Ekainaren 17an egin dute ibilaldia ‘Les Voix du Saison’ taldeak antolatuta, eta errepidearen aurka proiektu alternatiboa aldarrikatu.
Departamentuak Zuberako trenbide zaharrean errepidea eraiki asmo duela salatzeko, 'Le Voix du Saison' kolektiboak deituta protestara irten dira ekainaren 17an. Eraiki nahi duten errepideak lurrean, segurtasunean eta ingurumenean kalte zuzenak eragingo lituzkeela adierazi dute.
Mauleko geltokitik hasita 10:30etan, Bildozen 11:00etan, 11:30etan Onizepetik eta eguerdian Espeizeko Herriko Etxean bukatu dute ibilaldia. Herritarrak batzen joan dira ibilbidean zehar, Bizi! gisako mugimenduak
Ingurumenaren kalteez eta segurtasun faltaz ohartarazi dute, eta errepidea egiteko beharrik ez dagoela adierazi. Laborantzaren kalteak ere ekarriko lituzkeela diote, Departamentuak laborarien lurrak erosi beharko lituzkeelako
Proiektu alternatiboa proposatu du ‘Le Voix du Saison’ taldeak: RD11 bidea segurtatzea eta trenbide zaharrean bide berdea sortzea. Kazetak jaso duen moduan, herritarrak jada kirola egiteko edo bizikletaz ibiltzeko erabiltzen dute bidea, nahiz eta horretarako ez dagoen prestatuta.