argia.eus
INPRIMATU
Zuhaitz Errasti presoaren hurbilketa eskaera onartu du Frantziako epaile batek
  • Euskal Herritik 750 kilometrora dagoen Tarascon-go kartzelatik, Mont-de-Marsango kartzelara hurbildu dute Zuhaitz Errasti presoa. Administrazio epaitegi batek euskal preso baten hurbilketa eskaera onartzen duen lehen aldia da.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 11

Frantziako Estatuan egondako hainbat euskal preso politiko hurbildu izan dute Mont-de-Marsango kartzelara, Euskal Herritik 250 kilometrora dagoena, baina lehen aldia da presoak egindako eskaerari erantzunez epaile batek hala egintzen duena.

2014an, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten kideak, epaileei gutunak bidaltzen hasi ziren zigorra Euskal Herritik ahalik eta hurbilen betetzeko eskatuz. Erantzuna jaso duten guzti-guztiek ezezkoa jaso dute, Errastik izan ezik.

Aretxabaletako presoa 2009ko urrian atxilotu zuten Frantziako Estatuko Isère herrian, eta 2012an zortzi urtera zigortu zuten ETAko kide izatea leporatuta. Azaroan, hiru hilabete barru, libre geratuko da, ondoren Espainiako Justiziak bestelako kargurik aurkezten ez badu.