aldiz. Ordutik, beste hainbatetan auziperatu zuten eta 2002ko azarotik espetxean egon da. Gutxienez, bost espetxetan egon da hamabost urtetan.  

Arratsaldeko 18:30etan Durangon eta 20:30etan Ondarroan egingo dizkiote ongi etorri ekitaldiak.