argia.eus
INPRIMATU
‘Zuloan’ liburuaren aurkezpena gaur Donostiako Kaxilda liburudendan
  • Urko Apaolaza Avila ARGIAko kazetariak idatzitako eta Manu Robles-Arangiz fundazioarekin elkarlanean ondutako Zuloan: Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburua aurkeztuko du gaur egileak, Donostiako Kaxilda liburudendan, 19:00etatik arrera. Unai Oñederra, Manu Robles-Arangizeko kidea izango da Apaolazarekin batera.

     

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 12a

Abiadura Handiko Treneko obretan barrena ibili da Apaolaza, ELA sindikatuarekin batera. Hesi laranja gurutzatu eta hor ondoan daukagun lan-esplotazioaren azpimundu batekin egin du topo: lan orduaren truke sei euro kobratzen duten beharginak, gaueko bidaia arriskutsuak, Gizarte Segurantzari iruzurra...

Estitxu Eizagirrek egindako elkarrizketa honetan ematen du Urko Apaolazak liburua osatzeko materialen bila bizi izandakoaren eta aurkitu duen errealitatearen berri.