argia.eus
INPRIMATU
Zumaiako Flisch-ak plastikoz beteta
  • Zumaiako Flysch-ak plastikoz beterik daudela erakusten duen bideoa birala bihurtu da azken orduetan.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko urriaren 22a
Zumaiako Flysch-ak zaborrez beteta

Babesturiko gunea den Zumaiako Flysch-aren egoera tamalgarria salatu du Oier Bartolome surflariak. Sare sozialen bitartez zabaldu duen bideoan, kolore eta tamaina anitzeko plastikoz inguraturik ageri da irudietan.

Bi minutu eskasean gaur egungo Flysch-ak duen zikinkeria erakusten da eta besteak beste, Indiako egoerarekin alderatzen du.

Bideo honekin Bartolomek arazoa publiko egin eta errespetuz jokatzeko aldarria egin du.