argia.eus
INPRIMATU
Zulueta eta Enparantzaren isolamendua eteteko elkarretaratzea deitu dute
  • Bi abokatuek 25 hilabete daramatzate espetxean isolaturik. Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren egoitza aurrean elkarretaratzea deitu du Sortu alderdiak.

Uriola.eus @uriolaeus 2016ko martxoaren 10

Hogeita bost hilabete daramatza Arantza Zulueta abokatu bilbotarrak isolamenduan; lehenegoz Puerto de Santamariako espetxean egon zen eta egun Estremerakoan dago. Beti ere presondegiko 'sarreretan', isolamenduko galerian. Eguneko 24 orduak bakarrik emate ditu; kartzelako funtzionarioekin eta janaria eramaten dion preso sozialarekin baino ez du harremanik.

Isolamendu egoera "guztiz legez kanpokoa" da Arantzaren lagun taldeak hainbat aldiz salatu duenez, baina isolamendutik ateratzea ez da kartzelako zuzendariaren esku dagoen erabakia, "Madrileko agindua da". Bai Arantza bai Jon Enparantza "arriskutsuak ei dira Estatuarentzat EPPK-ko bitartekaritzat jotzen dituztelako". Jarrera horrek, baina, "gatazka konpontzeko Estatuak duen borondate eskasa baino ez du adierazten".

2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten Arantza Zulueta, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean. Orduan atxilotuetako zortzi lagunetatik bi baino ez daude egun kartzelan, Arantza eta Jon Enparantza, biak abokatuak. "Bakartutik eta neurri berezien pean" daude biak, "antzeko" egoeran. 

Iazko abuztuan Zuluetak bizi duen isolamendua eteteko bere lagun eta senideek salaketa jarri zuten Bilboko Instrukzio epaitegian. 

[Albistea hau lizentzia libreari esker ekarri dugu hona, jatorrizko artikulua irakurtzeko Uriola.eus atarira jo dezakezu]