Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota du atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) uztailean egindako bilkura bertan behera uzteko eskatua zuen plataformak, Berria-ko kazetari Maite Asensiok azaldu duen moduan.
Aldundiak ohar bidez jakinarazi du "bereziki garrantzitsua" dela atzoko ebazpena, "berariaz erreparatzen baitio kontratazio txostenari". Ez zuen jarrera bera agertu iragan osteguneko ebazpenaren ondoren, Ingurumen Departamentuak orduan adierazi baitzuen ez zuela "aldaketarik ikusten egoeran".
2017a erraustegitik hurbilago ala urrunago?
Galdera horren inguruan aritu dira solasean astelehenean Info7 irratian GuraSOS elkarteko Joseba Belaustegi, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko Juanmi Galatas eta GHK-ko aurreko agintaldiko lehendakari Ainhoa Intxaurraundieta.