argia.eus
INPRIMATU
Zubietako ‘0 eremuan’ dagoen Landaberri ikastolak ere GuraSOSen manifestaziora joateko deia egin du
  • Zubietan eraikitzen ari diren erraustegi berritik 500 metrotara dagoen Landaberri ikastolako guraso, ikasle eta irakasleek bat egin dute larunbat arratsalderako –otsailak 23– GuraSOSek antolatu duten manifestazioarekin, ikastolako atarian egindako argazi masibo bat zabalduz.

Zero Zabor @zero_zabor 2019ko otsailaren 21

Otsailaren 23rako Donostian –17:00etan Antiguako tuneletik abiatuta– adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Elkarteak bere Facebooketik zabaldu duenez, “Esan baietz adostasunari” aldarripenarekin dagoekoz bat egina dute, besteak beste, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek, EH-BILDU, EQUO, PODEMOS eta SORTU alderdi politikoek, Greenpeace mugimendu ekologistak... eta zerrenda luzatuz doa ordurik ordu.

Zubietako lurretan egon arren Lasarte-Oriakotzat jotzen den Landaberri ikastola erraustegiaren 0 eremuan dago kokatuta –gaiaz oraindik txintik atera ez duen Real Sociedad futbol klubaren instalazio eta zelaiak bezala–, instalazio berrietatik 500 metrotara doi-doi. Aspalditik adierazi dute beren ezinegona Landaberriko irakasle eta ikasleek eta protesta grafikoki erakutsi ere egin dute, pankarta bidez esaterako. Duela urte bete pankarta bat kentzeko agindua iritsi zitzaien Eusko Jaurlaritzatik. Orain, Landaberrikoek zabaldu dute GuraSOSen larunbatek manifestaziora joateko deialdia.

 

 

2018an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak pankarta hau kentzeko agindua eman zion Landaberri ikastolari.