Zubietako erraustegiaren finantziazioa kolokan jartzen saiatuko da GuraSOS

  • Bere hurrengo urratsen berri eman du GuraSOSek, Gipuzkoako erraustegiaren lanak hasiko diren egunaren bezperan. Orain arte jorratutako ildo juridikoarekin jarraitzeaz gain, iragarri dute proiektuaren finantziazioari trabak ipintzen eta hondakinen kudeaketarako gizarte akordio zabal bat sustatzen saiatuko direla.


2017ko maiatzaren 09an - 17:57
GuraSOSeko ordezkariak, aurreko agerraldi batean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

GuraSOSek kideek prentsaurrekoan adierazi dutenez, Meridiam inbertsio-konpainiak du erraustegia egingo duen enpresa-taldean parte hartzerik handiena. Haiek ipiniko dute erraustegia eraikitzen hasteko 50 milioi euro, Eskandinaviako pentsio-funtsetatik datozenak. GuraSOSek iragarri du Norvegiara joko duela, hango gurasoei azaltzeko zertan erabiliko den euren dirua, eta erraustegia finantza ez dezaten eskatzeko.

Honezkero Meridiam taldearekin harremanean jarri direla azaldu dute GuraSOSeko bozeramaileek, “enpresaren gutun etikoak ustelkeriarekin lotuta egon daitezkeen trantsakzioak eta gizartearen oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituztenak” baztertzen dituela gogorarazteko. Hala, erraustegia egingo duen enpresetako bat, Urbaser, Lezo operazioaren barruan ikertzen ari direla ohartarazi diote Meridiami.

Era berean, inbertsio-funtsari azpimarratu diote erraustegia egiteko prozeduran ez direla behar bezala aintzat hartu ingurumenaren babesa eta eskubide zibilekiko errespetua.

Hondakinak kudeatzeko proposamen berria

Hrrez gain, GuraSOSek iragarri du hondakinen kudeaketarako akordio zabala bultzatzen saiatuko dela. Hitza-hartu izeneko prozesu parte hartzailea abiaraziko dute Gipuzkoa osoan, “gaian adituak direnen eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldearen laguntzarekin”. Azken emaitza 2017-2030 epealdian hondakinen kudeaketarako proposamen bat izango da, Foru Aldundiari helaraziko diotena.

Ildo horretan, herrialdeko agintarien jokabidea kritikatu dute, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak iragarritako prozesu parte hartzailea garatzen ari ez dela salatuz. Imanol Lasa Aldundiko bozeramailearen hitzak ere gaitzetsi dituzte. Erraustegiaren lanak hastearekin batera “zalaparta amaituko zela” esan zuen Lasak. “Herritarren eskubideon aldarrikapen demokratikoa ‘zalaparta’ dela iruditzen bazaie, euren jarrera demokratikoa aztertu beharko lukete”, erantzun du Joxe Mari Izeta GuraSOSeko kideak.

Azkenik, “ikuspegi pragmatikoago eta ekonomikoagoko” ekimen bat iragarri dute; Gipuzkoa + Technology. Gipuzkoa hondakinen kudeaketaren alorrean erreferentzia teknologiko eta sozial bihurtzea da horren asmoa. “Herrialdeak baldintza objektiboak ditu nazioarteko eredu izateko hondakin kudeaketan. Prebentzioan, berrerabiltzean eta birziklatzean inbertsioa egiteko proposatzen dugu. Ekimen horien inpaktu ekonomikoa oso handia izan daiteke, eta eragina izan dezake kohesio sozialean ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


Eguneraketa berriak daude