argia.eus
INPRIMATU
Zulueta eta Enparantzaren espetxeratzeak salatzeko mobilizazioak deitu dituzte asteazkenean
  • 11/13 makroepaiketako Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza auzipetuen espetxeratzeak salatuko dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Lekeition deitu dituen mobilizazioetan.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 01
Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza artxiboko argazki batean.

47ak Herrian plataformak Espainiako Estatuan sakabanatuta dauden presoen egoera eskasak salatu ditu, eta “giza eskubideen” alde lan egingo duela gaineratu du.

Gatazka honi bukaera emateko “soluzio agenda baten beharra” dagoela aldarrikatu du 47ak Herrian plataformak. Gogora ekarri du baita, Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza espetxeratuak izan ziren egun “sinbolikoa”. Sei urte bete ziren 2013ko irailaren 30ean auzia dela eta burutu ziren lehen atxiloketetatik. Zuluetak eta Enparantzak bost hilabete bete beharko dituzte Zaballako espetxean.

Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean, Donostiako Gaskuina edo Txillardegi plazan eta Lekeitioko eskoletan egingo dira elkarretaratzeak. Hirurak ordu berean, 19:00etan.