Hitzez Hitz festibala egingo dute estreinakoz Mauleko Jai Alai zelaian irailaren 23an eta 24an. Duela urtebete sortu zuten Festibalerat elkartea jaialdi hau antolatzeko eta 20 taldek musika urbanoa joko dute.
Jai Alai zelaian karpa handi bat eta bi eszena prestatu dituzte, Hitza Hitz izena eman dioten jaialdirako: "Xiberoari eta jendeari hitz eman genion festibal hau eginen zela, eta egiten bada, hitza bete dugunaren erakusle da" adierazi dute antolatzaileek.
Duba, hip hopa, elektronikoa da 20 taldeen bidez entzungo den musika urbanoa eta besteak beste Xiberoots, Skillz, Darktek, Iphaze eta DJ Reimy arituko dira. Beheko irudietan ikus daiteke egitaraua:
Kazeta hedabideak jaso du antolaketa prozesuaren berri. Duela urtebete Festibalerat elkartea sortu zuten eta bederatzi pertsonen artean landu dute antolaketa logistiko osoa. Jordi Foucher antolatzaile mauletarrak Kazetari adierazi dio Herriko Etxearekin elkarlan estuan aritu direla eta bolondresei esker eramango dela aurrera: "Jende ainitz inskribatu da laguntzeko, 150 pertsona inguru".
Muntaketa laneko hainbat argazki zabaldu ditu Festibalerat elkarteak:
Hona Xiberoots taldeak jaialdia iragartzeko egindako bideoklipa: