argia.eus
INPRIMATU
Zumarragako Arcelor Mittal-ek zabalik jarraituko du, sindikatuek akordioa onartuta
  • Zumarragako Arcelor Mittal lantegiko zuzendaritzak eta CCOO, ELA eta UGT sindikatuek akordioa lortu ostean, fabrikak irekita jarraituko du. Bosgarren lan txanda abian jartzea onartu dute langileek.

Jon Torner Zabala @jtorner 2014ko irailaren 05a
370 langile ari dira Zumarragako Arcelor Mittal fabrikan. (Argazkia: Otamotz)

LAB sindikatuak adierazi du "berri ona" dela, baina gaineratu du zuzendaritzak aurkeztutako bideragarritasun plana hobeto aztertuko duela, baiezkoa eman aurretik.

Abuztuaren 29an iragarri zuen enpresak Arcelor Mittal aldi baterako itxiko zuela, lan txandetan “malgutasun handiagoarekin” jokatu ezean.

Astelehenean hasiko dira langileak bost txandatan lanean. Halaber, beharrezkoa izanez gero seigarren bat ere hasiko dute, baldin eta gutxienez bost eguneko aurrerapenarekin jakinarazten bazaie.

Enpresak hitzeman du lan-karga handitu eta bezeroarekiko arretan hobekuntzak sustatuko dituela, besteak beste. Sindikatuak baikor agertu dira, baina gertaerek zein garapen izango duten hurbiletik jarraitu beharko dela gaineratu dute.

Erreakzioak: