Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso gertatu dira, Zumaiako Talde Feministak jakinarazi duenez. Horiek salatzeko, elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan Saregileen plazan.
Talde Feministak jakin duenaren arabera, bi eraso sexista izan dira txosnagunean eta homofobo bat taberna batean. Lehen ostiralean, apirilaren 14an, gizon bat kanporatu zuten txosnagunetik. Igaro berri den larunbatean, berriz, bi gizonezkok emakume bati ukituak eta irain lizunak egin zizkioten, eta bi gizonezkok taberna batean jasandako irain homofoboak salatu zituzten karpa morean.
Mugimendu Feministak adierazi du hiru eraso horien berri izan dutela, baina beste hainbat isilpean eta salaketarik gabe gertatu direla: "Argi geratu da, beste behin, festak ez direla espazio aske eta erosoak izan bazterreko gorputzentzat".